1 Formula

1 Formula (ingelesez, Formula One), F1 izenez ere ezagutzen dena, auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta horiek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.

Aurtengo denboraldia2023ko 1 Formula Denboraldia
SailkapenaAutomobilak
Sorrera1950eko 1 Formulako denboraldia
PresidenteaStefano Domenicali
Lehenengo denboraldia1950eko 1 Formulako denboraldia
EremuaMundu osokoa
Irabazleak
Gidari txapelduna2023 Herbehereak Max Verstappen
Talde txapelduna2023 Austria Red Bull Racing
Parte hartzaileak
TaldeakItalia Ferrari
Alemania Mercedes
Erresuma Batua McLaren
Austria Red Bull
Frantzia Alpine
Suitza Alfa Romeo
Erresuma Batua Aston Martin
Erresuma Batua Williams
Italia AlphaTauri
Ameriketako Estatu Batuak Haas
Gidari Kopurua20
Talde Kopurua10
Motorren markakItalia Ferrari
Alemania Mercedes
Frantzia Renault
Austria Red Bull Powertrains
Gurpilen markakItalia Pirelli (2011-egun)

Erabiltzen diren kotxeak aurkitun diren azkenengo teknologiak dituzte, eta automobilen teknologia horiek limitatu daude arau tekniko baten arabera; 1 formulan aurkitutako aurrerapen batzuk ere lagungarriak izan dira gaur egun kalean aukitzen diren kotxeen nahiz segurtasuna nahiz beste hainbat alderditran obetzeko, adibide bezala disko balaztak aurkitu daiutezke. Txapelketa honen lasterketak ospatzen diren zirkuitoak normalean ere hiriaren errepidearen parte dira edo izan ziren iraganean.

1950eko 1 Formulako denboraldia izan zen nolabait 1 Formula mordernoaren hasiera, non parte hartu zuten gaur egungo talde ezagun batzuk: Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati. Denboraldi horietan parte hartutako beste eskuderiak ordeskatuak izan dira haibat garaipen lortu dituzten beste batzuengatik. Esaterako, McLaren, Lotus, Renault eta Williams, hauek Konstruktoreen Txapelketa Mundiala irabazi duten noizbait.

1 Formulako Historia

1 Formularen sorrera

1946. urtean, Bigarren Mundu Gerraren ostean, lau lasterketa ofizial besterik ez ziren ospatu. Sari nagusi hauen arauak Bigarren Mundu Gerra baino lehen ezarri ziren baina hainbat urte behar izan ziren guztiz aurautegia bukatzeko eta azkenik, 1947. urtean AIACR-a Automobileko Federazio Nazionala izena hartu zuen, gaur egun ezaguna den "FIA" izenarekin. Federazio honek 1949. urteko denboraldiaren amaieran adierazi zuen hurrengo denboraldirako besta makina bat sari nagusi nazional bilduko zituela 1 Formula 1 Formulako Gidarien Txapelketa Mundiala sortzeko helburuarekin. Bestalde, ezin izan zuten lortu eta bai 1952. urteko bai 1953. urteko denboraldietan oraindik ere Formula 2ko kotxeak erabili zituzten arazo ekonomikoak zirela eta. Hurrengo denboraldietan puntuazio taula bat ezarri zen eta zazpi lasterketak onartu ziren Txapelketa Mundiala osatzeko. Txapelketako lehenengo lasterketa Maiatzak 13ean Silvertoneko Zirkuituan, Erresuma Batuan.

Lasterketen hasiera berria (1950-1958)

Lehenengo Sari Nagusia Silverstoneko Zirkuituan 1950. urtean ospatu zen eta Giuseppe Farina italiarra izan zen irabazlea, gainera, bere taldekideari (Juan Manuel Fangioargentinarra) irabazi egin zion 1950eko 1 Formulako denboraldia. Bestalde, Fangio txapelketa irabazi zuen 1951, 1954, 1955, 1956 eta 1957. urteetan. Bere bost garaipen Alberto Ascari Ferrariko gidaria moztu zion bi txapelketa bi urte jarraietan irabaziz. Historiako atal honetan ere ikusi egin ziren Stirling Moss Britainia Handiako gidaria bezalakoak, non oso gidari hona zen baina ez zuen lortu Txapelketa Mundiala irabaztea. Gaur egun, Britainian Moss inoiz txapelketa irabazi ez zuen gidaririk honena bezala ezagutzen da.

Alfa Romeo, Ferrari, Masserati eta Mercedes Benz izan ziren automobilen fabrikatzaile nagusiak non gerra aurretik ere oso garratzitsuak izan ziren. Hasierako denboraldietan erabili zituzten gerra aurreko kotxe modeloak, adibidez, Alfa Romeo 159. 1952ko eta 1953ko txapelketetan erabili izan zen Formula 2-ko aurautegia, kotxe tamaina nahiz pontetzialki txikiagoak. 1 Formulako Txapelketa Mundiala berriro hasi zenean gerra ondoren motoreak 2,5 litrokoak ziren, eta 1954ean Mercedes-Benz-ek aurkeztu egin zuen W196. Kotxe hau haibat teknologia berri ekarri zituen eta hurrengo bi txapelketak nabarmenki irabazi zituen.

Kirola eta arautegia

Lasterketa bakoitzeko puntu kopurua, postuaren arabera

Posizioa1950-1959(*)19601961-19901991-20022003-20092010-20182019-orain (**)
8 puntu8 puntu9 puntu10 puntu10 puntu25 puntu25 puntu
6 puntu5 puntu6 puntu6 puntu8 puntu18 puntu18 puntu
4 puntu4 puntu4 puntu4 puntu6 puntu15 puntu15 puntu
3 puntu3 puntu3 puntu3 puntu5 puntu12 puntu12 puntu
2 puntu2 puntu2 puntu2 puntu4 puntu10 puntu10 puntu
-1 puntu1 puntu1 puntu3 puntu8 puntu8 puntu
----2 puntu6 puntu6 puntu
----1 puntu4 puntu4 puntu
-----2 puntu2 puntu
10º-----1 puntu1 puntu

* Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen zuen gidariak 1 puntu irabazten zuen, denboraldi haietan.

* * Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen duen gidariak 1 puntu irabazten du, lehen hamar posizioetan bukatuz gero.

Munduko Txapelketa irabazi duten gidariak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:1 Formulako denboraldiak»
1 Formulako Mundu Txapelketa irabazi duten gidariak
GidariakTxapelketakUrteakGaraipenakPodioak
Michael Schumacher71994-1995, 2000-200491155
Lewis Hamilton72008, 2014-2015, 2017-2020103182
Juan Manuel Fangio (†)51951, 1954-19572435
Alain Prost41985-1986, 1989, 199351106
Sebastian Vettel42010-201353122
Jack Brabham (†)31959-1960, 19661431
Jackie Stewart31969, 1971, 19732743
Niki Lauda (†)31975, 1977, 19842554
Nelson Piquet31981, 1983, 19872360
Ayrton Senna (†)31988, 1990-19914180
Max Verstappen2021-20235498
Alberto Ascari (†)21952-19531317
Jim Clark (†)21963, 19652532
Graham Hill (†)21962, 19681436
Emerson Fittipaldi21972, 19741435
Mika Häkkinen21998-19992051
Fernando Alonso22005-20063298
Giuseppe Farina (†)11950520
Mike Hawthorn (†)11958318
Phil Hill (†)11961316
John Surtees (†)11964624
Denny Hulme (†)11967833
Jochen Rindt (†)11970613
James Hunt (†)119761023
Mario Andretti119781219
Jody Scheckter119791033
Alan Jones119801224
Keke Rosberg11982517
Nigel Mansell119923159
Damon Hill119962242
Jacques Villeneuve119971123
Kimi Räikkönen1200721103
Jenson Button120091550
Nico Rosberg120162357

* Letra lodiz ageri diren gidariak oraindik ere Munduko Txapelketan parte hartzen ari dira

Errekorrak

ErrekorraGidaria#2021ko Espaniarte eguneratua
Lasterketak Kimi Raikkonen3362001-2009, 2012-2021
Lasterketak (hasierak) Kimi Raikkonen3342001-2009, 2012-2021
Lasterketak (irabazi) Lewis Hamilton982007-2021
Gazteena (hasierak) Max Verstappen17 urte 166 egun2015eko Australiako Sari Nagusia
Gazteena (irabazi) Max Verstappen18 urte 228 egun2016ko Espainiako Sari Nagusia
Zaharrena Louis Chiron58 urte 288 egun1958ko Monacoko Sari Nagusia
Zaharrena (hasierak) Louis Chiron55 urte 292 egun1955eko Monacoko Sari Nagusia
Zaharrena (irabazi) Luigi Fagioli53 urte 22 egun1951ko Frantziako Sari Nagusia

Kanpo estekak