Asier Barandiaran

ikerlaria

Asier Barandiaran Amarika (Galdakao, 1970eko maiatzaren 15a) euskal filologoa da.

Asier Barandiaran
Bizitza
JaiotzaGaldakao1970eko maiatzaren 15a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2011ko irailaren 27a -
KidetzaEusko Ikaskuntza
Euskarabidea

Inguma: asier-barandiaran-amarika

Deustuko Unibertsitatean euskal filologian lizentziatu zen (1993). Nafarroako Unibertsitateko irakasle laguntzailea izan da (1995-2002) eta irakasle kontratatua (2002-2011). 2002an Euskal Filologian doktoretza erdietsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, cum laude kalifikazioarekin. 2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean aritzen da lanean irakasle, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizko campusean. Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan da, Nafarroa ordezkatuz (2012-2020) eta Nafarroako Gobernuko Euskara Kontseiluko kidea aritu da 2008an hasi eta 2016ra arte. Egun LAIDA ikerketa taldeko kidea da. Euskaldunen AEBetarako emigrazioa XX. mendearen bigarren erdialdetik hona ere aritu da ikertzen, Laia ikerketa taldearen babesean.

Kanpo estekak

  • Laida Ikerketa Taldea: https://laida.eus/eu/laida-taldea/