(90377) Sedna

asteroide
90377 Sedna» orritik birbideratua)

(90377) Sedna (ikurra: ⯲)[1] eguzki-sistemako gorputz txiki bat da; zehazki, transneptunotar objektu bat. 2012an Neptuno eta Eguzkiaren arteko distantzia, hiru aldiz urrunago aurkitzen zen Sedna Eguzkitik. Hala ere, normalean Sedna Eguzkitik urrunago dago, bere afelioa gure izarretik 960 UAra baitago (Neptunoren diztantzia 32 aldiz).  Gaur arte, gure Eguzki sisteman ezagutzen dugun gorputzik urrunenetariko bat da, periodo luzeetako kometetaz gain. Sednaren orbita ikaragarri luzea da, 11.400 urte inguru behar ditu Eguzkiaren inguruan bira bat emateko. Eguzkiarengandik hurbilen egoten den unean, 76 UAra egoten da. Gorputz honen sorreraren inguruan espekulazio handia egon da.

(90377) Sedna ⯲

Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Mike Brown, Chad Trujillo eta David Rabinowitz

Data

2003ko azaroaren 14ean

Izendapenak

2003 VB12

Kategoria

Transneptunotar objektua
Gorputz bakandua
Oort hodeiko gorputza

Elementu orbitalak
Goranzko nodoaren luzera

144,545°

Makurdura orbitala

11,92862°

Periastroaren argumentua

311,29° ± 0,016°

Ardatzerdi handia

518,57 AU
7 757 6×1013 m
77.576 Tm

Eszentrikotasuna

0,857

Batez besteko anomalia

358,163° ± 0,0064°

Elementu orbital eratorriak
Garaia
2010eko uztailaren 23a (FJ 2455400.5)
Periastroa edo perihelioa

76,361 ua
1,142 3×1013 m
11,423 Tm

Apoastroa edo afelioa

937 UA
1,402×1014 m
140,2 Tm
0,0148 AL

Orbita periodo siderala

≈11 400 AJ

Hurrengo perihelioa

2076. urtea

Sateliteak

0

Ezaugarri fisikoak
Masa

≈1 × 1021 kg

Dimentsioak995 ± 80
Dentsitatea

2,0 —onartua— g/cm3

Diametroa

1180 - 1800 km

Grabitatea

≈0,27 m/s2

Ihes abiadura

1,04 km/s

Biraketa periodoa

~40 egun

Magnitude absolutua

1,83 ± 0,05

Albedoa

0,32 ± 0,06

Ezaugarri atmosferikoak
Tenperatura

< –240 °C

Espazio astroak
Aurrekoa

(90376) Kossuth

Hurrena

(90378) 2003 WL23

Sedna beste espazio-gorputzekin alderatuta.


2003ko azaroaren 14an izan zen aurkitua, Monte Palomar behatokian. Sedna izena, mitologia inuiteko itsasoaren eta itsas izakien jainkoaren izenetik dator. Mitologiak dioenez, jainko hau erraldoi baten itxurakoa zen eta ez zuen oso harreman esturik jendearekin, ozeano Artikoko ur izoztuetan bizitzera behartu zutela ere aipatzen da.

Aurkikuntza

Caltecheko Mike Brownek, Gemini behatokiko Chad Trujillok eta Yale unibertsitateko David Rabinowitzek 2003ko azaroaren 14ean Sedna aurkitu zuten, hasieran, 2003 VB12​ deitua izan zen. Sedna aurkitu zuen ikerketa 2001ean hasi zen Palomar behatokian. Sedna begiztatu zen lehen unea izan zen, zientzialariak konturatu zirenean, 3,1 horduan behin bazegoela astro bat 4,6 segundu mugitzen zena arkuan, izarrekin alderatuta. Hasiera batean, zientzialariek mugimendua behatuz, pentsatu zuten 100 UA ingurura egongo zela aurkitutako gorputz berria. Lehenengo begiztatzearen ondoren, munduko hainbat teleskpio, horien artean, SMARTS teleskopioa (Cerro Tololo behatokia, Chile) gorputzari begira jarri ziren, bere orbita aztertzeko eta lehenengo argazkiak ateratzeko.

Mike Brownek bere webgunean astroa aurkitu bezain laster ondorengo mezua ipini zuen: «Aurkitu dugun azken gorputza, gaur arte, Eguzki sisteman ezagutzen dugun tokirik urrunena eta hotzena da, beraz, irizten dugu, gorputz honentzako izenik egokiena, itsasoaren jaikosa inuitaren eta gainera, ozeano Artiko hotzean bizi zenaren izena ezartzea dela, hau da, Sedna.»

Orbita eta errotazioa

Sednaren orbita irudikatzen duen animazioa

Sednak, gaur arte Eguzki sisteman ezagutzen den orbita-periodo luzeena duen astroa da, gutxi gorabehera, 11.400 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira bat emateko. Gorputz honen orbita ere oso eszentrikoa da, bere afelioa 937 UAkoa da eta bere perihelioa 76 UA ingurukoa, gaur egun arte ezagutzen den orbita eszentrikoena duen astroa izanik. Esan beharra dago, aurkitu zenean, Eguzkitik 89,6 UA ingurura zegoela, une hartaraino Eguzki sisteman behatu zen astrorik urrunena izan zen. Sedna bere periheliora iristen denean, bertatik, Eguzkia izar distiratsu bat bezala baina ezingo da ikusi (Ilargi beteak duen distira 100 aldiz bakarrik), Eguzkia, izar baten itxurarekin ikusiko da eta ez da Lurretik ikusten dugun itxura esferikoarekin agertuko.

Sedna aurkitu zenean, bere errotazioa oso luzea zela pentsatu zen, 50 egun ingurukoa. Zientzialari batzuek esaten zuten, gorputz honek satelite bat zuela eta beraz errotazioa moteltzen ziola, Pluton eta Karonterekin gertatzen den bezala. 2004ean Hubble teleskopioa Sednara begira jarri zen, ez zuen sateliterik aurkitu eta beraz, teoria hau baztertuta geratu zen. Gaur egun uste da, Sednaren errotazioa 10 ordukoa dela, bere tamainako astroentzat arruntena.

Ezaugarri fisikoak

Sedna ageri den irudia.

Sednaren diametroa 1000km ingurukoa dela uste da. Aurkitu zen unean, Sednak gehienez, 1800km-ko diametroa izango zuela esan zuten. 2007an Spitzer espazio teleskopioarekin behatu zenean, diametroaren tamainari errebisio bat egin eta ondorioztatu zuten, gehienez, 1700km-ko diametroa izan behar zuela. 2012an, Hershel behatoki espazialean kalkulatu zuten gaur arte erabiltzen den diametroa, 995±80km-koa, hau da, gutxienez 915km eta gehienez 1075km. Sednaren masa ezin da kalkulatu, ez baitu sateliterik, hala ere, esan beharra dago, Plutonen dentsitatea erreferentzia gisa harturik, 1 x 1021 kg ateratzen direla. Zunda bat bidaltzen denean aipatutako astrora, jakingo da zehatz-mehatz zenbateko masa duen.

SMARTS teleskopioekin egindako behaketek diote Sedna kolore gorriztako planeta nano bat dela, bere gorri kolorea Eguzki sistemako indartsuenetakoa da. Pentsatzen da, Sednaren kolore gorrizta lurrazalean dituen hidrokarburoen edo tolinen geruza batek eragiten duela, erradiazio ultramoreak eragina.

Sednaren osaerari dagokionez, gaur egun pentsatzen da, gehienez, %60 batean metano izoztuz osaturik egon behar duela, ur izoztuz ere egon daiteko osatuta %70ean gehienez. Hainbat hipotesi daude osaketaren inguruan, adibidez, Triton satelitearekin alderatua izan da hainbat aldietan, baina, Sednaren osaera zehatza zein den ez dago oso garbi oraingoz. Aipatu izan da, astro hau Karbonoak osatzen duela %7an, %26an metanolak, %10ean nitrogenoak eta %33an metanoak.

Jatorria

Zientzialariek, Sedna aurkitu zutela adierazi zuten artikuluan, Oorten hodeiaren barnean zegoen lehen gorputza aurkitu zutela esan zuten. Ondorio hau ateratzeko, konturatu ziren Sednaren orbita Neptunorengandik urrunegi zegoela, planeta honek, bere grabitatearen bidez erakartzeko edo orbita aldatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz hau hurbil dagoela esan daiteke, jakin badakigulako Oorten hodeia Eguzkitik argi urte batera dagoela.

Sedna gaur egun dagoen tokian sortu bazen, hasiera batean orbita biribila eduki beharko zuen, bestela ezinezkoa izango zen akrezioaren bidez sortzea, planetesimalen arteko abiadura errelatibo handiek ez zutelako ahalbidetuko. Beraz, bere orbita biribila esferiko bihurtu zela azaltzeko hainbat hipotesi sortu diraː

  • Kuiper gerrikoa baino haratago zegoen edo dagoen planeta batek bere grabitatea baliatuz Sednaren orbita aldatzea.
  • Izar mugikor batek eragin zion orbita aldaketa.
  • Eguzkia sortzen ari zen bitartean igaro zen izar batek eragin zion Sednari orbitaren desitxuraketa.

Hasiera batean, zientzialariek hirugarren hipotesia babestu zuten, beraien ustez, Sedna hurbilegi dagoelako beste izar baten eraginak jasotzeko. Bestalde, lehenengo hipotesia ere baztertu egin zuten, frogarik ez zegoelako une hartan planeta honen existentziaren inguruan. Zientzialari askok lehenengo hipotesia baztertu zuten arren, beste askok hipotesiari heldu eta ikerketak egiten hasi ziren. 2016. urtean Konstantin Batygin eta Michael E. Brown zientzialariek Bederatzigarren planetaren inguruan ikerketa bat argitaratu zuten.

Nemesis hipotesia

''Gai honetan sakontzeko, ikusː Nemesis hipotesia''

Beste teoria batzuk ere badaude Sednaren jatorriaren inguruan, horietatik aipatzekoa da, Nemesis Eguzkiaren ustezko izar bitarra aipatzen duen hipotesia. Hipotesi honek azaltzen du, ustez milaka UAra dagoen Nemesis deritzon izar bitar batek Sednaren orbita aldatu zuela, Lur planetan gertatu ziren iraungipen masiboen errudun izateaz gain. Teoria honek gaur egun ez du babes handirik, hala ere, teoria babesten duten astronomialariek diote Jupiterren tamainaren boskoitza duen eta 7850 UA ingurura dagoen gorputz batek (hurbilago egongo balitz Lurreko radar eta teleskopioek behatu ahalko lukete) ondorio hauek eragin ditzakeela.

Biztanleria

Sednaren lurrazaletik ikusi daitekenaren irudikapen artistikoa. Eguzkia, Esne Bidea, Antares eta Espiga ageri dira. Ikusi daitekeen bezala, Eguzkiaren distira oso txikia da, gainerako izarren antzekoa ia.

Sednaren aurkikuntza kasualitate bat izan zela esan daiteke, bera aurkitzeko probabilitateak oso txikiak zirelako, zehazki, %1,25ekoak. Gaur egun uste da, Sednaren inguruan beste 40 eta 120 gorputz antzeko egon, badaudela, gorputzen talde honi Sednaren populazioa edo biztanleria deritzo. Zientzialariek oraindik lana badute gorputz hauek aurkitzen, gaur arte, bakarra aurkitu baitute, Sedna.

Zientzialariek dakitena da, Sednaren jatorria jakiteko oso garrantzitsua izango zela lehen aipatu ditugun gorputzak aurkitzea. Gorputz guzti haueri, planeta batek (Bederatzigarren planeta) orbita aldatu badie, denek perihelio antzekoa izango lukete, 80 UA ingurukoa. Bestalde, gure Eguzki sistematik hurbil dagoen beste sistema planetario batek eragin bazion Sednari, gaur egun duen orbita arraroa, bere inguruko gorputzek ardatzerdi handi desberdinak edukiko lituzkete, 100 UAtik hasita 500 UAraino.

Azken urteetan hainbat saiakera egin dituzte zientzialariek gorputz hauek aurkitzeko, baina oraingoz ez dute bat bera ere aurkitu. Sednaren antzeko gorputzak aurkitzen saiatzen ari zirela, 2007 OR10 planeta nano izateko hautagaia den gorputza aurkitu zuten.

Sailkapena

Minor Planet Centerrek, planeten sailkapenaz arduratzen den erakundeak, Sedna gorputz dispertso edo banandu gisa sailkatzen du. Esan beharra dago gorputz dispertsoen taldea eztabaidan dagoela, sailkapen honetan sartzen diren gorputz askok ezaugarri ezberdinak dituztenalako, horregatik, hainbat astronomialariek kategoria bat sortzeko eskatzen ari dira, Sedna eta (148209) 2000 CR105 bezalako gorputzak bertan sailkatu daitezen.

Sedna aurkitu zutenean, hainbat agentziek 10. planeta aurkitu zutela adierazi zuten (garai hauetan Pluton planeta gisa onartuta zegoen), 2006ko abuztuaren 24ean, Pragan, Nazioarteko astronomialarien elkarteak, planetaren definizioa eta planeta gisa onartu zitezkeen gorputzak zehaztu zituen, Pluton planeta nano izendatuz. Hainbat astronomialariek Sedna planeta nano gisa onartzeko eskaria egin dute hainbat aldietan, baina honetarako, Sednak oreka hidrostatikoa duela frogatu beharko litzake, hau da, erabateko forma esferikoa. Sednak duen distira eta tamainari behatuz, oreka hidrostatikoa izan beharko luke

Esplorazioa

2075 eta 2076 urteen artean Sedna bere periheliora iritsiko da. Sednara zunda bat bidaltzeko unerik onena izango da, Eguzkiarengandik hurbilen egongo den momentua izango baita, momentuz NASAk ez du interesik azaldu gorputz honetara zunda bat bidaltzeko orduan. Fenomeno hau 12.000 urteetan behin gertatzen dela aipatzea garrantzitsua da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak