Agur Euzkadi

Agur Euzkadi Lauaxeta (1904-1937) olerkariaren olerki bat da. Hain zuzen ere, 1937ko ekainaren 25ean Gernikan frankistek atxilotu eta Gasteizko espetxean preso eta bere heriotzaren zain zegoenean idatzitako hainbat olerkietako azkena da. Mundu honetatik joan aurretik eginiriko azken agur bat da.

Gerora, 1978an Antton Valverde musikari eta abeslariak olerki honi doinua jarri eta abesti bat moldatu zuen. Lauaxeta diskoaren barnean kaleratu zuen.

Hitzak

Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira.
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.

Seme bat zeukan, baña etsayak
kendu eutsoen biotza;
soin ederrera ixuri yakon
mayetz bateko goiz otza.

Gurutz Deunari mosu egiñaz
aldegin eutson mundutik,
Kristoren gentza abo ganean
loratu yakon gastetik.

Jaunaren maitez, aberri maitez,
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat zorion hutsa
opaldu eutson gogotik.

Euzkadi ona, zagoz betiko
Kistoren fede betean;
olan zoruna billauko dozu
emen ezpada zeruan.

Eriotz deuna aurrean daukot,
ziñistu bada, euzkoa:
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josu'ren legea.

Eder yatazan euzko bazterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
eriotz onen itzala!

Gaztea nozu bizitz onetan
t'ez yatan palta gauzarik.
Jauna!, gogorra aldi onetan
iges eitea lurretik.

Ezpedi egin neure oldea,
zeure naia bai, ostera.
Gogoa doa zeru argira,
gorputza lur illunera.

Ikus gainera

Kanpo estekak