Alex Salmond

Alexander Elliot Anderson "Alex" Salmond (Linlithgow, Mendebaldeko Lothian, Eskozia, 1954ko abenduaren 31) Eskoziako lehen ministroa izan zen.

Alex Salmond

Ahotsa

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

2015eko azaroaren 27a - 2017ko azaroaren 23a

Erresuma Batuko 56. Legebiltzarreko kidea

2015eko maiatzaren 7a - 2017ko maiatzaren 3a
Barrutia: Gordon (en) Itzuli
Hautetsia: 2015eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Eskoziako 4. Legebiltzarreko Kidea

2011ko maiatzaren 5a - 2016ko martxoaren 24a
Barrutia: Aberdeenshire Ekialdea
Hautetsia: 2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

4. Eskoziako Lehen Ministro

2007ko maiatzaren 16a - 2014ko azaroaren 19a
Jack McConnell (en) Itzuli - Nicola Sturgeon
Eskoziako 3. Legebiltzarreko Kidea

2007ko maiatzaren 3a - 2011ko martxoaren 22a
Barrutia: Gordon
Hautetsia: 2007ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 54. Legebiltzarreko kidea

2005eko maiatzaren 5a - 2010eko apirilaren 12a
Barrutia: Banff eta Buchan
Hautetsia: 2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea

2001eko ekainaren 7a - 2005eko apirilaren 11
Barrutia: Banff eta Buchan
Hautetsia: 2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Oposizioko Burua (Eskozia)

1999ko maiatzaren 12a - 1999ko irailaren 26a - John Swinney (en) Itzuli
Eskoziako 1. Legebiltzarreko kidea

1999ko maiatzaren 6a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Banff and Buchan (en) Itzuli
Hautetsia: 1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Banff eta Buchan
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 51. Legebiltzarreko kidea

1992ko apirilaren 9a - 1997ko apirilaren 8a
Barrutia: Banff eta Buchan
Hautetsia: 1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 50. Legebiltzarreko kidea

1987ko ekainaren 11 - 1992ko martxoaren 16a
Barrutia: Banff eta Buchan
Hautetsia: 1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaLinlithgow1954ko abenduaren 31 (69 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaMary Stewart Salmond
Hezkuntza
HeziketaSt Andrews Unibertsitatea Arte-masterra
Linlithgow Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Londres
Kidetza79 Group (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEskoziako Eliza
Alderdi politikoa Eskoziako Alderdi Nazionala
Alba Alderdia

alexsalmond.scot
Facebook: AlexSalmond Twitter: AlexSalmond Edit the value on Wikidata

Biografia

1954an jaio zen Eskoziako Linlithgow hirian. Ama kontserbadorea zuen eta aita, berriz, laborista. St. Andrews unibertsitatean ikasi zuen, eta Ekonomia eta Historian lizentziaduna da. Royal Bank of Scotland banketxean hainbat urtez lanean aritu ondoren, 1979an lortu zuen lehen diputatu eserlekua Londresen[1].

Garai hartan, Scottish National Party (Eskoziako Alderdi Nazionala) zatituta zegoenean, haren ordezkari izan zen Salmond. 2004ko irailaren 3az geroztik, alderdi haren buruzagia izan zen bigarren aldiz. Lehenik, 1990etik 2000ra kargu bera bete zuen. Gainera, Banff and Buchan hautes-barrutitik Erresuma Batuko parlamentuaren kidea da eta Eskoziar Parlamentuko kidea, Gordon hautes-barrutitik.

2005ean, Edinburgora itzuli zen, eta zatitutako alderdiaren zati baten buruzagitza bere gain hartu zuen. 2007an Eskoziako Alderdi Nazionala Eskoziar Parlamenturako Hauteskundeak irabazi zituen, 47 eserleku lortuz, Eskoziako Alderdi Laboristak baino bat gehiago lortuta. maiatzaren 16an, Eskoziako lehen ministro kargua hartu zuen.

Hala ere, gutxiengoan gobernatu behar izan zuen, eta ezin izan zuen agindutako independentzia erreferenduma deitu. Salmonden aginteak, baina, eskoziar asko konbentzitu egin zituen, sendagaiak eta unibertsitate ikasketak doakoak izatea erabaki ondoren bereziki. Hurrengo hauteskundeetan (2011n), haren alderdiak gehiengo osoa lortu zuen eta independentziaren inguruko erreferenduma egin zedin eskatu zuen[1].

2014ko azaroaren 14an, Alex Salmondek bere alderdiko kargua eta Eskoziako lehen ministro kargua utzi zituen[2], Eskoziaren independentzia aldarrikatu zuen agurrean. Eskoziaren independentziaren aldeko erreferenduma bultzatu izanaz gustura zen jarraitzaileen aurrean[3]. Azaroaren 18an, Alex Salmondek azken hitzaldia egin zuen Eskoziar Parlamentuan, lehen ministro moduan[4].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alex Salmond