Alberto Irigoyen

Alberto Marcelo Irigoyen Artetxe[1] (Montevideo, Uruguai, 1959ko urtarrilaren 10a) euskal jatorriko idazle uruguaiarra da. Herrialde honetako euskal diasporako elkarteetan ardura inportanteak izan ditu eta berari buruzko idazlanak egin ditu.

Alberto Irigoyen
Bizitza
JaiotzaMontevideo1959ko urtarrilaren 10a (65 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea eta eleberrigilea
Artikulu hau euskal jatorriko idazle uruguaiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irigoien».

Biografia

Uruguaira joandako euskaldunen ondorengoa, amaren partetiko aitona Eusko Jaurlaritzaren erbesteko ordezkaria izan zen.

1993tik 1995era Duraznoko Euskal Etxeko presidente eta hurrengo hiru urteetan presidenteordea izan zen. 1996an Gasteizen antolatu zen I Euskal Kolektibitateetako Kongresuan Uruguaiko ordezkari aritu zen. 1998an Nevadako Unibertsitatean egin zen Basques in the Contemporary World kongresuan ponentzia aurkeztu zuen; harrezkero Kolektibitateetako beste kongresu batzuetan ere esku hartu du.

Lanak

Liburuak

  • El bastardo (2001, Txalaparta).
  • El Centro Euskaro Español de Montevideo o la dialéctica del ser (2003, Eusko Jauralitzaren Argitalpen Zerbitzua.
  • El requeté que gritó Gora Euskadi (2006, Ttarttalo).
  • La hora vasca del Uruguay: génesis y desarrollo del nacionalismo vasco en el Uruguay (1825-1960) (Montevideo, 2006). Xabier Irujo liburu honen egilea ere bada.
  • La sociedad de confraternidad vasca 'Euskal Erria' de Montevideo (Uruguay) (2007, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Andrés Irujo Saria. Xabier Irujo liburu honen egilea ere bada.
  • Isla Malako haritza. Ignazio Argiñarena Otsotorenaren bizitza eta lanak (1909-1997) (2007, Labayru Argitaletxea. Oscar Alvarez Gila liburu honen egilea ere bada.

Artikulu eta ikerketak

Eusko Ikaskuntzan, Jeronimo Uztaritz Institutuan eta Uruguaiko Revista de los Vascos eta El Tranvía aldizkarietan Historiari buruzko artikuluak argitaratu dizkiote, haien artean:

  • Navarra en el umbral del siglo XXI.
  • Gernika a sesenta años de su destrucción.
  • Laurak Bat de Montevideo, primera Euskal Etxea del mundo (1999, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Andrés Irujo Saria). Gerónimo de Uztariz aldizkarian argitaratua, 2000. urtean.[2]
  • Los Centros Vascos del Uruguay, Basques in the Contemporary World: Migration, Identity and Globalization: Basque Studies Program argitalpenean (Nevadako Unibertsitatea, AEB, 1998).
  • Batallones euskaldunes en la Nueva Troya, Montevideo (1843-1851) (Euskonews & Media, 136. zkia., 2001).
  • Juan Manuel Besnes e Irigoyen, un pintor donostiarra en Montevideo 1788-1865 (Euskonews & Media, 193, 2003[3]).
  • Enganchadores e inmigrantes, héroes de la patria o delincuentes! La increíble historia de los hermanos Juan Bautista, Hipólito y Francisco Brie de Laustan, (Euskonews & Media, 198, 2003[4]).
  • Hermenegildo Aramendi, un precursor del nacionalismo vasco en el Uruguay 1837-1916 (Euskonews & Media, 203, 2003).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Irigoyen IV Euskal Kolektibitateetako Kongresuan.