Abram Samoilovitx Besikovitx

Abram Samoilovitx Besikovitx (errusieraz: Абра́м Само́йлович Безико́вич, Berdyansk, Errusia (gaur egungo Ukraina), 1891ko urtarrilaren 23a - Cambridge, Ingalaterra, 1970eko azaroaren 2a) Errusiar matematikaria izan zen.

Abram Samoilovitx Besikovitx
Rouse Ball Professor of Mathematics (en) Itzuli

1950 - 1958
John Edensor Littlewood - Harold Davenport

Perm State University (en) Itzuli errektore

1919ko ekainaren 28a - 1919ko urriaren 1a
Nikolai Kultashev (en) Itzuli - Nikolay Ottokar (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАбрам Самойлович Безикович
JaiotzaBerdiansk1891ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Erresuma Batua
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCambridge1970eko azaroaren 2a (79 urte)
Hobiratze lekuaErrausketa (hileta-ohikunea)
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Unibertsitate Inperiala
(1908 - 1912)
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
(1908 - 1912)
Tesi zuzendariaAndrei Markov
Doktorego ikaslea(k)Joseph Gillis (en) Itzuli
Oliver Aberth (en) Itzuli
P. A. P. Moran (en) Itzuli
Ernst Robert Reifenberg (en) Itzuli
S. James Taylor (en) Itzuli
Grant Walker (en) Itzuli
Oliver Aberth (en) Itzuli
John M. Marstrand (en) Itzuli
Roy Osborne Davies (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Irakaslea(k)Andrei Markov
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Perm State University (en) Itzuli  (1917ko ekainaren 1a -  1920ko urria)
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea  (1920 -  1924)
Liverpoolgo Unibertsitatea  (1926 -  1927)
Cambridgeko Unibertsitatea  (1927 -  1958)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJudaismo karaita
Eliza ortodoxoa

Find a Grave: 21636 Edit the value on Wikidata

San Petersburgon ikasi zuen, Markoven zuzendaritzapean, eta analisiaren arloa landu zuen, gehienbat; 1912an graduatu zen. 1917an matematikako irakasle izendatu zuten Permen (gero Moskuko Unibertsitatea izango zena). Hurrengo urtean, katedra bat lortu zuen San Petersburgon. 1924an Copenhagenera joan zen, Rockefeller beka batekin, eta han Harald Bohrrekin lan egin zuen. Oxforden egon ondoren, postu bat lortu zuen Liverpoolen, eta 1927an Cambridgera itzuli zen. 1950ean Littlewoodek utzitako Cambridgeko Rouse Ball matematikako katedra eman zioten, eta postu hori bete zuen, erretiratu zen arte (1958). Hala ere, erretiratu ondoren, Estatu Batuetako unibertsitate askotan ibili zen; azkeneko urteak Cambridgeko Trinity Collegen eman zituen.

Besikovitxek ekarpen ugari egin zituen geometria fraktalean. Hala ere, bere lanik garrantzitsuena funtzio ia periodikoen azterketa izan zen. Lortutako emaitzak Almost periodic function (1932, Funtzio ia periodikoa) liburu eraginkorrean argitaratu zituen. Horrela, bere lorpenetako bat 1917az geroztik azalduta zegoen Kakeyaren problemaren ebazpena izan zen.

Ohore ugari jaso zuen Besikovitxek: Cambridgeko Unibertsitatearen Adams saria funtzio ia periodikoetan egindako lanari esker (1930), Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen Sylvester domina funtzioen teoria ikertzeagatik (1952), eta Londresko Elkarte Matematikoaren De Morgan domina (1950). Bestalde, 1934an Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkarteko kide ere hautatu zuten. Bere omenez 16953 Besikovitx sateliteak bere izena darama.

Erreferentziak