Ongi etorri Wikipediara
2024ko apirilaren 23a da eta 431.246 artikulu ditugu euskaraz.
PlayStation
PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.
Argentinako Juan Perón eta Raúl Alfonsín presidente zirenen emazte eta lehen damak Eva Perón (María Eva Duarte Ibarguren) eta Maria Lorenza Barrenetxe (Maria Lorenza Barrenetxe Iriarte) zirela eta euskal jatorria zutela?
- 303 – San Jurgi martiri kristaua torturatu ostean hil zuten Kapadozian, oraingo Turkian (j. 275-281 inguru)
- 1616 – Egutegi desberdinetako data berean hil ziren Miguel de Cervantes idazle espainiarra eta William Shakespeare ingelesa.
- 1946 - Vespa patentatu zen.
- 1961 – 1940ko jeneral uniformez, Charles de Gaulle presidenteak telebistaz hitzaldia igorri zuen, Frantziako militar eta zibilak Aljeriako estatu kolpearen aurka altxa zitezen.
- 1976 – Avui aldizkaria Bartzelonan plazaratu zen lehen aldiz.