2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 9 eta abenduaren 18 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIV. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. XIV. txapelketaren leloa "Pasa Hitza" izan zen. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.

2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte2005eko urriaren 9a - 2005eko abenduaren 18a
Data2005
2001
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Partehartzaile kopuru38
Parte-hartzaileak
Irabazlea

Parte-hartzaileak

Guztira 38 bertsolarik, 9 epailek eta 8 gai-jartzailek hartu zuten parte.

Bertsolariak

  1. Aitor Mendiluze
  2. Aitor Sarriegi
  3. Andoni Egaña (2001eko txapelduna)
  4. Amaia Agirre
  5. Amets Arzallus
  6. Arkaitz Estiballes
  7. Arkaitz Goikoetxea
  8. Asier Otamendi
  9. Bixente Gorostidi
  10. Ekaitz Goikoetxea
  11. Estitxu Arozena
  12. Estitxu Eizagirre
  13. Etxahun Lekue
  14. Fredi Paia
  15. Igor Elortza
  16. Igor Muniategi
  17. Iker Zubeldia
  18. Iratxe Ibarra
  19. Iñaki Gurrutxaga
  20. Iñaki Zelaia
  21. Iñigo Izagirre
  22. Iñigo Manzisidor "Mantxi"
  23. Jesus Mari Irazu
  24. Jokin Uranga
  25. Jon Maia
  26. Jon Martin
  27. Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
  28. Julen Zelaieta
  29. Maialen Lujanbio
  30. Miren Artetxe
  31. Nahikari Gabilondo
  32. Oihane Enbeita
  33. Oihane Perea
  34. Onintza Enbeita
  35. Sustrai Colina
  36. Unai Iturriaga
  37. Xabier Paya
  38. Xabier Silveira

Gai-jartzaileak

Epaileak

  • Eneko Bidegain
  • Felix Irazustabarrena
  • Jon Abril
  • Joseba Santxo
  • Josu Telleria
  • Mikel Aizpurua
  • Mirari Azula
  • Saioa Mitxelena
  • Zigor Leunda

Saioak

Final-laurdenak

Final-laurdenetan 30 bertsolari aritu ziren lehian, guztiak herrialdekako txapelketetan sailkatuak. Bost final-laurden egon ziren eta 6 bertsolari saio bakoitzeko. Puntu gehien batu zituzten bertsolariak finalaurrekoetarako sailkatu ziren.

Lekunberri

Lekunberrikoko final-laurdena Plazaola kiroldegian izan zen, 2005eko urriaren 9ko 17:00etan. Mikel Tabernak aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Amaia Agirre688.5
Xabier Silveira668.5
Bixente Gorostidi664
Estitxu Eizagirre651.5
Igor Muniategi622.5
Joxe Juan Zubieta "Portu"619.5

Idiazabal

Idiazabalgo final-laurdena Igarondo pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 15eko 18:00etan. Jon Zalduak aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Etxahun Lekue706.5
Ekaitz Goikoetxea703
Iñaki Gurrutxaga672.02
Iker Zubeldia672.01
Iñigo Izagirre643.5
Asier Otamendi641.5

Zornotza

Zornotzako final-laurdena Zelaieta zentroan izan zen, 2005eko urriaren 16ko 17:00etan. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Jon Martin712.5
Xabier Paya690
Iratxe Ibarra669.5
Miren Artetxe659
Oihane Enbeita635
Oihane Perea613.5

Uztaritze

Uztaritzeko final-laurdena Kiroleta pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 22ko 17:00etan. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Amets Arzallus708
Fredi Paia681
Iñigo Manzisidor “Mantxi”677.5
Jokin Uranga676.5
Onintza Enbeita662
Julen Zelaieta643

Arrasate

Arrasateko final-laurdena Amaia antzokian izan zen, 2005eko urriaren 23ko 17:30etan. Unai Elizasuk aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Aitor Sarriegi698
Arkaitz Goikoetxea678.5
Arkaitz Estiballes673.5
Iñaki Zelaia658
Estitxu Arozena654.5
Nahikari Gabilondo643

Finalaurrekoak

Finalaurrekoetan 18 bertsolari aritu ziren lehian, final-aurrekoetatik sailkatutako 12 bertsolari eta eta 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sei finalista. Finalaurrekoek bi txanda edo itzuli zituzten. Txanda bakoitzak hiruna saio zituen eta saio bakoitzeko sei bertsolarik hartu Zuten parte.

Bi itzulietako puntuak batu ondoren, puntu gehien zituzten zazpi bertsolariak sailkatzen ziren finalerako.

Lehen txanda

Hendaia

Hendaiako saioa lehen finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 6ko 17:00etan ospatu zen Beltzenia pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.[1]

BertsolariaPuntuak
Unai Iturriaga774
Amaia Agirre739.5
Jokin Uranga731.5
Fredi Paia719
Jon Martin719
Jesus Mari Irazu717
Markina-Xemein

Markina-Xemeingo saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 12ko 18:00etan ospatu zen Udal pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen saioa.[2]

BertsolariaPuntuak
Amets Arzallus788.5
Igor Elortza772.5
Jon Maia769
Aitor Sarriegi735
Xabier Paya728.5
Arkaitz Estiballes712
Gasteiz

Gasteizko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 13ko 17:00etan jokatu zen, Mendizorrotzeko pabilioian. Sei bertsolarik hartu zuten parte. Naroa Sasietak aurkeztu zuen saioa.[2]

BertsolariaPuntuak
Aitor Mendiluze763
Sustrai Colina725.5
Arkaitz Goikoetxea724
Ekaitz Goikoetxea712
Iñigo Manzisidor “Mantxi”689
Etxahun Lekue780.5

Bigarren txanda

Zumarraga-Urretxu

Zumarraga-Urretxuko saioa laugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 26ko 18:00etan ospatu zen Ederrena pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Aitor Mendiluze742.5
Jesus Mari Irazu725
Xabier Paya722
Amaia Agirre710.5
Arkaitz Estiballes699
Jon Martin692
Bera

Berako saioa bosgarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 27ko 17:00etan ospatu zen Eztegara pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.

BertsolariaPuntuak
Amets Arzallus778
Jon Maia741
Sustrai Colina730
Fredi Paia725.5
Etxahun Lekue709.5
Iñigo Manzisidor “Mantxi”644.5
Donostia

Donostiako saioa seigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko abenduaren 4ko 17:00etan ospatu zen Atano III.a pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.[3]

BertsolariaPuntuak
Igor Elortza733.5
Unai Iturriaga730
Arkaitz Goikoetxea723.5
Jokin Uranga723
Aitor Sarriegi718
Ekaitz Goikoetxea702
Sailkapena
PostuaBertsolariaPuntuak
1.Amets Arzallus1.566,5
2.Jon Maia1.510,0
3.Igor Elortza1.506.0
4.Aitor Mendiluze1.505,5
5.Unai Iturriaga1.504,0
6.Sustrai Colina1.455,5
7.Jokin Uranga1.454,5
8.Aitor Sarriegi1.453,0
9.Xabier Paya1.450,5
10.Amaia Agirre1.450,0
11.Arkaitz Goikoetxea1.447,5
12.Fredi Paia1.444,5
13.Jexux Mari Irazu1.442,0
14.Iñigo Manzisidor "Mantxi"1.333,5
15.Ekaitz Goikoetxea1.414,0
16.Arkaitz Estiballes1.411,0
17.Jon Martin1.411,0
18.Etxahun Lekue1.406,0

Finala

Finalean zortzi bertsolari aritu ziren, 2001eko txapelduna zen Andoni Egaña, txapeldunordea zen Maialen Lujanbio eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako lehenengo seirak[4]. Finala hiru saiotan banatu zen. Goizean eta arratsaldean zortziak lehiatu ziren eta ondoren, puntu gehien batu zituzten bi bertsolarien arteko buruz burukoa egin zen. Azkenik, egun osoan puntu gehien lortu zituen bertsolariak irabazi zuen.

Barakaldo (Bilbao Exhibition Centre)

Finala 2005eko abenduaren 18an ospatu zen, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren. Goizeko saioa 11:00etan izan zen, arratsaldekoa berriz, 16:30etan. Finalean zortzi bertsolarik hartu zuten parte, horien artean Andoni Egaña, 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna zenez, zuzenean sailkatua zegoen. Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.

BertsolariaPuntuak
Andoni Egaña1796.5
Unai Iturriaga1746
Amets Arzallus1206.5
Maialen Lujanbio1206.5
Igor Elortza1174
Sustrai Colina1171.5
Aitor Mendiluze1156.01
Jon Maia1156

Erreferentziak

Kanpo estekak