Arizona

Arizona (ingelesez ɛrɪˈzoʊnə edo ærɪˈzoʊnə ahoskatua; navajoz: Hoozdo Hahoodzo; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua. Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak. (%4,6 amerindiarrak: navajoak, apatxeak, hopiak…). Hiriburuaz gain, hiri nagusiak, Tucson eta Tempe ditu.

Arizona
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
The Arizona March Song (en) Itzuli
Arizona (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AZ
HiriburuaPhoenix
Arizonako GobernadoreaKatie Hobbs
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°17′12″N 111°39′25″W / 34.2867°N 111.6569°W / 34.2867; -111.6569
Azalera295.234 km²
MugakideakKalifornia, Nevada, Utah, Mexiko Berria, Kalifornia Beherea, Sonora eta Colorado
Punturik altuenaHumphreys Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria7.151.502 (2020ko apirilaren 1a)
323.437 (2015)
Dentsitatea24,22 bizt/km²
Etxebizitzak2.643.430
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00 eta Mountain Time Zone (en) Itzuli
az.gov

Etimologia

Estatuaren izenari buruzko teoria ezberdinak proposatu dira. Horietako batek dio, 18. mendean, Espainiaren mendeko lurralde koloniala zenean, Arizona izeneko arrantxo bat dokumentatua dago bertan. Izen hori jatorri euskaldunekoa izan daitekeela uste da, Arizona euskal deitura baita, eta Haritz Onen lurraldea ere izan zitekeen arrantxo haren izena, kolono euskaldun batek ezarria, Bernardo de Urrea delako batek[1].[2]

Beste teoria baten arabera izena Arizonac izango litzateke, O'odham hizkuntzak alĭ ṣonak esamoldetik, "iturri txikia", hasiera batean Planchas de Platako meatzaritza eremu bati zegokiona. Europarrek izena Arissona gisa ahoskatzen zuten, baina O'odham hizkuntzan oraindik ere alĭ ṣonak deitzen da[3][4][5][6].

Orografia

Kainoi edo arroila handiz (bertan dago Grand Canyon edo Arroila Handia) betetako Coloradoko ordoki handiak hartzen du estatuaren iparraldea, erliebe bitxiko lurra. Eskualde bolkaniko bat (itzaliak sumendi guztiak) hedatzen da erdialdean, eta hego-mendebaldean basamortu ordoki zabal bat ageri da. Klima idorra edo erdi-idorra.

Ekonomia

Nekazaritzak ureztatze artifiziala behar du. Roosevelt eta Coolidge urtegiei esker, kotoi, zitriko eta labore sail handiak zabaldu dira. Garrantzi handikoa da mea aberastasuna (kobrea, zinka eta beruna).

Historia

Espainiarrak 1539tik bertan egokituta, Mexikoko lurraldea izan zen (Nuevo Mexico), Estatu Batuen eskuetara igaro zen arte (1848). 1863. urtean lurralde federal bihurtuta, urte askotan eutsi zioten apatxeek Ipar Amerikarren kolonizazio berriari. Apatxeak sakailatuta, azken gerra galdu ondoan (1881-1886), Arizona Estatu Batuen ingurunean sartu eta Ameriketako Estatu Batuetako 48. estatua bihurtu zen 1912. urtean.

Banaketa administratiboa

Arizona konderritan (counties) banaturik dago. 1983an 15 hauek ziren:

Arizonako konderriak
IzenaHerriburuaSorrera
urtea
2010eko
biztanleria[7]
%Azalera
mi.2
%
ApacheSt. Johns187971,5181.12 %11,2189.84 %
CochiseBisbee1881131,3462.05 %6,2195.46 %
CoconinoFlagstaff1891134,4212.10 %18,66116.37 %
GilaGlobe188153,5970.84 %4,7964.21 %
GrahamSafford188137,2200.58 %4,6414.07 %
GreenleeClifton19098,4370.13 %1,8481.62 %
La PazParker198320,4890.32 %4,5133.96 %
MaricopaPhoenix18713,817,11759.72 %9,2248.09 %
MohaveKingman1864200,1863.13 %13,47011.82 %
NavajoHolbrook1895107,4491.68 %9,9598.74 %
PimaTucson1864980,26315.34 %9,1898.06 %
PinalFlorence1875375,7705.88 %5,3744.71 %
Santa CruzNogales189947,4200.74 %1,2381.09 %
YavapaiPrescott1865211,0333.30 %8,1287.13 %
YumaYuma1864195,7513.06 %5,5194.84 %
Guztira: 156,392,017113,997

Erreferentziak

Kanpo estekak



Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.