3°42′52″W / 40.417955°N 3.714312°W / 40.417955; -3.714312
Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo Errege Jauregia edo Sortaldeko jauregia (gaztelaniaz Palacio Real de Madrid edo Palacio de Oriente ) Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregia da. Berez Espainiako Erregearen egoitza ofiziala da.
Erdialdea barrutian dago, Sortaldeko plazan , hortik batzutan Sortaldeko jauregia izendapenaz deitua ere izatea. La Almudena katedralaren alboan dago.
Ekialdeko ikuspegia.
Eskailera nagusiak.
Tronuaren aretoa.
1738an Filipe V.a Espainiakoaren aginduz eta Filippo Juvara italiar arkitektoaren diseinuari jarraituz eraikitzen hasi zen. Hura hiltzean, Juan Bautista Sachetti herrikideari eraikuntza lanen ardura eman zitzaion. 1764ean amaitu eta Karlos III.a Espainiakoaren egoitza eta bizilekua bilakatu zen.
Bere 135.000 m²-ko azalerarekin Europako jauregirik handiena da. 135000 km2 eta 3.418 gela azalera du, Europako errege-jauregi handiena da.