Artikutza

Artikutza geografikoki Goizuetako udalerrian baitan dagoen barruti edo eskualdea da. Hala ere, Donostiako Udala 1919tik haren jabea da eta iristeko bidea aldiz Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder honek 3700 hektarea inguru hartzen du, barruan 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabala gorde duelarik.[1]

Artikutza
 Euskal Herria
Artikutzako etxegunea.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaGoizueta
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°12′47″N 1°47′47″W / 43.21306°N 1.79639°W / 43.21306; -1.79639
Demografia
Biztanleria4 (2020:  0)

Euskal Herriko ingurunerik euritsuena eta zaharrenetarikoa da.

Urtegiko Enobieta erreka birsortzen

Arturo Elosegi ekologoa Enobieta errekaren birsortzea aztertzen (Arg: Berria)

Bestela, Artikutzako urtegia (Enobieta errekakoa) 1947tik 1953 arte eraiki zuten, baina Inoiz ez zen egonkortu behar bezala. 1992az geroztik jardueratik kanpo zegoen. Donostia urez hornitzeko egin zuten, baina ibaian beheragotxo dagoen Añarbeko urtegiak egin izan du hori 1976tik Artikutzakoren laguntzarik gabe. 2017an Donostiako udalak urtegia deuseztatzeko erabaki zuen. 2019an Ekonobieta erraka birsortzeko prozesua aukera paregabe bat da tamaina horretako lan batek biodibertsitatean duen eragina aztertzeko. Mundu osoan zaharkituta edota erabilerarik kanpo geratu diren urtegien kopurua handitzen ari denean, ez dago informazio nahikoa gisa honetako aktibitate batek ingurumenean.[2]

Ibaien errestaurazioan aditu den EHUko ikertzaile Arturo Elosegik Artikutzako urtegia ikertzen ari da ibaien errestaurazioko aplikazio praktiko gisa. 2017an hasi ziren urez husten, segurtasun arazoak zituelako eta ez zelako erabiltzen, eta 70 urte lehenagoko egoerara itzuli nahi dute ingurua. Natura ikertzeko laborategi bat da, eta nazioartetik ikerlariak etortzen dira, Artikutzakoa Europako basorik zaharrenetariko bat delako. Kantauri itsasoko ertzean hoberen mantendu den espazioetako bat da Artikutza. Urtegia Goizuetako lurretan (Nafarroa) badago ere, Donostiako Udalaren esku dago ustiaketa. Biodibertsitate handiko eremua da. Ia mende batez ezohiko modu batean zaindu eta babestu du administrazioak.[2][3]

2022an Urak aske dokumentala plazaratu zuen Begoña Zubiak bailara berreskuratzeko prozesuaz.[4]

Artkutza urtegia ia hutsik 2019an Enobieta errekako natura ondarea berreskuratzen.


Klima

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Artikutzako etxaldearen barnean ibili zen lokomotora langileekin

Bitxikeriak

Artikutzan grabatu ziren ETB 1 telebistaren Balbemendi telesaileko hainbat kanpoaldeko eszena.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak