Karlota Joakina Borboikoa Maria Luisa I, Duchess of Lucca (en) Fernando VII.a Espainiakoa Karlos Maria Isidro Borboikoa Maria Elisabet Espainiakoa Infante Francisco de Paula of Spain (en) Infanta María Amalia of Spain (en) Carlos de Borbón (en) Maria Luisa de Borbón (en) Carlos Domingo de Borbón (en) Carlos Francesco de Borbón (en) Felipe Francesco de Borbón (en) Maria Teresa Borboikoa (1791-1794) Felipe de Borbón (en)
Anai-arrebak
ikusi
Maria Luisa Espainiakoa Infanta Maria Josefa of Spain (en) Infante Philip, Duke of Calabria (en) Infante Gabriel of Spain (en) Infante Antonio Pascual of Spain (en) Fernando I.a Bi Sizilietakoa Infante Francisco Javier of Spain (en)
Karlosek gaztetatik izan zuen interesa artean. Biolina jotzen zuen eta, 1775ean, gaur Madrilgo Errege Jauregian dagoen Stradivarius tresnak erosi zituen gorterako, inguru musikal pribilegiatu hura Gaetano Brunetti bibolinjole eta konpositoreak zuzenduko zuelarik.
Pintura ere bere zaletasunetako bat zen eta Luis Meléndez, Claude Joseph Vernet eta Luis Pareten lanak enkargatu zituen, 1789an, Francisco de Goya kamara margolari egin zuelarik.
Bere erregealdian, hainbat noblezia titulu berri eskaini zituen -179-, horietatik 33 Espainiako Handiak izan zirelarik.
1765ean, Karlos IV.a bere lehengusuarekin ezkondu zen, Filipe, Parmako dukearen alaba zen Maria Luisa Parmakoarekin. Maria Luisa Parmakoa 24 alditan egon zen haurdun, baina 14 seme-alaba izan zituen, haietatik 7 besterik ez zirelarik heldu arora iritsi:
Maria Luisa Borboikoa (Etruriako erregina) (1782kouztailaren 6a – 1824komartxoaren 13a), Luis Etruriakoarekin ezkonduko zena, Parmako dukea eta Etruriako erregea zena.
Maria Elisabet Borboikoa (1789kouztailaren 6a – 1848koirailaren 13a). Bere lehengusua zen Frantzisko I.a Dos Siciliaskoarekin ezkondu zen lehenengo eta Frantzisko, Balzoko kondearekin gero.
Frantzisko Paulakoa eta Borboikoa, Cádizko dukea (1794komartxoaren 10a – 1865ekoabuztuaren 13a). Bere ilobarekin ezkondu zen, Maria Elisabet Borboikoa arrebaren alaba zen Luisa Karlota Borboikoa-Dos Siciliasekin. Hauen seme zaharrena Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa izan zen, Elisabet II.aEspainiako erreginarekin ezkonduko zena.
Karlos bere aita Karlos III.aren oinordekoa izan zen eta, tronua eskuratu zuenean, ezagutza zabalak zituen Estatua zuzentzerako garaian. Halere, 1789anFrantzian gertatutako gertaerek gainditu egin zuten. Gobernatzerako garaian, energia pertsonala falta izan zitzaiola esaten da eta, ondorioz, Maria Luisa Parmakoa bere emaztearen eskuetan egon zela denbora batez Estatuaren ardura.
Godoy Lehen Ministroak ere garrantzi handia izan zuen Karlosen erregealdian. Godoy Erreginaren maitale zela esaten zen, baina historialariek ez dute informazio hori frogatu. Hala ere, egorea honek, Erregea ahuldu egin zuen eta hasierako indarra galdu zuen. Bitartean, Frantziar Iraultza gertatzen ari zen eta antzinako erregimenari bukaera hurbiltzen ari zitzaion.
Karlos IV.aren lehen erabakiek argi eta garbi utzi zuten asmo erreformatzaileak zituela. Floridablancako kondea izendatu zuen Lehen Ministro, ilustratua, eta kudeaketa kontribuzioen atzerapenak barkatuz, ogiaren prezioa mugatuz, maiorazkoa ezabatuz... hasi zuen bere agintaldia. Bestalde, Erregeak berak indargabetu zuen Lege Salikoa, bere arbasoetako Filipe V.ak jarri zuen legea.
1789koFrantziar Iraultzak espainiar politika goitik behera aldatu zuen. Frantziatik albisteak iristen ziren heinean, espainiar koroaren beldurra areagotu egiten zen eta, azkenik, Gorteak istea erabaki zuten. Bien bitartean, bildu egin ziren Asturiasko Printzea onartua izateko. Isolatzeak bide egokia zirudien Frantziako ideia iraultzaileak Espainian heda ez zitezen. Floridablancako kondeakLuis XVI.aren alde egin zuen, horrez gain, mugan kontrolguneak jarri zituen iraultza gelditu ahal izateko eta Familiako Itunak, denbora batez, (Frantzia eta Espainiaren artekoak) alboratu zituen. Karlos IV.ak aurreko erregealdiko erreforma batzuk bertan behera utzi zituen, kontserbadorismo eta errepresioaz ordezkatu zituelarik eta Inkisizioaren eragina zabaldu zuelarik.
Manuel Godoy guardia xume bat izatetik berehala gorantz igo zen pertsonaia dugu. Kapare izatetik Alcudia eta Suecako duke bilakatu zen, kapitain general eta, 1792an, Karlos IV.aren balido ahaltsua. Pentsaera ilustratua, erreforma asko jarri zituen martxan, zientzia aplikatuen irakaskuntza sustatuz, Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak eta Godoyk erlijio komunitateen esku zeuden ospitale, miserikordia eta umezurztegiei eginiko desamortizazioak.
Frantses iraultzak espainiar politika baldintzatu zuen. Lehen neurriak Luis XVI.aren bizitza salbatzera zuzendu bazituzten ere, 1793ko urtarrilean, Frantziako erregea gillotinan hil zen. Horrela, europar potentziek Frantzia iraultzaileari Konbentzio gerra egin zioten eta Espainia ere bertan sartu zen. Frantzia errepublikarrak garaitu zuen, ordea, material falta, armadaren prestakuntza eza eta sans culottes kementsuen aurrean moral jaitsia arrazoi. 25.000 gizonez osaturiko armada, Ricardos jeneralen agindupean, Rosselló-n sartu ziren eta arrakastaren bat lortu zuen.
1799an, Napoleon agintera heldu zenean eta, 1804an, Enperadore bilakatu zenean, nazioarteko harremanak aldatu egin ziren. Napoleonek Espainiaren beharra zuen britainiarren aurkako borrokan eta horregatik presionatu zuen Karlos IV.a Godoy berriro bere karguan jartzeko. 1800ean gertatu zen hori eta, 1801ean, Aranjuezko hitzarmena sinatu zuten, espainiar armada Napoleonen eskutan jarriz eta, bide batez, Britainia Handiaren aurka.
1805ean, espainiar ontzidiak porrota izan zuen Trafalgarko gudan armada britainiarraren aurka eta, ondorioz, egoera guztiz aldatu zen. Britainiarrek itsasoan zuten nagusigoaren aurrean, Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zuen, eta Espainia ere batu zitzaion. 1807an sinatu zuten Fontainebleauko ituna Portugal Frantzia, Espainia eta Godoyren artean banatuz eta, Portugaleko bidean, armada frantsesak Espainia zeharkatzeko eskubidea bermatuz.
Hainbeste gerra eta borrokek krisi larria eragin zuten Ogasunean eta Karlos IV.aren ministroek ezer gutxi egin zezaketen konpontzeko. Iraultza baten beldurrak erreformak egiteko kemena zapuztu zuewn eta ez ziren estamentu pribilegiatuak ukitzera ausartu.
Hori gutxi balitz, frantses soldaduen presentziak Godoyrenganako aurkakotasuna areagotu zuen eta, 1807an, El Escorialeko konjura prestatzen hasi ziren, Fernando Asturiasko printzea buru, aita tronutik bota nahian. Ez zen ondo atera eta Fernandok berak eman zituen bere kideen izenak.
1808ko martxoan, frantsesen okupazioa nabarmena zen, jada, eta GodoykEspainiatik alde egiteko aholkua eman zien errege-erreginari. Orduan izan zen Aranjuezko altxamendua, errege familiaren aurkako istilua Aranjuezen zeudela aprobetxatuz. Altxatu zirenek Godoy harrapatu zuten eta Karlos IV.ak, egoera ikusita, abdikatu egin zuen, bere semea Fernando VII.ari koroa utziz.
Karlos Napoleonen preso izan zen Marseillan, 1814ko porrotera arte. Une hartan, Fernando VII.a Espainiako tronora itzuli zen, baina horrek aita erbestean segitzea ekarri zuen, agintea kentzeko aukerarik gabe. Bai Karlos, baita emaztea ere, aita santuaren Borghese jauregian hil ziren, erbestean.