Anglo-Vasco-Navarro trenbidea

Anglo-Vasco-Navarro trenbidea —laburturik, Vasco-Navarro trenbidea, Anglo-Vasco trenbidea eta Angloa izenez ere ezaguna[1]Bergara (Gipuzkoa) eta Lizarra (Nafarroa), Gasteiztik zehar lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea zen, The Anglo-Vasco-Navarro Railway Company Limited konpainiak 1887. urtean eraikitzen hasia. 143 km-ko luzera zuen, eta Debagoiena Gipuzkoan, Lautada eta Mendialdea Araban eta Estellerria Nafarroan gurutzatzen zituen.[2] 1889tik 1967ko abenduaren 31 arte jardun zuen. Bere osoan, ordea, 1927tik izan zen indarrean, orduan ireki baitzen Gasteiz eta Lizarra arteko ibiltartea.

Anglo-Vasco-Navarroren bide berdea Arabako Erentxun inguruan.

Bide berdeak

Gaur egun, trenbideko hainbat zati bide berde dira:

Mapak

Galeria

Geltokiak

Bergara-Gasteiz

Gipuzkoa
Araba
Oñatirako adarra

Gasteiz-Lizarra

Araba
Estibalitzerako adarra
Nafarroa

Babesa

2023an Eusko Jaurlaritzak Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko tartea Babes Bereziko Kultura-Ondare izendatu zuen, Monumentu-multzoaren kategoriarekin. trenbidearen trazadura, obra zibila (zubiak, gaineko eta azpiko pasabideak, tunelak…), arkitektura (geltokiak, biltegiak…), elementu osagarriak (geralekuak, lubakiak, erreken gaineko zubi txikiak eta ondare higigarriek (tren-makinek eta bagoiak) babesten ditu.[17]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak