Askatasuna (alderdia)

alderdi politikoa
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».

Askatasuna Euskal Herriko ezker abertzaleko alderdi politiko bat izan zen, 1998ko abuztuaren 31n Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erroldan sartua. Bilbon eduki zuen egoitza eta 2009an legez kanpoko izendatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak[1].

Askatasuna
Sorrera1998ko abuztuaren 31
Desegitea2009ko otsailaren 18a1
Ideologia politikoaEzker abertzalea
1 Espainiako Entzutegi Nazionalak desegin zuen.

Historia

Hilabete lehenago espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala, eta ezker abertzalea balizko legez kanporatze baten beldur zen Horrek alderdi berri hau sortzera bultzatu zituen.[erreferentzia behar]

Dena den, geroxeago, ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuen, legez kanpo uzteko arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena ez zuten erabili.

Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, su-etena hautsita. Orduan, Askatasuna aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu zen arren. Hala ere, ez zuten kanpainarik egin, eta boz kopuru eskasa eduki zuen. Hilabete beranduago EH eta HB alderdi berri batean birsortu ziren, Batasuna alderdian. Hala ere, Batasuna Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen 2003ko martxoan, Alderdien Legearen bidez.

Nolanahi ere, Askatasunak legezko alderdia izaten jarraitu zuen eta hala agertu zen alderdien erregistroan, 2001etik jarduerarik izan ez badu ere. Honek azterkari batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabiltzeko «hautes-marka» zela esatera.[erreferentzia behar] 2009ko otsailaren 18an, Espainiako Entzutegi Nazionalak alderdia desegin zuen, D3M taldearekin batera[2]. Auzitegi konstituzionalak epaia berretsi zuen beranduago.[3]

2012an, ordea bi taldeak sortzeko lan egin zuten pertsonak absolbitu zituen justiziak, ETArekin loturarik ez zutelakoan[4].

Erreferentziak

Ikus, gainera