Anni Albers

Ehungintzako diseinatzailea

Anni Albers, jaiotzez Annieliese Fleischmann (Berlin, Alemania, 1899ko ekainaren 12a - Orange, Connecticut, AEB, 1994ko maiatzaren 9a) ehungintzako diseinatzailea, margolari eta diseinatzaile alemaniarra izan zen. Bauhaus eskolako ikasle eta irakaslea izan zen.

Anni Albers
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnelise Fleischmann
JaiotzaBerlin1899ko ekainaren 12a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrange (Connecticut) eta Orange (en) Itzuli1994ko maiatzaren 9a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Josef Albers  (1925 -  1976)
Hezkuntza
HeziketaBauhaus
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Johannes Itten (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, unibertsitateko irakaslea, ehungintzako artista, litografoa, oihal diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, margolaria eta autorea
Enplegatzailea(k)Black Mountain College (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Albers, Annie, Fleischmann, Anneliese, Fleischmann, Annelise eta Anneliese Else Frida
albersfoundation.org

Albersek kolonaurreko kultura nahiz industria modernoa ere izan zituen inspirazio iturri, baina ehungintza artisau-lana eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituen. Erreferentzia bat izan zen, bai ehun-bilbearen tratamenduan egindako berrikuntzengatik, bai eta ehunaren motiboak eta funtzioak etengabe bilatzeagatik ere.

Albersek aurre egin zion pinturaren paper gailenari. Objektuarekin egiazko kontaktu bat nahi zuelako eta publikoarentzat obrak nabarmenak izan zitezen era ezberdina proposatu zuen. 

Biografia

Anneliese Fleischmann Berlin-en Charlottenburgen jaio zen, judu jatorriko familia dirudun batean. Bere ama, Toni Fleischmann-Ullstein, Alemaniar argitaletxe familia judu ezagun batengan zetorren Ullsteinak eta bere aita, Siegfried Fleischmann, altzari fabrikatzaile nagusietako bat izan zen.

Bere eskola garaian Annik arte klase pribatuak jaso zituen. "Ullsteinroman" liburuan (Ullstein nobela ) Sten Nadolnyk esan zuen: “Anni, Fleischmann familiarako arriskutsuena zela, bere izaera iraultzaileagatik”.

17 urte bete zituenean Martin Brandenburgen-ren pintura eta arkitektura tailerrean sartu zen, Berlinen. Hiru urteko hezkuntza artistikoarekin graduatu zen. Beranduago Dresden Arte Ederren Akademian sartzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan, eta 1919an alde egin zuen eta Hanburgoko Ehungintza Arte Eskolan izena eman zuen.

Azkenean, 1922an, Weimareko Bauhauseko eskolan sartu zen eta Georg Muche eta Johannes Itten aurretiko ikastaroan parte hartu zuen.

Emakumeek ezin zuten irakasgai batzuetara sartu, beraz, Anni bere bigarren urtean ezin izan zuen kristalezko tailerra aukeratu eta Gunta Stölzl-en ehungintza tailerra aukeratu behar izan zuen. Hamarkada honetan Bauhaus-eko ehungintzaren diseinua profesionalki praktikan trebekuntza zentratu zen 1929/30 ikasturtean ikasketak bukatu zituenerako , Annie-k arlo honetan zuen trebakuntza erakutsi zuen. Esate baterako, soinu gabeko oihala sortu zuen, islatzailea eta garbigarriak ( kotoiaz eta kelofanoz eginda), hain zuzen musika auditorio baterako.

1925ean Josef Albers diseinatzaile, argazkilari eta margolariarekin ezkondu zen, eta haren abizena berenganatu zuen. Urte horretan, bere senarra zentroaren aurretiko ikastaroen zuzendaria izatera pasa zen. Oihal berritzaileak lortu zituen argiaren erreflexioaren propietateak konbinatuz; argiaren xurgapen eta iraunkortasunagatik. Haren diseinu batzuk publikatu egin ziren eta tapiz ezberdinen enkarguak jaso zituen.

Denboran zehar Paul Kleeren ikaslea izan zen eta Gropius Bauhaustik alde egitearen ondoren, Albers bikotea Irakasle bizilekura aldatu ziren, Kleeren eta Vasili Kandinski antzera. Garai honetan Anni bidaiatzen hasi zen Italia eta Espainiatik hasiz.

1931 Bahauseko eskolaren oihal fabrikaren zuzendaria izendatu zuten, Gunta Stölzl ordezkatuz. Dessau egoitzaren irakasleetako bat izango zen eta Bauhaus tailer baten aginpean egongo zen emakumetako bat.

1933an Hitlerren agerpenaren ondoren eta alderdi Naziaren presioagatik Anni eta bere senarra Estatu Batuetara herbesteratu behar izan zuten Philip Johnson gonbidapenarekin. Hamar urtez, Ipar Karolinako Black Mountain unibertsitatean klaseak emateko. Urte hauetan bere ikasketen puntu giltzarri izan ziren. Bere sormenari askatasuna ematen dio eta ehunari buruzko bere teoria osoak batzea erabakitzen du, gaur egun Fiber art mugimenduaren eboluzioa ulertzeko ezinbesteko den erreferentzia da.

Urte hauetan zehar Annik erakusketan parte hartu zuen eta diseinuari buruzko artikuluak idatzi zituen. 1949an New Yorkeko Arte Modernoaren museoan erakusketa monografiko bat egindako lehenengo diseinatzailea bihurtu zen.

1936an zehar Mexiko eta Hego Amerika hainbat alditan bisitatu zituen bere senarrarekin batera, non material bilaketa, teknika berrien ezagupena eta ikasketak lortu zituzten. Batez ere, Kolonbia aurreko artean, honek bere hurrengoko diseinuetan eta lanetan eragina eduki zuen. Annik garrantzia handia eman zion teknika eta materialei, bilben trataera berritzaileak lortu zituen eta industria modernoan zein antzinako kulturetan inspirazioa jaso zuen.

Irakaskuntza utzi ondoren 1949an, bikotea Connecticut-ra aldatu ziren, Annik bere kabuz lan egin zuen bere oihalgintza diseinu ekoizpenara eskainita. Baina batzuetan Florence Knollrentzat lan egin zuen.

50 hamarkadan Annik seriean egindako ehun diseinuetan lan egin zuen, haren ehun gehienak piktorikoak sortuz. Haren idatzien bilduma eta artikuluak argitaratu zituen.

1963an Tamarind-ko litografia tailerrera, Los Angeles, gondidatu zioten estanpatu teknika ikertzeko eta handik aurrera litografían eta serigrafian interesa piztu zitzaion.

2021ean emakumezko artista abstraktuen lanak bistaratu zituen Bilboko Guggenheim Museoak haien artean Anni Albers-ena [1]

Erakusketak

Albersen lanak gutxienez 111 erakusketa publikotan erakutsi dira, eta horietatik 52 banakakoak izan dira. Garrantzitsuenen artean 1949an MoMAn egin zuen erakusketa dago, ehungintzako artista batek museo honetan egin zuen lehen bakarkako erakusketa izan baitzen.

Beste zenbait erakusketa aipagarri:

  • 1941. Anni Albers and Alex Reed: Exhibition of Necklaces. Willard Gallery, NY.
  • 1949. Anni Albers Textiles. Nueva York. Arte Modernoaren Museoa
  • 1959. Anni Albers: Pictorial Weavings. MIT.
  • 1977. Anni Albers: Prints and Drawings. Brookling Museum.
  • 1985. The woven and graphic arts of Anni Albers. Rendwick Gallery, Washington D.C. / Yale University art Gallery.
  • 2017. Anni Albersː Tocar la vista. Guggenheim Bilbao Museoa (Euskal Herria)[2]

Iruditegia

Erreferentziak