Amaia Merino

aktore, gidoilari eta zuzendari gipuzkoarra

Amaia Merino Unzueta, (Donostia, 1970eko abenduaren 6a - ) gipuzkoar aktorea da. Bere neba Aitor Merino aktorea ere bada.

Amaia Merino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmaya Merino Unzueta
JaiotzaDonostia1970eko abenduaren 6a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0580803 Allocine: 655382 Rottentomatoes: celebrity/amaia_merino
Twitter: amaiamerinounzu Edit the value on Wikidata

Biografia

1982an debutatu zuen zineman. Pedro Olearen "Akelarre" eta Montxo Armendarizen "Tasio" egin ondoren, Benito Rabalek zuzendutako "Nazca" telesaila protagonizatu zuen.[1] 1993an Ekuadorrera joan eta bertoko herritartasuna du.

2013an zuzendari moduan estreinatu zuen Aitor Merino nebarekin batera "Asier eta biok" dokumentala, gatazka politikoa jorratzen duena adiskidetasunaren kontzeptutik abiatuta.

2020an, bestela, "Non dago Mikel?" ekoiztu zuen, Miguel Angel Llamasekin batera. Mikel Zabalza Garateren desagerpena, jasandako torturak eta hilketa kontatzen dituzte bertan, ofizialki aitortua izan ez diren gertaerak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.