Arlene Foster

Arlene Isabel Foster (Enniskillen, Ipar Irlanda, 1970eko uztailaren 17a) Ipar Irlandako politikaria da. Ipar Irlandako Lehen Ministroa izan zen 2016tik 2017ra eta 2020tik 2021era, eta Alderdi Demokratiko Unionistaren (DUP) buruzagia 2015etik 2021era. Bi kargu horiek izan zituen lehenengo emakumea izan zen. Egun Erresuma Batuko Lorden Ganberako kidea da 2022tik, eta 2003tik 2021era Ipar Irlandako Biltzarreko kidea izan zen.

Arlene Foster

Lorden Ganberako kidea

2022ko azaroaren 9a -
Ipar Irlandako Lehen Ministro

2020ko urtarrilaren 11 - 2021eko ekainaren 14a - Paul Givan
Ipar Irlandako 6. Biltzarreko kidea

2017ko martxoaren 3a - 2021eko urriaren 6a - Deborah Erskine
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: 2017ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 5. Biltzarreko kidea

2016ko maiatzaren 7a - 2017ko urtarrilaren 26a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: 2016ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako Lehen Ministro

2016ko urtarrilaren 11 - 2017ko urtarrilaren 9a
Peter Robinson
Alderdi Demokratiko Unionistaren buruzagia

2015eko abenduaren 17a - 2021eko maiatzaren 28a
Peter Robinson - Edwin Poots
Ogasun eta Langileen Ministroa

2015eko maiatzaren 11 - 2016ko urtarrilaren 12a
Simon Hamilton - Mervyn Storey
Ipar Irlandako 4. Biltzarreko kidea

2011ko maiatzaren 6a - 2016ko martxoaren 24a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: 2011ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Enpresa, Merkataritza eta Inbertsio Ministroa

2008ko ekainaren 9a - 2015eko maiatzaren 11 - Jonathan Bell
Ingurumen Ministroa

2007ko maiatzaren 8a - 2008ko ekainaren 9a
Dermot Nesbitt - Sammy Wilson
Ipar Irlandako 3. Biltzarreko kidea

2007ko martxoaren 9a - 2011ko martxoaren 24a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: 2007ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2004ko urtarrilaren 15a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: Ipar Irlandako 2. Biltzarra
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko abenduaren 18a - 2004ko urtarrilaren 15a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: Ipar Irlandako 2. Biltzarra
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2003ko abenduaren 18a
Barrutia: Fermanagh and South Tyrone
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArlene Isobel Kelly
JaiotzaEnniskillen1970eko uztailaren 17a (53 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBelfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Demokratiko Unionista
Ulstergo Alderdi Unionista

arlenefoster.org.uk
Facebook: ArleneFosterMLA Twitter: ArleneFosterUK Edit the value on Wikidata

Foster Ipar Irlandako Gobernuan aritu zen Ingurumen Ministro gisa 2007tik 2008ra, Enpresa eta Inbertsioetarako Ministro gisa 2008tik 2015era arte eta Ogasun eta Langileria Ministro gisa 2015etik 2016ra arte. 2016ko urtarrilean, Foster Ipar Irlandako Lehen Ministro bihurtu zen, Martin McGuinnessekin Lehen Ministroorde bezala.

McGuinnessek Lehen Ministroorde kargua utzi zuen 2017ko urtarrilean, Fosterrek Enpresa eta Inbertsio Ministro gisa ezarri zuen energia berdearen egitasmoa zelarik. Egitasmo horrek ogasun publikoko 490 milioi libera kostatu zuen, eta horren inguruan ustelkeria salaketak izan ziren. McGuinnessek Fosterri Lehen Ministro kargua behin-behinean uztea eskatu zion, ustelkeria kasuan parte hartu ote zuen ikertzen ari ziren bitartean, baina ez zuen kargua utzi eta haren dimisioa eskatzen zutenei "misoginoak eta matxistak" zirela esan zuen. [1] Ostiral Santuko Hitzarmenaren arabera, Lehen Ministroa eta Lehen Ministroordea maila berdinean daude eta, beraz, Fosterrek ezin zuen Lehen Ministro karguan jarraitu. McGuinnessen dimisioak 2017ko Biltzarrerako hauteskundeak eragin zituen, eta bertan DUPek 10 eserleku galdu zituen. 2020ko urtarrilean Ipar Irlandako Lehen Ministro bihurtu zen berriz ere Sinn Féin eta DUPen arteko akordio batekin Gobernua berriro osatu ondoren.

2021eko apirilaren 28an, eskutitz publiko baten bidez DUPeko 20 biltzarkide eta MP baino gehiagok Fosterren lidergoarekiko konfiantza falta adierazi ondoren, alderdiaren buruzagi eta Lehen Ministro karguak utziko zituela ezagutarazi zuen. Edwin Pootsek ordeztu zuen DUPeko lider bezala, 2021eko maiatzaren 28an. [2] Fosterrek Lehen Ministro kargua 2021eko ekainaren 14an utzi zuen, eta Paul Givanek hartu zuen bere lekua hiru egun geroago. [3] 2021eko urrian biltzarkide gisa dimisioa aurkeztu zuen eta GB News telebista kate eskuindarreko aurkezle bihurtu zen.


Erreferentziak

Kanpo estekak