Ongi etorri Wikipediara
2024ko apirilaren 24a da eta 431.279 artikulu ditugu euskaraz.
PlayStation
PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.
1789an HMS Bounty britainiar gudaontziko eskifaia kapitainaren aurka matxinatu eta haien ondorengoak gaur egun Pitcairn uhartean bizi direla? Eta gertakari historiko honetan oinarrituta 1916an, 1933an, 1935ean, 1962an eta 1984an, gaurdaino bost filma burutu izan dituztela?
- K. a. 1184 - Greziar soldaduak Troian sartu omen ziren Troiako Zaldia erabiliz (irudian).
- 1915 - Armeniar genozidioa hasi zen Otomandar Inperioan, Konstantinopoliseko ehunka armeniar atxilotu eta erbesteratu zituztenean.
- 1934 - Juan Ignazio Uranga idazlea zendu zen.
- 1955 - Bandungeko batzarra amaitu zen, Asia eta Afrikako lerrokatu gabeko 29 estatuk kolonialismoa, arrazakeria eta Gerra Hotza gaitzetsi zuten goi-bilera.
- 1967 - Soiuz 1 espaziontzi sobietarra Siberian erori zen Lurrera itzultzean, eta Vladimir Komarov kosmonauta hil.