Athletic (emakumezkoen taldea)

emakumezkoen futbol taldea

Athletic Bilboko (Bizkaia) emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beti jokatu du Espainiako lehen mailan, eta bost aldiz irabazi du liga hori.

Athletic Club
Ezizena(k)lehoi emeak, zuri-gorriak
Sorrera2002 (22 urte)
Futbol zelaiaLezamako kirol-instalakuntzak
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1971
PresidenteaEuskal Herria Jon Uriarte
EntrenatzaileaEuskal Herria Iraia Iturregi
LigaLehen maila
2022-2310.a
Webguneawww.athletic-club.net
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Athleticeko jokalariak laugarren Superliga garaipena ospatzen San Mamesen.
2019-2020 denboraldiko euskal derbia Anoeta estadioan.

Historia

1970 eta 1980ko hamarkadetan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi ziren. 2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko. Athletic Club Femenino B taldea ere sortu zen 2002an.

Taldeak 2001-02 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002/2003 denboraldian Athletic Superligako euskal herritar talde bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004-05 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.

2005-06 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-07 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Futboleko Espainiako Erregina Kopako finala bi aldiz jokatu du baina bietan galtzaile atera da, 2012an Espanyolen aurka luzapenean eta 2014an Bartzelonaren aurka penalti jaurtiketatan.

Hurrengo denboraldietan bigarren edo hirugarren egin du beti eta 2015-16 denboraldian bosgarren aldiz lortu zuen liga irabaztea. 2016-17an apalago ibili zen eta bosgarren egin zuen. 2017-18 denboraldian hirugarrena izan zen, Atletico Madril eta Bartzelonarengadik nahiko urruti. Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi zen baina Bartzelonak penaltietan kanporatu zuen.

2018-19 denboraldian ere aurreneko bi postuetatik urruti dabil. Errege Kopako final laurdenetan ikusle kopuru izugarria bildu zen San Mamesen, 48.121 ikusle. Europan emakumezkoen futbol partida batek izan duen kopuru handiena da eta mundu mailako bigarrena. Atlético Madrilek 0-2 irabazi zuen partida.[1]

Jokalariak

2013/2014 denboraldiko jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAinhoa Tirapu
2 ATZEztizen Merino
3 ATZJoana Arranz
4 ATZIrene Paredes
6 ERDJoana Flaviano
7 AURNekane Díez
8 ERDArrate Orueta
9 AURIrune Murua
10 ATZIraia Iturregi
11 ERDSilvia Ruiz
12 AURManuela Lareo
Zbk.PostuaJokalaria
14 ERDEunate Arraiza
15 ERDAlazne Gómez
16 ERDAmaia Olabarrieta
17 ERDElixabet Ibarra
18 ATZLeire Landa
19 AURErika Vázquez
20 ATZSaioa González
21 ATZVanesa Gimbert
23 ATZPatricia de la Sota
25 ATEJone Guarrotxena
28 ATEAne Otxoa de Zuazola

2014/2015 denboraldiko jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAinhoa Tirapu
2 ATZEztizen Merino
3 ATZJoana Arranz
4 ATZIrene Paredes
5 ERDMaite Lizaso
6 ERDAlazne Gomez
7 AURNekane Diez
8 ERDArrate Orueta
9 AURIrune Murua
10 ATZIraia Iturregi
11 ERDArene Altonaga
Zbk.PostuaJokalaria
12 AURYulema Corres
13 ATEAne Otxoa de Zuazola
14 ERDEunate Arraiza
16 ERDAmaia Olabarrieta
17 ERDElisabeth Ibarra
18 ERDIzaskun Leoz
19 AURErika Vazquez
20 ATZSaioa Gonzalez
21 ATZVanesa Gimbert
22 ATEJone Guarrotxena
27 ERDAinhoa Alvarez
29 AURJone Bilbao

2016/2017 denboraldiko jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAinhoa Tirapu
2 AUREstibaliz Bajo
3 ATZAinhoa Vicente Moraza
4 ATZGarazi Murua
5 ERDMaite Lizaso
6 ERDAlazne Gómez
7 AURNekane Díez
8 ERDJoana Flaviano
9 AURIrune Murua
10 ATZIraia Iturregi
11 AURYulema Corres
Zbk.PostuaJokalaria
12 ERDJone Ibañez
13 ATEJone Guarrotxena
14 ERDEunate Arraiza
15 AURLucía García
16 ERDMaite Oroz
17 ERDElixabet Ibarra
18 ERDAinhoa Álvarez
19 AURErika Vázquez
20 ATZEstibaliz Aizpurua
21 ATZVanesa Gimbert
22 ATEAndere Legina


Datuak

Ibilbidea

DenboraldiaSuperligaErreginaren KopaChampions
League
MailaPos.JIBGGAGKPuntuak
2002-03Superliga1.a2217419016551/4
2003-04Superliga1.a2619348029601/21. erronda
2004-05Superliga1.a2620607715661/41. erronda
2005-06Superliga5.a2413295246411/41. erronda
2006-07Superliga1.a2620428227641/4
2007-08Superliga3.a2617277231531/41. erronda
2008-09Superliga3.a30212710043651/4
2009-10Superliga3.a149233022291/4
2010-11Superliga3.a149143215281/4
2011-121. maila2.a3429411182591Txapeldunorde
2012-131. maila2.a3023528424741/4
2013-141. maila2.a302235792269Txapeldunorde
2014-151. maila3.a3019837324651/4
2015-161. maila1.a3025327515781/4
2016-171. maila5.a3016596444531/4
2017-181. maila3.a30182105141561/2
2018-191. maila5.a3014884833501/4
2019-20¹1. maila5.a211056302335
2020-211. maila11.a3411716436040
2021-221. maila7.a3014511454747
Legenda
Txapeldun
Txapeldunorde

Palmaresa

Emakumezkoen B taldea

Athletic Club B izenarekin jokatzen du eta Bigarren mailan ari da.

Palmaresa

Azken denboraldiak

DenboraldiaMailaEmaitza
2003-042. maila7.a
2004-052. maila7.a
2005-062. maila3.a
2006-072. maila3.a
2007-082. maila3.a
2008-092. maila2.a
2009-102. maila1.a
2010-112. maila2.a
2011-122. maila1.a
2012-132. maila5.a
2013-142. maila1.a
2014-152. maila2.a
2015-162. maila3.a
2016-172. maila1.a
2017-182. maila2.a
2018-192. maila4.a
2019-202. maila1.a
2020-212. maila7.a
2021-222. maila10.a

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak