Computer Space (euskaraz Espazio Konputagailua), 1971n Nutting associates konpainiak merkaturatutako arcade bideojoko bat da. Nolan Bushnell eta Ted Dabneyk sortu zuten, gerora Atari konpainia sortu zutenak. Merkaturatua eta txanponekin funtzionatzen zuen lehen arcade bideojokotzat jo ohi da.

Computer Space
Fabrikazioa
GaratzaileaNutting Associates (en) Itzuli
DiseinatzaileaNolan Bushnell eta Ted Dabney (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1971ko azaroa

Jokoa Spacewar! (1962) mitikoaren berregokitzapena da, eta Asteroids (1979) bideojokoaren antza du, harkaitzak beharrean bi plater izatearen ezberdintasunez.