Ana Galarraga

zientzia dibulgatzailea

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.[1]

Ana Galarraga

Bizitza
JaiotzaZarautz1970eko ekainaren 9a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
KidetzaLiteraturia
Euskal Idazleen Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Twitter: AnaGalarraga1 Inguma: ana-galarraga-aiestaran Edit the value on Wikidata

Zientzia-dibulgatzailea

Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[3] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[4] Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.[6]

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[7][8] Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[9][10]

Literatura eta artea

Literaturia izeneko literatura-jardunaldien antolatzaileetako bat da. Literaturari eta arteari lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du.[11][1] Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.[12]

Genero ikuspegia

Genero ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan, eta sistema zientifikoaren genero-arrakala erakusten du.[13][14]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ana Galarraga