Aviron Bayonnais (errugbia)

Baionako errugbi talde profesionala
Aviron Bayonnais» orritik birbideratua)
Artikulu hau Errugbi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».

Aviron Bayonnais (euskaraz: «Baionako arrauna») Lapurdiko errugbi talde profesionala da, egoitzaBaionan duena. Top 14 txapelketan parte hartzen du. 1904an sortua, hiru aldiz atera zen Frantziako txapeldun: 1913an, 1934an eta 1943an.

Aviron Bayonnais
Izen osoaAviron bayonnais rugby pro
Ezizena(k)Peña Baiona
Hiria Baiona, Lapurdi
 Euskal Herria
Sorrera1904ko irailak 14
Kirol zelaiaJean Dauger estadioa
(Edukiera: 18.069)
PresidenteaFrantzia Philippe Tayeb
EntrenatzaileaFrantzia Grégory Patat
LigaTop 14
2022-23Top 14 8.a / Champions Cuperako sailkatua
Webguneawww.abrugby.fr
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hirugarren koloreak

Euskal Herriko talde nagusia da, auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera; biek Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dute, baina, 2013-14ko denboraldiaz geroztik, ez dira egon Biarritz eta Baiona aldi berean Frantziako lehenbiziko mailan. Izan ere, hamalau toki daude bakarrik, eta azken urteetan ligako talderik indartsuenak hiri handietakoak dira.[1]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Aviron Bayonnaisen ibilbide historikoa»

Hasiera

Hasieran (1904) arraun taldea zen (aviron = arraun) baina beranduago taldea beste kirol askoren artean zabaldu zen.1906.an sortu zen Aviron Bayonnais errugbi taldea eta laister Frantziako txapelketaren handien artean kokatu zen.

XX. mendeko lehen zati oparoa

XX. mendeko lehen zatia oso arrakastatsua izan zen Avironentzat:

1913ko txapeldunak

XX. mendeko bigarren zatia

XX. mendeko bigarren zatiak ez ditu hainbeste emaitza onak ekarri bainan Avironek beti prestigio edo ospea mantentzen lortu du.

Halere, XX. mendearen bukaerako urteak zailak izan ziren taldearentzat eta horrela 8 denboraldi pasatu izan behar ditu lehen mailatik kanpo (1996-2004).

Euskal Herrian

Jean Dauger estadioaren gaueko ikuspegia Aviron Bayonnais eta Stade Toulousain errugbi taldeen arteko partiduan, 2013ko iraila.
Aviron - A.S. Clermont-Ferrand partida 2009an
Baionako Avironen partidua Anoetako estadioan , 2011ko martxoaren 5a.
Aviron eta Biarritz Olympiquen arteko partida Euskal Errugbi Ligan.

Errugbi profesionala

1995-1996an, Frantziako lehen mailako errugbia profesionalismora pasatzen da. Bainan Baiona bigarren mailara jausten da eta orduan itxaron behar du 1999 arte jauzi hori egiteko bigarren mailako liga profesionalismora pasatzen delarik.

Klubaren egitura guztiz berritua delarik, 2004.an poz askorekin ospatzen da taldearen mendeurrena urte hartan lehen mailara itzuli delako.

Ordutik Aviron bilakatu da talde guztiz profesionala eta oso garestia den lehen mailako postua mantentzeko sutsuki borrokatu behar da.

2009ko abuztuaren 21an Avironek Frantziako Top 14ko partida bat "atzerrian" antolatu du lehen aldikotz. Baionan aritu ordez, Donostiako Anoetako zelaian neurtu da Stade Français taldearen aurka 38-24 irabaziz.

  • 1996-1997 : lehen denboraldia bigarren mailan
  • 1999-2000 : bigarren maila guztiz profesionala da. Francis Salagoiti lehendakaria
  • 2003-2004 : sailkatze faseko talde nagusia izanik, lehen mailara igotzen da
  • 2004-2005 : lehen mailara edo Top 16ra itzultzea
  • 2005-2006 : lehen maila 14 talderekin (Top 14)
  • 2010-2011 : Michel Cacouault lehendakaria Francis Salagoitiren ordez
  • 2011-2012 : Alain Afflelou lehendakaria Michel Cacouaulten ordez
  • 2013-2014 : Manu Merin lehendakaria Alain Afflelouren ordez
  • 2014-2015 : 11. denboraldia jarraian elitean: Aviron 2. mailara jausten da
  • 2015-2016 : Berriz ere Top 14 ligara itzuli da.

Ikurrak

Uniformea

Kolore urdin argia eta zuria konbinatzen ditu Avironek. Hona hemen azken urteetako uniformeak:

 
2010
 
2011-2015
 
2015-2017
 
2017-2019
 
2019-2020

Azken denboraldiak

Sakontzeko, irakurri: «Aviron Bayonnaisen ibilbide historikoa»
Aviron - Stade Toulousain partida 2011an
Avirongo jarraitzaileak, Peña Baiona ezizenez ezagunak.
UrteaMailaSailkapenaPuntuakJokatuIrabaziBerdinduGaldu
2004-05Top 1612.a60 puntu3012315
2005-06Top 1412.a43 puntu268117
2006-07Top 148.a51 puntu2611114
2007-08Top 149.a55 puntu2611114
2008-09Top 147.a66 puntu2614210
2009-10Top 1413.a*47 puntu269017
2010-11Top 147.a71 puntu2616010
2011-12Top 1412.a48 puntu269314
2012-13Top 148.a57 puntu2612113
2013-14Top 1410.a54 puntu2611114
2014-15Top 1413.a52 puntu2610115
2015-16Rugby Pro D22.a86 puntu3019110
2016-17Top 1414.a30 puntu266317
2017-18Rugby Pro D28.a69 puntu3014115
2018-19Rugby Pro D22.a, txapeldun83 puntu3017112
2019-20Top 148.a
2020-21Top 1419.a46 puntu2610016
2021-22Rugby Pro D22.a, txapeldun100 puntu302028
2022-23Top 148.a58 puntu2613112
  • Oharrak:
    • 2010ean taldea Top 14an mantendu ez erabaki administratiboarengatik.
    • 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa bertan behera gelditu zen.

Europako emaitzak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona