2009ko Lazkaoko atentatua

2009ko Lazkaoko atentatua 2009ko otsailaren 23an ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka buruturiko atentatua izan zen. Egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen goizaldeko 3:00 aldera.[3]

2009ko Lazkaoko atentatua
Ertzainak kalteak neurtzen
LekuaLazkao
 Gipuzkoa
Data2009ko otsailaren 23a
Eraso motaAtentatu terrorista
ArmakMotxila-bonba[1]
Heriotzak/Zaurituak0
EgileakETA[2]

Bi ordu lehenago, ezezagun batek ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen[3] atentatuaz ohartarazteko. Ertzaintza egoitzara hurbildu zen eta segurtasun-eremua ezarri zuten. Hainbat bizilagun eta taberna bat hustu ostean, bonbak eztanda egin zuen.

Bonbaren egitura eta atxiloketak

Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, lehergailua 8 Kg amonitolez osatuta zegoen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren bozeramaile batek adierazi zuenez, ikerketak aurrera jarraitu zuen. Ondoren, martxoaren 4ean, Ertzaintzak atentatua egin zuen ustezko etakidea, Manex Castro, atxilotu zuen Hernanin.[4]2010eko maiatzaren 6ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak Beñat Aguinagalde, Manex Castro, Ugaitz Errazkin eta Mikel Garmendia prozesatu zituen Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurkako atentatuarengatik.[5]

Atentatuaren gaitzespenak

Iñaki Arrola PSE-EEko hautagaia Gipuzkoatik, prentsaurrekoa ematen

Beranduago, Udalak ez-ohiko bilera egin zuen udaleko alderdi politikoekin eta gaitzespen-testua aurrera atera zuten, alderdi guztiek baieztatua (EAJ, Aralar, PP, PSE-EE eta EB-B. Testuan esaldi hau azpimarratu zuten: "Beste behin bezala, ETA gure gizartean soberan dago". Halaber, aurreko beste hainbat atentatu ere gaitzetsi zituzten eta Patxi Albisu alkateak eta Bozeramaile Bilkurak bulego bat ireki zuten udaletxean, kalteak zituzten bizilagunek kalteen inguruko salaketak jartzeko.[9]

Ondorioak

Politikariak gaitzespen-ekitaldian
Ekitaldia Lazkaoko udaletxe aurrean

Erreferentziak

Kanpo estekak