Arroka sedimentario

Arroka sedimentarioa[1] sedimentuen, materia organikoen edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortutako harria da. Arroka sedimentarioak ibaien ertzetan, amildegi, ibar, laku eta itsasoen hondoan eta ibaien bokaletan sor daitezke. Geruzak edo estratuak osatuz antolatuta daude.

Hareharrizko harri sedimentarioak, Lower Antelopen

Kanpoko prozesu geologikoek lehendik dauden arroketan eragiten dute; agente horiek meteorizatu, garraiatu eta hainbat lekutan uzten dituzte, garraioaren arabera (ura, haizea, izotza). Era berean, zenbait animalia- edo landare-organismok harri sedimentarioak (fosilak) sortzen lagun dezakete. Arroka sedimentarioak lurrazalean hamar kilometroko sakoneraraino egon daitezke. Arroka hauek, euren osagarriak, solte edo trinkotuak izan ditzakete, hau da, sedimentazioaren ondorengo prozesuen bidez elkartu direnak, orokorrean, diagenesi bezala ezagutzen direnak.

Arroka sedimentarioek lurrazalaren %75 baino gehiago estaltzen dute, arroka igneoetan eta, neurri txikiagoan, metamorfikoetan aurkitzen den estaldura sedimentarioa eratuz. Hala ere, bere bolumen osoa txikia da batez ere arroka igneoekin konparatzen direnean, azal gehiena ez ezik mantu osoa osatzen dutenak. Euskal Herrian ohikoena den arroka mota da.

Sorrera

Arroka sedimentarioak Lurraren gainazalean sortzen dira eta lurrazala osatzen duten arroka igneoak estaltzen dituzte, gutxi gorabehera gainazalaren %75a. Hala ere arroka igneo hauekin konparatuta bolumen oso txikia daukate.

Meteorizazioak eta higadurak sorturiko sedimentuak beherantz garraiatuak dira (ur, haize edo izotzaren bidez) eta erliebearen hobietan pilatzen dira, arro sedimentarioetan alegia. Metatze horren ondoren sedimentuen trinkotzea eta zementazioa gertatzen da diagenesi izeneko prozesu batean.

Arro sedimentarioak

Urdaibai itsasadarreko sedimentu metaketak.

Kontinente zein ozeanotan aurkitzen diren erliebearen hobiak dira eta bertan sedimentuak pilatzen dira.

  • Kontinentalak:
    • Glaziarretako morrenak: Klasto angulotsu detritikoak dira, materia organikorik gabekoak.
    • Basamortuetako metaketak: Haizeak pilatu dituen ale txikidun egiturak dira, dunak eta loessak.
    • Ibaiak: Goi eta erdi ibilguetan metaketak gertatzen badira ere, bereziki aipagarriak dira behe ibilguetako pilaketak, delta edo estuarioa eratzen dutenak.
  • Ozeanikoak:
    • Alde neritikoa: Plataforma kontinentaleko pilaketak dira, gehienez 200 metrotako sakonera hartzen dutenak. Bertan fosilak aurkitzea ohikoa izaten da.
    • Ezponda kontinentala: 200 metrotatik 2000 metrotako sakonerara jeisten den mlda gogorra da. Bertan limoak, buztinak eta animalia itsastarren oskolak pilatzen dira.
    • Ozeanotako ordokiak
    • Eremu abisala

Arroka sedimentario motak

Euskal Herrian kareharrizko mendiak dira nagusi. Irudian Elorretako Haitza eta Aranguren.
Ikatz meategia Wyoming estatuan (AEB).

Sorreraren arabera

Konposizioaren arabera

Iruditegiak


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak