Aerodinamika

Aerodinamika fluidoen mekanika ikertzen duen zientziaren adar bat da, fluido bat gorputz baten inguruan mugitzen denean agertzen diren indarrak aztertzen dituena.[1]

Hasiera

Aerodinamikako arazo bat mahairatzean, nahitaezkoa da fluidoaren propietate batzuen kalkulua egitea; abiadura, presioa, dentsitatea eta tenperatura espazioan eta denboran aztertzen ohi dira.

Fluidoaren eredua sortuz gero, gorputzetan agertzen diren indarrak eta momentuak kalkulatu daitezke. Gorputz batengan agertzen diren indarren eta abiaduraren arteko erlazioa aerodinamika koefizienteekin emanda dator. Badaude koefizienteak abiadura indarrekin erlazionatzen dutenak, baita abiadura momentuekin erlazionatzen dutenak ere. Lehenengoak errazago ulertzen dira, sostengua, airearen erresistentzia eta aldeko indarra ematen dutenak, abiaduraren karratuaren (V2) , fluidoaren dentsitatearen (ρ) eta area frontalaren (St) arabera:


  • Euste-koefizientea
  • Erresistentzia-koefizientea
  • Aldeko indarraren koefizientea

Gertatzen diren fenomenoak eta haiek deskribatzen dituzten ekuazioak oso konplexuak direnez, oso erabilgarriak dira bai proba praktikoak (aireko tunelean egindakoak, adibidez), bai eta aerodinamika numerikoaren kalkuluak ere.

Aerodinamika ariketak

Sailkapen ugari egin dira. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Aplikazioaren arabera: aeronautikako aerodinamika
  • Fluidoaren ezaugarrien arabera: konprimagarria edo konpramiezina
  • Mach zenbakiaren arabera:
    • subsonikoa (M<1: subsoniko txikia M<0,5 eta subsoniko handia M<0,8)
    • transonikoa (M 1 ondoan)
    • supersonikoa (M>1)
    • hipersonikoa (M>6) [2].

Erreferentziak

Kanpo estekak