Andrés Nagel

eskultore espainiarra

Andrés Nagel Tejada (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko abuztuaren 15a - ) Euskal Herriko eskultore, margolari eta grabatzailea da.[1]

Andrés Nagel

Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko abuztuaren 15a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Arkitektura Iruñeko Nafarroako Unibertsitatean ikasi ondoren, bidaiatu eta artista bilakatu zen. 1968an lehendabiziko erakusketa egin zuenetik hainbat erakusketa izan ditu;[2] galeria, museo eta azoka askotan erakutsi ditu bere obrak.

Bere ibilbide artistikoaren hasieratik, forma tradizionalak hautsi nahi izan ditu, eta iraultza estetikoa bultzatu du bere artelanekin. Surrealismoaren (begirada harrigarri umoretsuak), abstrakzioren, espresionismoren, pop artearen (koloretsua eta kaletarra) edota dadaismoaren eraginak bateratzen ditu bere lanean. Azken urteotan sortutako lanak 1999an erakutsi zituen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaini zion Fuera de Servicio erakusketa handian.

Eskulturak

Bartzelonan

Bartzelonan "El Drac" dago, txirrista moduko eskultura. Espainia Industrialaren plazan dago jarrita.

Donostian

Ibaeta auzoko Europa plazan "Izenbururik gabe" eskultura dago. Eskultura 1996tik dago kalean jarrita. Hiru hanketako zaldi erraldoi bat da. Biribilgunearen urbanizazioak eskulturari inguru naturala eskaini dio, pinu batzuen artean.[3] Hasierako urtetan lainoa sortzeko sistema zuen baina, arriskutsua zela eta, kendu egin zen.

Amorebieta-Etxano

2003tik erdigunean dago kokatuta. Eskultura polemikoa izan zen zeren eta egilearen baimenik gabe, udalak tokiz aldatu zuen. Herrian "Patata" bezala ezagutzen dute.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak