1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 11 eta abenduaren 14 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XII. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 41 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 11 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 14an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere bigarren txapela lortuz.

1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte1997ko urriaren 11 - 1997ko abenduaren 14a
Data1997
1993
Partehartzaile kopuru41
Parte-hartzaileak
Irabazlea

Parte-hartzaileak

Guztira 41 bertsolarik, 7 epailek eta 6 gai-jartzailek hartu zuten parte.

Bertsolariak

Gai-jartzaileak

  • Arkaitz Goikoetxea
  • Inaxio Usarralde
  • Ixak Etxeberria
  • Joxepa Madariaga
  • Mariasun Oteiza
  • Meltxor Legorburu
  • Xabino San Sebastian

Epaileak

Saioak

Finala

Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Sailkaturiko zazpi bertsolariei Andoni Egaña gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:00-tan hasi zen eta arratsaldekoa 16:30-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:

PostuaBertsolariaPuntuazioa
TxapeldunaAndoni Egaña1340,00
2Sebastian Lizaso1272,50
3Unai Iturriaga1256,00
4Jexux Mari Irazu1241,50
5Mikel Mendizabal1233,00
6Aritz Lopategi1224,00
7Jon Maia1186,50
8Maialen Lujanbio1183,50

Kanpo estekak