Barne produktu gordin

Barne produktu gordina (BPGd) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da.[1] Herrialde bateko zenbait ekoizpen-faktorek denboraldi jakin batean berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da, eta euroetan edo estatubatuar dolarrak bezalako diru-unitateetan adierazten da.

BPGd nominala biztanleko (Banku mundialaren datuak, USD, 2014).
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
BPGd ulertzeko bideoa.

Adierazle horrek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan litzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere. Hori dela-eta, per capita BPGd-a erabiltzen da; datu hori kalkulatzeko, BPGda herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da.

Aipagarria da Txinako Herri Errepublika bezalako herrialde zabal eta oso jendetsu baten eta Luxenburgoren moduko txiki baten BPGdak alderatzea. Txinarena (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) Luxenburgorena (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen; baina luxenburgotarrek 51.143 dolarreko per capita BPGda zuten eta txinatarrak baino askoz aberatsagoak dira; izan ere, txinatarren per capita BPGda 1.100 dolarrekoa zen.

Halaber, ez da ahaztu behar per capita eginez, batez bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egoten dela maiz.

BPGd osoa

BPGda herrialde baten ondasun eta zerbitzuen batura da:


non

C = herrialdeko kontsumoa
I = inbertsioa
X = esportazioen bolumena
M = inportazioen bolumena

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGda

Azken hogeita bost urteotan, aldaketa handiak gertatu dira Euskadin, industrian oinarritutako ekonomiatik zerbitzatuetarikora pasatuz: 1975ean, 2.075.000 biztanle zeudenean, barne produktu gordina 3 bilioi pezetakoa zen (18.030 milioi euro), batez ere industriak sortua, biztanleria aktiboaren % 50 baino gehiagori ematen baitzion lana sektore horrek.

Hogeita bost urte geroago, eta antzeko biztanle-kopurua badugu ere, BPGda bikoiztu egin da ia, eta 5,8 bilioi pezetara iritsi zen (34.859 milioi euro), batez ere zerbitzuen sektoreak izan duen gorakadaren ondorioz, izan ere biztanleria aktiboaren % 60 enplegatzen baitu.

2022an

Hego Euskal Herriko BPGda 2015ean

2015. urteko datuei begiratuta, balio absolutuetan honako hau daukagu:

  • EAE = 65.923.550.000 €
  • Nafarroa = 18.245.610.000 €

  • Guztira = 84.169.160.000 €

Dolarretan (artikulua editatzean finkatutako bihurketa tasa 2016/11/17): 90.407.261.010 USD

Herrialdeen BPGden zerrenda

PostuaHerrialdeaBPGd (nominala), 2005
US$ milioi
BPGd (nominala), 2006
US$ milioi
Mundua44.168.15749.563.533
Europar Batasuna13.426.87316.141.940
1 AEB12.455.83013.262.070
2 Japonia4.567.4404.463.590
3 Alemania2.791.7402.890.090
4 Txinako Herri Errepublika2.234.1302.554.200
5 Erresuma Batua2.229.4702.357.580
6 Frantzia2.126.7202.227.330
7 Italia1.765.5401.841.040
8 Kanada1.132.4401.273.140
9 Espainia1.126.5701.216.740
10 Brasil795.666966.827
11 Hego Korea787.567877.190
12 India771.951854.482
13 Mexiko768.437811.282
14 Errusia763.287975.338
15 Australia708.519743.723
16 Herbehereak629.911662.807
17 Belgika371.695387.022
18 Suitza367.571382.438
19 Turkia362.461378.425
20 Suedia358.810380.752
21 Taiwan346.178355.465
22 Saudi Arabia309.945363.708
23 Austria305.338320.243
24 Polonia303.229330.133
25 Norvegia295.672332.351
26 Indonesia281.264351.034
27 Danimarka259.643275.757
28 Hegoafrika239.419256.454
29 Grezia225.591243.333
30 Irlanda200.770219.313
31 Finlandia196.053205.932
32 Iran192.349244.985
33 Portugal183.619191.232
34 Argentina181.549219.652
35 Hong Kong (Txina)177.703188.665
36 Thailandia173.130194.566
37 Venezuela132.848164.416
38 Malaysia130.835147.015
39 Israel129.841137.038
40 Arabiar Emirerri Batuak129.642176.842
41 Txekiar Errepublika124.310139.814
42 Kolonbia122.269129.384
43 Singapur116.775133.525
44 Txile115.314140.389
45 Pakistan110.970128.996
46 Hungaria109.195103.785
47 Zeelanda Berria108.520101.820
48 Aljeria102.026124.110
49 Nigeria99.147121.117
50 Errumania98.566113.226
51 Filipinak98.371116.917
52 Egipto89.477103.289
53 Ukraina82.87695.073
54 Peru79.39489.316
55 Kuwait74.59892.807
56 Bangladesh60.80662.996
57 Kazakhstan56.08871.129
58 Maroko51.62156.943
59 Vietnam51.38855.255
60 Eslovakia47.45953.076
61 Libia38.73848.981
62 Kroazia38.51042.535
63 Luxenburgo36.53139.214
64 Ekuador36.48941.292
65 Qatar34.34144.886
66 Eslovenia34.03034.583
67 Angola32.81047.343
68 Oman30.73438.451
69 Bielorrusia29.56634.204
70 Dominikar Errepublika29.08928.474
71 Tunisia28.67430.020
72 Sudan27.54237.571
73 Guatemala27.36629.665
74 Siria27.29729.384
75 Bulgaria26.71928.237
76 Lituania25.50428.735
77 Serbia eta Montenegro24.05827.544
78 Sri Lanka23.53426.179
79 Libano22.05322.318
80 Kosta Rika19.98521.455
81 Kenya18.73023.634
82 Turkmenistan17.11420.147
83 Kamerun16.99118.452
84 El Salvador16.97418.218
85 Uruguai16.87818.591
86 Zipre16.69517.573
87 Boli Kosta16.37317.300
88 Trinidad eta Tobago16.25219.935
89 Letonia15.82619.160
90 Islandia15.82316.086
91 Panama15.46716.877
92 Yemen15.19317.519
93 Bahrain13.51516.027
94 Estonia13.10815.104
95 Jordania12.71214.329
96 Tanzania12.60712.956
97 Azerbaijan12.56121.217
98 Myanmar12.15113.002
99 Uzbekistan11.65214.210
100 Etiopia11.17413.264
101 Ghana10.69411.292
102 Botswana10.19610.838
103 Jamaika9.73110.636
104 Brunei9.53111.482
105 Bolivia9.35810.355
106 Bosnia-Herzegovina9.34310.146
107 Uganda8.7299.403
108 Gabon8.7249.464
109 Senegal8.6099.242
110 Albania8.3799.055
111 Honduras8.2949.016
112 Nepal7.5157.994
113 Paraguai7.4688.633
114 Afganistan7.3098.869
115 Zambia7.26912.101
116 Kongoko Errepublika Demokratikoa7.0948.410
117 Ekuatore Ginea7.0629.153
118 Mozambike6.4916.768
119 Georgia6.3957.493
120 Maurizio6.2316.362
121 Kanbodia6.2196.803
122 Namibia6.1216.469
123 Kongoko Errepublika5.9807.370
124 Txad5.9076.809
125 Bahamak5.8706.207
126 Mazedonia5.7225.870
127 Burkina Faso5.6356.189
128 Malta5.4545.592
129 Mali5.3906.007
130 Madagaskar5.0335.410
131 Nikaragua4.9105.369
132 Zimbawe4.4918.207
133 Benin4.4064.493
134 Haiti3.9834.283
135 Papua Ginea Berria3.9314.052
136 Armenia3.7824.188
137 Niger3.4393.415
138 Ginea3.2933.315
139 Holandarren Antillak (Herbehereak)3.2043.356
140 Barbados3.0583.442
141 Moldabia2.9173.142
142 Laos2.8753.454
143 Fiji2.8613.029
144 Swazilandia2.5462.615
145 Kirgizistan2.4412.646
146 Tajikistan2.3112.626
147 Rwanda2.1372.357
148 Togo2.1072.289
149 Malawi2.0762.158
150 Mongolia1.8812.426
151 Mauritania1.8712.790
152 Lesotho1.4671.573
153 Afrika Erdiko Errepublika1.3771.474
154 Surinam1.3451.545
155 Sierra Leona1.2131.348
156 Belize1.1111.217
157 Cabo Verde9831.054
158 Eritrea9701.018
159 Antigua eta Barbuda873978
160 Bhutan8641.021
161 Santa Luzia818940
162 Burundi799955
163 Maldivak787951
164 Guyana786831
165 Djibuti709761
166 Seychelleak695682
167 Liberia530664
168 Granada490537
169 Gambia461506
170 Saint Kitts eta Nevis453489
171 Saint Vincent eta Grenadinak421438
172 Komoreak369386
173 Samoa336360
174 Vanuatu332349
175 Ekialdeko Timor331334
176 Ginea-Bissau302313
177 Salomon Uharteak294322
178 Dominika283295
179 Tonga215224
180 Sao Tome eta Principe7073
181 Kiribati6364
  • Nazioarteko Diru-Erakundea', World Economic Outlook Database, 2006ko irailean[2]

BPGd. Kritikak

«Barne Produktu Gordina (BPGd) asmatu zen hazkunde ekonomikoaz hitz egiteko. Amerikako Estatu Batuetako Depresio Handiaren erdian asmatua, adierazlea mundu osoko emaitza ekonomikoen neurri nagusi bihurtu zen eta gizartearen eta ekonomiaren arteko harremanak aldatu zituen. Orain, ekonomia BPGd honi esker, neurgarria ei denez; ekonomia, transakzioen agregazio gisa ulertuta, gobernuak kudea zezakeen zerbait bihurtu zen; era berean, eragin kulturala izan zuen, gizarte-antolamenduaren xedea bera aldatu baitzuen, hau da, egonkortasuna, enplegua eta gizarte-ongizatea, eta lehengaien produkzioaren hazkunde mugagabea.

Barne Produktu Gordina kritikatua izan zen produktu edo zerbitzu onak eta txarrak ez bereizteagatik, ordaindu gabeko jarduerak kontuan ez izateagatik, natura, desberdintasunak eta aldaketa kualitatiboak ez kontabilizatzeagatik, baita aurrerapenerako metrika kuantitatibo unibertsala ezartzeagatik ere (USDetan).

Gabezia horietatik abiatuta, azken berrogeita hamar urteetan adierazle berri ugari eskaini dira BPGd osatzeko edo ordezkatzeko. Baina BPGd ordezkatzeko sortu diren hautagai berriagoek porrot egin dute, eta Barne Produktu Gordinak nagusi izaten jarraitzen du.

»

Tim Parrique, (Jatorrizkoa (Ingelesez)) The political economy of degrowth. Economics and Finance. Université Clermont Auvergne [2017-2020]; Stockholms universitet, 2019. English. NNT : 2019CLFAD003. tel-02499463. Doktoretza-tesia, 2019. (aipua Timothée Parriqueren doktoretza tesiko 59. or.)


Erreferentziak

Kanpo estekak