(28978) Ixion

asteroide

Artikulu hau gure eguzki-sistemako argizagiari buruzkoa da, mitologiako pertsonaiari buruzkoa hurrena: Ixion.

(28978) Ixion (bere behin behineko izena 2011 KX76) Kuiper gerrikoko argizagi bat da, zehatzago esanda, plutino bat. 2001eko maiatzaren 22an aurkitu zen, Deep Ecliptic Survey-ri (euskaraz, Barne Ekliptika Neurketa) eskerrak. Bere izenari dagokionean, mitologia grekoko Ixion Tesaliako heroiari zor dio.

(28978) Ixion
Ixioni eginiko argazkia
Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Deep Ecliptic Survey

Data

2001eko maiatzaren 22

Izendapenak

2001 KX76

Kategoria

Planeta nano izateko hautagai
Kuiper gerrikoko objektu
Plutino

Elementu orbitalak
Goranzko nodoaren luzera

71,0268°

Makurdura orbitala

19,6134°

Periastroaren argumentua

299,6294°

Ardatzerdi handia

39,5391 UA

Eszentrikotasuna

0,2412

Batez besteko anomalia

264,7279°

Elementu orbital eratorriak
Garaia
2005 urtarrilaren 30
Periastroa edo perihelioa

30,0009 UA

Apoastroa edo afelioa

49,0773 UA

Orbita periodo siderala

248,6269 urte

Hurrengo perihelioa

2070ean

Sateliteak

Momentuz, bat ere ez

Ezaugarri fisikoak
Masa

Daturik gabe

Dimentsioak<822 km
Dentsitatea

Daturik gabe g/cm3

Diametroa

620 km

Biraketa periodoa

12.4 ordu (0.51666666666667 egun)

Magnitude absolutua

3.6 · 3.828±0.039

Geometria-albedoa

0.141±0.011

Tenperatura

- °C

Plutonen antzera, Ixion ez da planetatzat hartzen, baina planeta nano izateko hautagaien zerrendan dago, Nazioarteko Astronomia Elkartearen (IAU) onespenaren zain.

Ezaugarri nagusiak

Ixionen diametroaren kalkuluak, hauek egiteko oinarritzat hartzen den albedoaren araberakoak dira emaitzak.

Ixion gorri samarra da (5000 Quaoar baino apur bat gehiago) eta cubewano ertain gorriek baino albedo handiagoa dauka.[1]

Azkeneko espektroskopia-emaitzen arabera, Ixionen gainazala karbono ilunaren eta uraren klatratoek erradiazio bidez sortutako heteropolimero baten arteko nahasketak osatuta egon behar duela uste dute zientzialariek. Nahasketa honetan ere zenbait konposatu organiko badira eta orokorrean, nahasketari Tolina izena jartzen zaio (ingelesezko tholin hitzetik eratorria). Varuna argizagiak ez bezala, Ixionek infragorriekin behatuta ez du uhin luzeekiko aparteko islapenik (makurdura espektral gisa izendatzen da) erakusten.

Bere aurkikuntza gauzatu zen urtean, Ixion aparteko gorputz bat bezala hartu zen, izan ere, Neptunoz haraindiko objektuen artean, Plutonen ondoren, aurkitu zen bigarren argizagirik handiena bezala hartu zen, egin ziren aurreikuspenek Zeres planeta nanoa baino handiagoa zela baieztatzen zutelako.[2] Aurreikuspen horiek Ixionen diametroak 1000 km-koa baino handiagoa behar zuela izan zioten.[3] Zehaztasuna falta zitzaien ordea, azkeneko aurreikuspenen arabera, Ixionek albedo altua du,[4] baina Zeres baino txikiagoa da. Herschel Espazio-teleskopioak eta Spitzer Espazio-teleskopioak espektroaren urruneko infragorriak baliatuz eginiko azken behaketek diotenez, mintzatzen ari garen planeta nanoaren diametroa 620 kilometro ingurukoa da.[5]

Very Large Telescope (VLT) teleskopioak kometa-aktibitatearen azterketak egin dizkio Ixioni, baina ez dio inolako komarik atzeman. Egun, Ixion Eguzkitik 41 UAra dago, zenbait hipotesiren arabera, planeta nanoa bere periheliotik hurbilago egotean, koma bat edo behin-behineko atmosfera bat eratu lezake.[6]

Orbita

Ixionen orbita eta kokapena (orlegiz), Plutonena (gorriz) eta Neptunorena (grisez) 2006an.

Ixion eta Plutonek orbita berdinak jarraitzen dituzte baina era desberdinetan orientatuta: Ixionen perihelioa ekliptikaren azpian dagoen bitartean, Plutonena honen gainetik dago. Neptunorekiko erresonantzian mantentzen diren gainerako gorputzek ez duten joera bat dute aipatutako bi argizagiek; Ixion Plutonengana hurbiltzen denean, hogei gradu baina gutxiagoko distantzia angeluarrarekin egiten du. 2010eko hamarkadan, Ixion ekliptika beheranzko norabidean zeharkatzen ari da eta bere hurrengo periheliora 2070ean iritsiko da. Plutonen azkeneko perihelioa 1989an izan zen eta jada, ekliptikarantz jaisten ari da.

Izena

Greziar mitologiako Ixion Lapiten errege eta Tesaliako heroiarengandik datorkio izena argizagiari. Ixion Herarekin, Zeusen emaztearekin, maiteminduta zegoen. Zeusek baina, bere asmoak igarri zituen eta Nefele lainoa sortu zuen, hala, Heraren itxura hartu eta Ixion beregana erakartzeko, Zentauroen arraza sortaraziz. Bere zitalkeriak edo krimenak zirela eta, Ixion zigortua izan zen. Olinpotik kanporatu, tximista batekin kolpatu eta azpimundura bidali zuten, bertan betirako suzko gurpil batean lotuta egon zedin.[7] Ofizialki, 2002ko martxoaren 28an ezarri zitzaion izen hau planeta nanoari.[8]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak