Antzinako Erregimenaren krisia

Antzinako Erregimenaren krisia, Mendebaldeko Europan, ia mende oso batean zehar, L'Encyclopedie argitaratzen denetik, 1751n, 1848ko Iraultzararte doan garaian gertatzen diren aldaketei deritze.

Antzinako Erregimenaren ikurra izan zen Bastillaren hartzeak, Europa guztia astindu zuen.

Tipifikazioa

Krisi orokor eta sekulartzat har daiteke, mende baten zenbakiarekin izendatzen ez den arren (III. mendeko krisia edo XIV. mendeko krisia bezala), bere ondorioen orokortzeak eragin handia izan bait zuen mendebaldeko zibilizazio guztian. Hiru iraultza garrantzitsuekin identifikatzeak, Iraultza burgesa, Industria Iraultza eta Iraultza liberala alegia, are gehiago zailtzen du krisi bezala katalogatzea, iraultzak, aldaketa azkartu prozesu bat izango bait ziren, aurretik aipaturiko krisiek aldaketak jasaten dituzten bitartean, eta euren ondorioak, soilik epe luzera ikus daitezkeelarik. Eric Hobsbawmek, garai hau, The Age of Revolution deitu du. Bere garaikideek, erabat kontzienteki ikusi zuten Antzinako Erregimenaren erorketa, eta, izatez, izen hori eman zioten.

Hedapena

Antzinako Erregimena izena, modu mugatzailean erabilita, soilik Frantziari eman ahal zitzaion, eta, Aro Modernoan, monarkia autoritario edo absolutuak egon ziren estatu-nazioei heda liteke, Espainia eta Portugal kasu. Ingalaterra eta Herbehereak, jada monarkia parlamentarioak ziren. Europa ekialdea, izaera ezberdineko inperioek okupatzen dute (Turkia, Austria, Errusia eta agertzen ari zen Prusia). Hala ere, Antzinako Erregimenaren krisiaren ondorioek, guztiei eragingo diete modu erabakigarrian, munduaren zati handi bati bezala, gutxienez beste kontinente bati, Amerikari alegia, azken hau, Independentzia prozesuek ematen dioten alde ezberdinarekin (1776 AEBentzako eta 1808-1824, ordurarte, Espainia eta Portugalen koloniak izan zirenentzako). Erdialdeko eta Ekialdeko Europaren kasurako, aldaketa horiek, Lehen Mundu Gerrararte luzatzen dira (1914-1918)

Ondorioa

Antzinako Erregimenaren krisiak, aldi berean, honako hauek irudikatzen ditu:

  • Feudalismotik kapitalismorako trantsizio prozesuaren azken zaita, bigarren hau, ekoizte modu bezala nagusitzen delarik.
  • Burgesiaren sendotzea klase nagusi bezala
  • Estatu Liberala sistema politiko berri bezala
  • Liberalismo politiko eta ekonomikoa ideologia nagusi berri bezala

Iraupen luzeagoko gertaerak ere aipa daitezke:

  • Aldaketa demografiko eta urbanistikoak bizkortu egiten dira
  • Proletargo industriala agertzen da burgesiaren aurkako klase bezala, eta langileen mugimendua bezala ezagutzen diren gatazka sozialak hasten dira.

Eta, nabarmenki, ideia eta sinesmenen munduan:

  • Erlijioa estatutik banatzen da, eta deskristautze prozesu bat hasten da
  • Artean eta Literaturan, bata bestearen atzean, Neoklasizismoa, Erromantizismoa eta Errealismoa gailentzen dira.
  • Zientzia eta teknika, euren artean eta industrializazioaren eskaera sozialarekin kontaktuan sartzen dira, eta, ondorioz, bere aukerak modu esponentzialean hazten dira.
1830eko iraultza Belgikan. Wappers 1834

Ikus, gainera

Kanpo estekak