2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 38. edizioa izan zen. 2009ko urtarrilaren 31 eta martxoaren 21 bitartean ospatu zen eta Xabier Silveirak irabazi zuen. Bertan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2009ko edizioaren leloa "Bidean" izan zen. Finala martxoaren 21ean ospatu zen Elizondoko Lur Aretoan mila ikusle baino gehiagoren aurrean.

2008ko txapelketaren txapeldunak, Julen Zelaieta Iriartek, ez zuen kanporaketetan parte hartu behar, automatikoki finalaurretarako sailkatuta baitzegoen.

Elizondoko finalean, txapelduna erabakitzeaz gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Nafarroa ordezkatu zuten lau bertsolariak atera ziren: Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Iñigo Olaetxea hurrenez hurren.

Parte-hartzaileak

25 bertsolarik hartu zuten parte.

Bertsolariak

  1. Iñaki Aleman
  2. Saioa Alkaiza
  3. Ekaitz Astiz
  4. Jon Barberena
  5. Bittor Elizagoien
  6. Jon Elizetxe
  7. Migel Mari Elosegi "Luze"
  8. Ander Fuentes "Itturri"
  9. Iker Gorosterrazu
  10. Iñigo Ibarra
  11. Aimar Karrika
  12. Erika Lagoma
  13. Oier Lakuntza
  14. Eneko Lazkoz
  15. Xabier Legarreta "Arano"
  16. Iñigo Olaetxea Altzugarai
  17. Diego Riaño
  18. Aritz Saragueta
  19. Xabier Silveira Etxeberria
  20. Julio Soto
  21. Garazi Taberna
  22. Xabier Terreros
  23. Alazne Untxalo
  24. Julen Zelaieta Iriarte (2008ko txapelduna)
  25. Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe"

Gai-jartzaileak

  1. Rosita Anakabe
  2. Fernando Anbustegi
  3. Jone Arraras
  4. Miren Bidarte
  5. Helios del Santo
  6. Nekane Elu
  7. Amaia Errasti
  8. Joxema Leitza
  9. Alaitz Rekondo

Epaileak

  1. Jon Abril
  2. Nerea Bruño
  3. Josu Etxanobe
  4. Ekintza Landa
  5. Saioa Mitxelena
  6. Gaizka Sarasola

Aurkezleak

  1. Fernando Anbustegi
  2. Alaitz Rekondo

Saioak

Kanporaketak

Auritz

Auritzeko kanporaketa herriko kultur etxean izan zen, 2009ko urtarrilaren 31ko 17:30etan.

BertsolariaPuntuak
Aimar Karrika188
Jon Barberena187.5
Bittor Elizagoien185
Saioa Alkaiza185
Jon Elizetxe178
Alazne Untxalo170.5

Igantzi

Igantziko kanporaketa Jubilatuen Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 7ko 17:30etan.

BertsolariaPuntuak
Julio Soto199.5
Iñigo Olaetxea178.5
Eneko Lazkoz177
Iker Gorosterrazu165.5
Oier Lakuntza165
Garazi Taberna151.5

Betelu

Beteluko kanporaketa Zigari Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 8ko 17:30etan.

BertsolariaPuntuak
Erika Lagoma191
Migel Mari Elosegi "Luze"177.5
Ander Fuentes "Itturri"175
Iñaki Aleman173.5
Aritz Saragueta168
Iñigo Ibarra165.5

Tafalla

Tafallako kanporaketa Kube Aretoan ospatu zen, 2009ko otsailaren 14ko 17:30etan.

BertsolariaPuntuak
Xabier Silveira187.5
Xabier Legarreta "Arano"186.5
Joxe Juan Zubieta "Etxabe"185
Xabier Terreros167
Diego Riaño165.5
Ekaitz Astiz153

Finalaurrekoak

Goizueta

Goizuetako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 21eko 17:30etan ospatu zen Udaletxeko Ganbaran. Finalaurreko honetan 6 bertsolarik hartu zuten parte.

BertsolariaPuntuak
Iñigo Olaetxea322.5
Julen Zelaieta308.5
Jon Barberena308
Eneko Lazkoz307.5
Aritz Saragueta300.5
Bittor Elizagoien296.5

Altsasu

Altsasuko saioa bigarren finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 28ko 17:30etan ospatu zen Iortia Kultur Etxean. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.

BertsolariaPuntuak
Xabier Silveira346,5
Jon Elizetxe307,5
Migel Mari Elosegi "Luze"299,5
Aimar Karrika295
Alazne Untxalo280,5
Saioa Alkaiza276

Antsoain

Antsoaingo saioa hirugarren finalaurrekoa da. 2009ko martxoaren 7ko 17:30etan ospatu zen herriko Antzokian. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.

BertsolariaPuntuak
Julio Soto334
Erika Lagoma331
Xabier Legrreta "Arano"316
Ander Fuentes "Itturri"307.5
Joxe Juan Zubieta "Etxabe"298.5
Iñaki Aleman290

Finala

Elizondo

Finala Elizondon ospatu zen, Lur Aretoan, 2009ko martxoaren 21eko 17:00etan. Finalean 8 bertsolarik hartu zuten parte. Mila pertsonentzako lekua duen Lur Aretoa lepo bete zen eta hainbat pertsona sarrerarik gabe gelditu ziren.

Oso lehia estuko finala izan zen, Julio Sotok eta Xabier Silveirak saioa puntutan berdinduta bukatu zuten. Horrenbestez, luzapena jokatu behar izan zuten berdinketa hausteko, Xabier Silveira nagusituz. Xabier Silveirak bere Nafarroako seigarren txapela lortu zuen (1997, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009).

Horrez gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela lortu zuten lehenengo lau bertsolariek.

BertsolariaPuntuak
Xabier Silveira617
Julio Soto606
Erika Lagoma430
Iñigo Olaetxea423,5
Jon Barberena423
Julen Zelaieta420
Xabier Legarreta "Arano"417,5
Ander Fuentes "Itturri"394

Kanpo estekak