Artatxiki

Artatxikia nekazaritzan erabiltzen diren hazi txikiko hainbat zereal izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Ez dute talde taxonomikorik eratzen, talde funtzional edo agronomikoa baizik. Talde honetako espezieen arteko funtsezko antzekotasuna da ekoizpenerako ingurune zailetan landatzen diren hazi txikiko belarrak izatea. Historiaurrean bere garrantzia egungoa baino handiagoa izan zen.

Artatxiki arrunta.

Barietateak

Artatxikien baitan hainbat generotako espezieak daude sarturik, gehienbat Poaceae familiako Panicoideae subfamiliakoak. FAOren arabera[1], gehien landatutako espezieak, garrantziaren arabera, hauek dira:

  1. Perla artatxikia (Pennisetum glaucum)
  2. Artatxiki iletsua (Setaria italica)
  3. Artatxiki arrunta (Panicum miliaceum)
  4. Hatz artatxikia (Eleusine coracana)

Beste espezie aipagarri batzuk:

  • Artatxiki japoniarra (Echinochloa spp.)
  • Kodo artatxikia (Paspalum scrobiculatum)
  • Artatxiki txikia (Panicum sumatrense)
  • Artatxiki guinearra (Brachiaria deflexa = Urochloa deflexa)

Tefa (Eragrostis tef) eta fonioa (Digitaria exilis) ere artatxikitzat hartzen dira batzuetan. Zenbaiten iritziz, basartoa ere (Sorghum spp.) artatxikia da.

Erreferentziak

Kanpo estekak