Aingeru Epaltza

euskal idazlea

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1960ko otsailaren 8a) euskal idazle eta itzultzailea da.

Aingeru Epaltza

Bizitza
JaiotzaIruñea1960ko otsailaren 8a (64 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Inguma: aingeru-epaltza-ruiz-de-alda Literaturaren Zubitegia: 29

Bizitza

Kazetaritzan lizentziaduna da. Hedabide ugaritan aritu ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy), itzultzaile hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan. Ondotik ere, kolaborazio anitz argitaratu du Noticias de Navarra, Argia eta Nabarra-n.[1]

Lehenbiziko idazlanak Korrok fanzinean karrikaratu zituen, 1984-1989 bitartean. 1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari hautatu zuten. Urte berean, Rikardo Arregi saria jaso zuen Baloraziozko Kazetaritza atalean.[2] Antzerki lan bat (Mugetan Irri, 1984) eta poema liburu bat (Ahur taupada geldoak, 1985) kaleratu bazituen ere, ondoko lanak narratibazkoak izan ziren: Sasiak ere begiak baditik (1986), Garretatik erauzitakoak (1989), Ur uherrak (1993), Lur zabaletan (1994) eta Tigre ehizan (1996). Eleberri labur honekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1997an. Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria izan zen, baina 1999an kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrelako.

1999an Joseba Jaka beka irabazi zuen, eta laguntza horri esker kaleratu zuen 2000. urteko azaroan Rock'n'roll izeneko lana.[3] 2006 eta 2013 bitartean, Erresuma eta fedea trilogia argitaratu zuen, XVI. eta XVII. mendeetan kokatutakoa: Mailuaren odola (2006), Izan bainintzen Nafarroako errege (2009) eta Gure Jerusalem galdua (2013). 2007an Bezperaren bezpera atera zuen, Nafarroako abertzaletasunari buruzko saiakera-lana.

Lanak

Saiakera

  • Bezperaren bezpera (2007, Pamiela)

Narrazioa

Nobela

Haur eta gazte literatura

Sariak

Kazetaritza sariak

Literatura sariak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Munarriz Ibarrola, Amaia; Arratibel, Irati: Iruñearen irudia Aingeru Epaltza-ren Rock'roll-ean. - Egan, 2006-1/2, 127-140.

Kanpo estekak