4 Vesta

asteroide

4 Vesta (latinez: Vesta), asteroide gerrikoko asteroideen artean, masa gehien duen bigarrena da, eta hirugarrena tamainaz, 530 kilometroko diametro nagusi batekin eta asteroide gerriko osoaren masaren %9arekin. Vestak, bere masaren %1a galdu zuen duela mila milioi urte baino gutxixeago gertatutako talka batean. Talka honetatik sortutako zati askok, Lurraren aurka talka egin dute, asteroide honi buruzko informazio iturri aberatsa direlarik. Vesta da asteroiderik distiratsuena, eta, batzuetan, baita begi hutsez ikus daitekeen bakarra ere, seigarren magnitudeko astro bat bezala. Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitaren punturik urrunenekoena, 1 Zeresen orbitako punturik hurbilena gainditzen du pixkatean.

4 Vesta 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)5,1
Magnitude absolutua3,22
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaHeinrich Wilhelm Matthäus Olbers
Aurkikuntza-data1807ko martxoaren 29a
Aurkikuntza-lekuaBremen
Planeta txikien taldeaAsteroide gerrikoa
Honen izena daramaVesta
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis2,5731938671164 AU
Periapsis2,1506502995411 AU
Ardatzerdi handia2,3619220833288 AU
Eszentrikotasuna0,089449091178271
Orbita-periodoa1.325,8572780615 egun
Batezbesteko anomalia169,35180133733 °
Makurdura orbitala5,56 °
Goranzko nodoaren luzera103,70999236724 °
Periapsiaren argumentua151,66228003562 °
Tisserand parametroa3.535
Ezaugarri fisikoak
Erradioa262,7 km
Diametroa525,4 km
Azalera866.000 km²
Bolumena74.600.000 km³
Masa2.590,76 Eg
Dentsitatea3,456 g/cm³
Tenperatura85 K (gutxienekoa)
270 K (gehienez)
Albedoa0,4228
Mota espektralaV-type asteroid (en) Itzuli
Behin-behineko izendapenakA807 FA
Nabigazioa
« 3 Juno • 5 Astrea »

Aurkikuntza

Tamaina konparaketa: Lehen 10 asteroideak, Ilargiarekin konparatuak. Vesta, ezkerretik kontatzen hasita, laugarrena da. Ezkerreren dagoena, 1 Zeres da, orain planeta nanotzat sailkatua.

Vesta, 1807ko martxoak 29an aurkitu zuen Heinrich Wilhelm Olbers fisikari eta medikuak Bremendik, honen afizioek, kometen orbita ikertzera eraman zutelarik (izan ere, bost kometa aurkitu zituen, 4 Vesta eta 2 Palas asteroideez gain). Olbersek, asteroide honi, Vesta izena jarri zion, erromatar mitologiako jainkosa birjinagatik, Carl Friedrich Gauss matematikari garrantzitsuaren iradokizuna jarraituz.

Vesta 1807an aurkitu ondoren, beste 38 urtean ez zen beste asteroiderik aurkitu. Hurrengoa, 5 Astrea izan zen. Denbora honetan zehar, ezagutzen ziren lau asteroideak, planeta bezala hartu ziren, eta, bakoitzak, bere planeta ikurra zuen. Vesta, ohi, Lur liraindu baten bidez irudikatzen zen. Beste ikur batzuk eta . Guztiak dira jatorrizkoaren sinplifikazioak.

Ezaugarri fisikoak

Vesta, asteroide gerrikoko gorputzen artean, masarik gehien duen bigarrena da. Zientzialariek, gorputz honek, geruzetan ezberdindutako barnealde bat duela uste dute, burdina-nikelezko nukleo batekin eta olibinoan aberatsa den mantu batekin. Barne Gerriko Nagusian dago, Kirkwooden Hutsuneen barnetik dagoena, 2,5 unitate astronomikoko distantziara. Bolumenean, 2 Palasen antzerakoa da, baina askoz masiboagoa.

Vestaren forma, grabitazionalki erlaxatutako esferoide zanpatu bat izatetik gertu dago, baina poloan duen ahurtasuna eta protrusioaren ondorioz, planetatzat hartzetik at uzten du, IAUren XXVI 5 Ebazpena jarraituz. Edozein kasutan, ebazpen hau, IAUko kideek arbuiatu zuten, eta Vestak, asteroidetzat hartua izaten jarraituko du. Hala ere, litekeena da, etorkizunean, Vesta, planeta nanotzat sailkatzea, baldin bere forma, hego poloan dituen talka masiboen arroaz gain, oreka hidrostatikoaren ondoriozkoa dela frogatzen bada.

Bere errotazioa nahiko azkarra da asteroide baterako (5,342 ordu), eta progradoa, ipar poloa, igoera zuzeneko norantzan 20 ordu 32 minutu apuntatzen, 48ºko deklinazioarekin eta 10º inguruko ziurgabetasunarekin. Honek, ekliptikaren zeihartasuna 29ºkoa dela adierazten du.

Azaleko tenperaturak, -20 °Ctan estimatu dira Eguzkia goian dagoela, negu poloan -190 °Ctara eroriz. Eguneko eta gaueko tenperatura tipikoak, -60koa da egunari dagokionez eta -130 °Ckoa gauari dagokionez. Estimazio hau, 1996ko maiatzak 6koa da, periheliotik oso gertukoa, xehetasunak, denboraldien artean zertxobait aldatzen diren bitartean.

Vestari buruzko ikerketak

Vesta, Ceres eta Ilargiaren arteko konparaketa

Eguzki Sistemaren lehen garaietan, Vesta, bere barnealdea urtzeko bezain bero zegoen. Honek, asteroideetatik bere ezberdintzea eragin zuen. Litekeena da egitura estratifikatu bat izatea: burdina-nikeleko metalezko nukleo bat, olibinozko mantu batekin inguratua. Azala, antzinako eztanda bolkanikoen ondorioz sortutako basaltozkoa da; jakina, nolabaiteko aktibitate bolkanikoa egon zen denbora laburrez. Honek, Vesta, gainontzeko asteroideekiko ezberdina izatea eragiten du, eta, nolabaiteko zentzuan, Lurraren erako planetengana hurbiltzen du, antzerako prozesu geologikoak jasan zituztenak.

Hala ere, ez zen bere motako bakarra izan: jatorrian, ziur asko, dozenaka planetoide handi existitu ziren, baina gainontzeko guztiak txikituak izan ziren kaosezko lehen garaietan, asteroide txikiagoko familiak osatuz. Uste denez, burdina-nikelezko asteroide metalikoak, gorputz handi hauetako nukleoetatik datoz, harritsuak, euren mantu edo lurrazaletik datozen bitartean.

Vesta bera ere ez da kalterik jasan gabe geratu. 1996an, Hubble espazio teleskopioak, krater handi bat aurkitu zuen Vestan, 430 kilometroko diametroa eta ia 1.000 milioi urteko adina zuena. Uste denez, krater hau izan daiteke gaur egun ezagutzen diren Vesta familiako asteroide txikien jatorria.

2001ean, asteroide hauetako bat, 1929 Kollaa deitua, Vestaren zati bat bakarrik ez zela adierazi zen, baizik eta baita eratu zen toki zehatza, lurrazalaren zati sakona izan zela ere.

Yarkovsky efektuak, planetak eta asteroideek eragindako perturbazioarekin batera, Vesta familia sakabanatzea eragiten dute. Asteroide hauetako batzuk, 9969 Braille kasu, Lurretik gertuko asteroide bihurtu dira. Zati txikiagoak, meteorito bezala erori dira. Uste denez, Vesta da HED meteoritoen jatorria.

Zientzia Berezi eta Astronautikako Institutuak (ISAS ingelesezko siglengatik), 2003ko martxoan 3,8 metroko UKIRT infragorrizko teleskopioarekin behaketak egin ondoren, bere ikertzaileek Vestan ura aurkitu zutela informatu zuen. Uste denez, "azaleko mineral hidratatu edo hidroxidatuak", asteroide kondrito karbonatatuen talketatik datoz, Vestatik berez baino.

Vestari buruzko ezagutza izugarri haztea espero da Dawn espazio zunda, Vesta asteroidearen inguruan orbitan sartzen denean, 2010ean.

Geologia

Potentzial zientifikoentzako irisgarriak diren laginen bilduma handi bat dago, 200 HED meteorito baino gehiagoren forman, Vestaren historia geologikoa eta egituraren ideia bat emanez.

Uste denez, 4 Vestak, burdina-nikelezko metalezko nukleo bat du, gorago, olibinozko mantu harritsu bat, eta, azkenik, lurrazala. Kaltzioan eta aluminioan aberatsak diren inklusioak lehen aldiz agertu zirenetik (duela 4567 milioi urte inguru sortutako Eguzki Sistemako lehen materia solidoa dena) egin daitekeen Vestaren kronograma, honakoa da:

  • Akrezioa amaitzen da 2-3 milioi urte inguru beranduago.
  • Fusioa osatu edo ia osatzen da, Aluminioaren desegite erradioaktiboaren ondorioz, oinarrizko metalen banaketara daroana 4-5 milioi urtetan.
  • Mantu urtu eta konbektibo baten pixkanakako kristalizazioa. Konbekzioa amaitu egiten da %80 inguru kristalizatu denean, gutxi gora-behera 6-7 milioi urtetan.
  • Geratzen den material urtuaren estrusioa lurrazala eratzeko. Laba basaltiko bakoitza etengabeko eztandetan, edo, agian, gutxi iraun zuen magmazko ozeano bat eratuz.
  • Lurrazalaren sakoneneko geruzak, kristalizatu egiten dira arroka plutonikoak sortzeko, basalto zaharrak, azaleko geruza berrien presioaren ondorioz eraldatuak diren bitartean.
  • Barnealdearen hozte motela.
4 Vestaren igoera diagrama, hego-ekialdetik ikusia, hego poloko kraterra erakutsiz. Hubble espazio teleskopioak 1996ko maiatzean hartutako irudiek adierazten duten bezala

Vesta, honela birzolatu den ezagutzen den kalterik gabeko asteroide bakarra da. Hala ere, euren jatorria identifikatu gabeko burdina eta akondritazko meteoritoen presentziak, behinola, historia igneodun beste planetesimal batzuk egon zirela adierazten du, talken ondorioz txiki-txiki eginak izan direnak.

Vestaren lurrazala, geroz eta sakonago joanez, honako hauetan datzala arrazoitu da:

  • Erregolito litifikatu bat, howardita eta eukrita bretxatuen jatorria.
  • Isurtzen den laba basaltikoa, eukrita ez metagarrien eukriten iturria
  • Piroxenoan, pigeonitan eta plagioklasan datzaten arroka plutonikoak, eukrita metagarrien iturria.
  • Ortopiroxenoan aberatsak diren arroka plutonikoak, zati bikortu handiekin, diogeniten jatorria.

V motako asteroideen tamainan (talka handietan zehar kanporatutako Vestaren lurrazalaren zatiak direla uste direnak) eta hego poloko kraterraren sakoneran oinarrituz, Vestaren lurrazalak 10 kilometroko sakonera duela uste da.

Azaleraren ezaugarriak

4 Vestaren igoera mapa, Hubble espazio teleskopioak 1996ko maiatzean hartutako irudiak oinarri hartuta.

Vestaren azaleko ezaugarriren batzuk, Hubble Espazio teleskopioa eta lurreko beste teleskopio batzuk, Keck Teleskopioa kasu, erabiliz jakin ahal izan dira.

Azaleko ezaugarririk nabarmenena, hego polo inguruan dagoen 460 kilometroko diametroa duen krater erraldoi bat da. Bere zabalera, Vestaren diametro osoaren %80a da. Krater honen zorua, 13 kilometro ingurura dago, eta, bere ertza, inguruko lurraren gainetik 4-12 kilometrora dago, estimatutako azalera osoa, 25 kilometrokoa delarik. Erdiko tontor bat agertzen da kraterraren zorutik 18 kilometro gorantz. Estimatzen denez, krater hori sortu zuen talkak, gutxi gora-behera, Vestaren bolumen osoaren %1a zulatu zuen eta litekeena da Vesta familiako edo V motako asteroideak, talka horren ondorioz sortuak izatea. Hau hala baldin bada, orduan, Vesta familiako asteroideen eta V motako asteroideen 10 kilometroko zatiak, bonbardaketari egundaino biziraun izanak, kraterra, duela soilik 1.000 milioi urtekoa edo gazteagoa dela esan nahi du. HED meteoritoak sortzen diren tokia ere izango litzateke. Izan ere, kontutan hartutako V motako asteroide guztiek, orotara, soilik kanpora botatako bolumen osoaren %6a suposatzen dute, gainontzekoa, ustez, zati txikiak dira, ustez, 3:1 proportzioko Kirkwood Hutsune batzuk jaurtiak, edo Yarkovsky efektuak edo erradiazio presioak perturbatuak. Hubble Espazio teleskopioaren irudien azterketa espektroskopikoek, krater hau, lurrazaleko geruza ezberdinetan sakonki eta, agian, olibinozko zeinu espektralek adierazitako mantuan barneratu dela frogatu dute. Modu interesgarrian, Vesta ez zen halako talka baten bidez birzolatua edo etena izan.

150kilometroko zabalera eta 7 kilometroko sakonera duten beste krater handi batzuk ere badaude. 200 kilometro inguruko albedo ilun bereizgarri bat, Olbers deitua izan da Vesta asteroidearen aurkitzailearen omenez, baina, altxaera mapetan ez da krater bezala bezala agertzen, eta bere benetako izaera oraindik ez da ezagutzen, beharbada, antzinako azalera basaltikoren bat. Longitudearen (zero meridianoa) erreferentzia puntu bezala balio du, bere erditik igarotzen dena bezala definitua.

Mendebaldeko eta ekialdeko hemisferioek, oso lurralde ezberdinak ageri dituzte. Hubble Espazio teleskopioaren irudien hasierako azterketa espektraletatik ebazten denez, ekialdeko hemisferioak, dirudienez nolabaiteko albedo altua du, adin erregolitikodun lurralde handi batekin kraterraren tontorrean eta lurrazaleko geruza plutoniko sakonagoetan ikertutako kraterrak. Beste alde batetik, mendebaldeko hemisferioko gune handiak, batasun geologiko iluntzat hartzen dira, uste denez, azalera basaltikozkoak direnak, beharbada, Ilargi-itsasoen antzerakoak.

Txatalak

Uste denez, eguzki sistemako zenbait objektu txiki, talkek eragindako Vestaren zatiak dira. Vesta familiako asteroideak eta HED meteoritoak dira horien adibide. 1929 Kollaa izeneko V motako asteroideak, eukrita metagarrien antzeko konposaketa duela adierazi da, Vestaren lurrazalaren barnean bere sakoneko jatorria adieraziz.

Zenbait meteorito Vestaren zatiak direla uste denez, planeta hau da, gaur egun, euren txatal fisikoak dauden identifikatutako eguzki sistemako bost gorputzetako bat da. Besteak, Martitz, Ilargia, Wild kometa eta Lurra bera dira.

Vestaren esplorazioa

Vestara bidaliko den lehen espazio misioa, NASAren Dawn da, asteroidearen inguruan orbitatuko duena 2010-2011 bitartean bederatzi hilabetez. Misioa, 2007ko irailak 27an jaurtia, Vestara, 2010 amaieran iritsiko da. Dawn, orduan, bere beste xedea den 1 Ceresera joango da, eta, agian, geratzen zaion erregaiarekin, asteroide gerrikoa esploratzeko jarraituko du luzatutako misio batean. Espaziontzi hau, gorputz bat baino gehiagoren inguruan sartu eta orbitatzeari uzten dion lehena da, ioi propultsioszko bere motere eraginkorrei esker.

2006an, NASA, Dawn ezeztatzen saiatu zen, aurrekontu presioak eta kontu teknikoak argudiatuz, baina zientzialariek elegitea jarri zuten eta beste 100 milioi dolar gehiago jarri ziren programa jarraitzeko. Misioaren kostu osoa, 450 milioi dolarrekoa da.

Ikusgaitasuna

Vesta, San Franciscotik ikusia 2007ko ekainak 14an.

Bere tamainak eta bere ez ohiko azalera dizdiratsuak, Vesta, asteroiderik dizdiratsuena bihurtzen dute, eta, batzuetan, begi hutsez ikus daiteke kutsadurarik gabeko zeru ilunetan. Berriki, 2007ko maiatza eta ekainean, +5,4ko gehiengo magnitude batera iritsi da, dizdiratsuena 1989tik.

Une horretan, oposizioa eta perihelioa, aste gutxi batzuetako distantziara baino ez zeuden. Ofiuko eta Scorpius konstelazioetan ikusi ahal izan zen.

Oposizio ez hain onak ere egon dira udazken amaieran Vestaren ipar hemisferioan, *7,0ko magnitudearekin.

Eguzkiarekin lerrokatuta dagoenean ere, Vestak, +8,5eko magnitudea izango du, beraz, kutsadurarik gabeko zeru batean, prismatikoekin ikus daiteke baita gertuko oposizioa baino elongazio txikiagoetara ere.


Aurrekoa
3 Juno
Asteroidea
1807ko martxoak 29an aurkitua
Ondorengoa
5 Astrea

Kanpo estekak