Baiko Pilota

esku huskako pilotako kirol enpresa
Asegarce» orritik birbideratua)

Baiko Pilota esku huskako pilotako kirol-enpresa bat da, Iñaki Aseginolazak, Pedro Gartziak eta Karlos Argiñanok 1992an Asegarce izenarekin sortua.[1] 2019ko urtarrilean hartu zuen Baiko Pilota izena, eta Baiko Taldearen parte da.[2][3] Bilbon (Bizkaia) du egoitza nagusia. Asperekin batera, esku huskako pilotako enpresarik garrantzitsuena da. Bien artean antolatzen dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak: lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa.

Baiko Pilota
2019ko urtarrila arte, Asegarce
Motasozietate anonimoa
Sektoreaesku huskako pilota
Sorrera1992, Asegarce izenarekin; 2019an hartu zuen Baiko Pilota izena
EgoitzaBilbo, Bizkaia
MerkatuakEuskal Herria, Errioxa, Gaztela eta Leon
Webguneahttp://www.baikopilota.eus/eu/

Bere sorrerarekin batera, iraultza ekarri zuen pilotara. Kirol hori erabat modernizatu eta profesionalizatu zuen. Asegarceren kontratuekin hasi ziren pilotariak, jokatutako partida bakoitzeko kobratzeaz gainera, hilero ordainsari bat jasotzen, baita lesionatuta zeudenean ere. Pilotalekuak, zuriak izan beharrean, berdez pintatzen hasi ziren, telebistaz pilota ikusi ahal izateko. Pilotariak, jantzia osorik zuria izan beharrean (ordu arte, gerriko urdina edo gorria izatea zuten alde bakarra, aurkarien artean), elastiko koloreduna izaten hasi ziren (urdina ala gorria). Orobat, txapelketetarako egutegi bat finkatu zuen Asegarcek.[1]

Pilotariak

PilotariakPostuaAltueraPisuaJaioterria
Asier Agirre Irisarriaurrelari1,82 m74 kgIruñea, Nafarroa Garaia
Jon Ander Albisu Albizuatzelari1,84 m89 kgAtaun, Gipuzkoa
Andoni Aretxabaleta Aramendiatzelari1,95 m94 kgMarkina-Xemein, Bizkaia
Iker Arretxe Nagore, Arretxe II.aaurrelari1,78 m78 kgLuzaide, Nafarroa Garaia
Axier Arteaga Garayalde, Arteaga II.aaurrelari1,84 m84 kgLasarte-Oria, Gipuzkoa
Iñaki Artola Izagirreaurrelari1,85 m86 kgAlegia, Gipuzkoa
Joanes Bakaikoa Satrustegiaurrelari1,78 m72 kgEtxarri Aranatz, Nafarroa Garaia
Oinatz Bengoetxea Berasategi, Bengoetxea VI.aaurrelari1,78 m77 kgLeitza, Nafarroa Garaia
Jon Erasun Gorostidiatzelari1,84 m80 kgZizurkil, Gipuzkoa
Iosu Eskiroz Redinatzelari1,84 m85 kgMakirriain (Ezkabarte), Nafarroa Garaia
Iñaki Etxegoin Harrietatzelari1,93 m90 kgDonazaharre, Nafarroa Beherea
Ibai Zabala Gandariasatzelari1,84 m80 kgBerriz, Bizkaia
Ander Imaz Retegiatzelari1,80 m76 kgOiartzun, Gipuzkoa
Diego Iturriaga Urbiolaatzelari1,79 m81 kgSartaguda, Nafarroa Garaia
Mikel Larunbe García del Castilloatzelari1,92 m87 kgGaldakao, Bizkaia
Unai Laso Lizasoaurrelari1,83 m76 kgBizkarreta, Nafarroa Garaia
Jon Mariezkurrena Zelaia, Mariezkurrena II.aatzelari1,95 m83 kgBerriozar, Nafarroa Garaia
Aimar Olaizola Apezetxea, Olaizola II.aaurrelari1,83 m89 kgGoizueta, Nafarroa Garaia
Jon Ander Peña Olazabal, Peña II.aaurrelari1,87 m85 kgTolosa, Gipuzkoa
Rubén Salaverri Moraatzelari1,81 m77 kgFuenmayor, Errioxa
Beñat Urretabizkaia Eizmendi, Urretabizkaia II.aatzelari1,86 m88 kgIkaztegieta, Gipuzkoa
Mikel Urrutikoetxea Azkuetaaurrelari1,89 m78 kgZaratamo, Bizkaia
Víctor Esteban Tercillaaurrelari1,78 m75 kgEzkarai, Errioxa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak