Bartzelona Futbol Kluba

Bartzelona Futbol Kluba —edo, besterik gabe, Bartzelona edo Barça— (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena.

Bartzelona Futbol Kluba
FC Barcelonako ereserkia Més que un club
Datuak
Izen ofiziala
Futbol Club Barcelona, Foot-ball Club Barcelona eta Club de Fútbol Barcelona
Izen laburraFCB
Motafutbol-kluba, kirol talde profesionala eta futbol taldea
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaBarça eta Blaugrana
Jarduera
KidetzaEspainiako Futbol Errege Federakundea eta Catalan Football Federation (en) Itzuli
Kide kopurua1.273 (2020)
Honen parteFutbol Club Barcelona
Eskumendekoak
FC Barcelona B eta FC Barcelona C
Enplegatuak551 (2023ko martxoaren 10a)
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaLluís Companys Olinpiar EstadioaSants-Montjuïc
41°21′53″N 2°09′20″E / 41.36472°N 2.15556°E / 41.36472; 2.15556 (2023–)
 60.000
Agintea
LehendakariaJoan Laporta
Zuzendari exekutiboaFerran Reverter
EntrenatzaileaXavi Hernández
Egoitza
Kirol konplexua
Prentsa-organoaBarça TV, Barça Camp Nou (en) Itzuli eta Barça TV+ (en) Itzuli
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
Jabeabazkide eta peña
BabesleaSpotify eta Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritza
Zeren jabe
Camp de Les Corts (en) Itzuli, Camp del Carrer Indústria (en) Itzuli, Camp Nou, Joan Gamper Kirol Hiria, FCBotiga, FC Barcelona museoa, Barça TV, Barça TV+ (en) Itzuli, Barça Camp Nou (en) Itzuli, La Masia eta Q115621869 Itzuli
Ekonomia
Aktiboak1.401.607.000 € (2022)
Kapital berekia−451.000.000 € (2021)
Diru-sarrerak631.000.000 € (2021)
Irabazi garbia304.000.000 € (2023)
Ustiapen-mozkina−17.000.000 $ (2022)
Historia
Sorrera1899ko azaroaren 29a
Sortzailea
SorlekuaBartzelona
Jasotako sariak
Laureus World Sports Award for Team of the Year  (2012)
Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea : Kataluniako Generalitatea  (1992ko uztailaren 20a)
Gold Plate of the Royal Order of Sports Merit : Kirol Kontseilu Gorena  (1993ko uztailaren 9a)
Copa Stadium : Kirol Kontseilu Gorena  (1925)
[[]] : World Soccer (en) Itzuli  (2006)
FIFA Fair Play Award : FIFA  (2007)
Laureus Spirit of Sport Award  (2007)
[[]]  (2009)
[[]]  (2011)
[[]]  (2015)
Copa Stadium : Kirol Kontseilu Gorena  (1997)
Copa Stadium : Kirol Kontseilu Gorena  (1941)
Copa Stadium : Kirol Kontseilu Gorena  (1957)
Copa Stadium : Kirol Kontseilu Gorena  (2012)
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
IMDB: nm8532013 Facebook: fcbarcelona Twitter: fcbarcelona Instagram: fcbarcelona MySpace: fcbarcelona1 LinkedIn: fc-barcelona Snapchat: fcbsnap Youtube: UC14UlmYlSNiQCBe9Eookf_A Pinterest: fcbarcelona TikTok: fcbarcelona Twitch: fcbarcelona GitHub: fcbarcelona Edit the value on Wikidata

Espainiako futbol liga 26 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 30 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 15 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta bost aldiz UEFAko Txapeldunen Liga, azkenengoa 2015eko ekainaren 6an.

FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyeraKataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.

Historia

Bartzelonaren lehenengo Errege Kopa lortu zuen taldea, 1910an.
2011ko FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ospatzen.
Manchester Uniteden aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
Lionel Messiren jokaldia Real Madrilen aurkako partidan.

Sorrera

Joan Gamper suitzarrak Los Deportes aldizkarian futbol talde bat sortzeko asmoz iragarki bat argitaratu zuen 1899ko urriaren 22an eta 12 gaztek erantzun zuten, sei kataluniarren, hiru ingelesek, bi suitzarren eta aleman batek. Horrela sortu zen Football Club Barcelona azaroaren 29an, presidentea Walter Wild izendatuz.

Lehenengo hamarkadan ez zuen titulurik lortu baina 1910eko Kopa garaipenak tituluen segidari hasiera eman zion. Garai hartan beste bi kopa eta Piriniotako Koparen lau edizio irabazi zituen.

1920 eta 1930 hamarkadak

1920 hamarkada oso loriatsua izan zen Bartzelonarentzat, 5 kopa irabazteaz gain 1928-29 denboraldian jokatu zen lehenengo Liga txapelketa irabazi baitzuen. Baina 1930an Joan Gamperrek bere buruaz beste egin zuen diru arazoen erruz eta taldearen gainbehera etorri zen. 1936an beste gertaera lazgarri bat izan zuen, Gerra Zibila hasi berria zela Josep Sunyol presidentea fusilatua izan zen ezkertiarra izateagatik.

1930 eta 1931an Kataluniako selekzioak bi partida jokatu zituen Baskonia izena zuen Euskal Selekzioaren aurka eta biak galdu zituen. 1932an beste bi partida jokatu ziren oraingoan Bartzelona Futbol Klubaren aurka, biak ere Bartzelonan, eta bietan kataluniarrak nagusitu ziren.

Kubala eta Ferien Kopak

Gerra bukatzean futbol txapelketei berrekin zitzaien eta Bartzelona ongi aritu zen 40. eta 50. hamarkadatan 7 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Garaipen hauetan zeresan handia izan zuen 1950 urtean fitxatu zuten Ladislao Kubala hungariarrak.

Emaitza onek bazkideen kopurua handitzea ekarri zuen eta 1957an futbol zelai erraldoi bat inauguratu zuten, Camp Nou (Zelai berria) izenekoa. Garai hartan gainera Europako txapelketak hasi ziren sortzen. Bartzelona Ferien Kopan aritu zen eta lehenengo bi ekitaldiak irabazi zituen (1958 eta 1960). 1966an hirugarren garaipen bat ere iritsi zen.

Johan Cruyffen garaia

70. hamarkadan Bartzelonak talde indartsua osatu nahi izan zuen. Fitxaketa ugari egin zituen, batez ere Ajax Amsterdametik ekarri zituen Johan Cruyff eta Johan Neeskens holandarrak. Hala ere Espainiako Liga bat eta bi Kopa irabazteaz gain Europan ezer gutxi egin zuen titulu bakarra eskuratu baitzuen, Europako Errekopa hain zuzen ere. Hamarkadaren bukaera aldera jokalari berriak ekarri zituen, besteak beste Allan Simonsen eta bigarren Errekopa bat irabazi zuen.

Josep Lluís Núñez presidentea

1978ko hauteskundeetan Josep Lluís Núñez barakaldotarra presidente hautatu zuten. Bere karguan 22 urte iraun zituen eta Bartzelonak azkenean Europako Kopa irabaztea lortuko zuen. Honek ere fitxaje handiak egin zituen, hala nola, Maradona, Bernd Schuster eta Gary Lineker, baina emaitzak ez ziren onak izan.

Real Madrilen 80. hamarkadako nagusitasunari erantzunez Bartzelonak 90. hamarkada miresgarria egin zuen. Johan Cruyff entrenatzaile zuen taldeari Dream team deitu zitzaion, edo baita Euskal Bartzelona jokalari euskaldu ugari zituelako, hala nola Andoni Zubizarreta, Joxe Mari Bakero eta Txiki Begiristain. Hauekin batera zebiltzan atzerritarrak Ronald Koeman, Hristo Stoichkov eta Michael Laudrup ziren besteak beste. Etxekoan artean aipagarriena Josep Guardiola zen. Hamarkada hartan Europako Kopa bat, Errekopa bat, sei liga eta bi kopa irabazi zituen taldeak.

Munduko talderik onena

2000 urtean presidente aldaketa izan zen baina Bartzelonak bere bideari jarraitu zion. Joan Gaspert presidente berriak 3 urte egin zituen karguan eta ez zuen titulurik jaso. Joan Laportak ordea bigarren "dream team" bat osatu zuen eta taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, bere joko ikusgarriagatik "munduko talderik onena" izendatzeraino. 2006an Frank Rijkaard entrenatzaile zela bi liga jarraian eta Txapeldunen liga irabazi zituen. Jokalarien artean Samuel Eto'o eta Ronaldinho ziren izarrak. La Masiako harrobian ere jokalari gazte asko sortu zituen.

Josep Guardiola entrenatzaile aukeratu zuten 2008-09 denboraldirako eta emaitza ikaragarriak izan zituen, hirgarren Europako Kopa eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen. Honez gain Espainiako eta Europako Superkopak irabazi zituen eta urtearen amaieran FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Orain arte sei tituluak urte berean irabazi dituen talde bakarra da Bartzelona.

Hurrengo urteetan ere mundu mailako nagusitasunarekin jarraitu du, oraingoan Lionel Messi izar nagusi dela. Bere alboan ditu Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Arsenaletik itzuli den Cesc Fàbregas besteak beste.

Azken denboraldiak

2011-12 denboraldian ez ditu ordea bere helburuak bete, Ligan bigarren egin baitu eta Txapeldunen Ligan Chelseak finalerdietan kanporatu baitzuen. Hala ere Errege Kopa irabazi du eta Messik Pichichi Saria ere lortu du inoizko gol kopuru handiena sartuz, 50 gol, aurreko marka baino hamar gol gehiago.

2012-13 denboraldia bikain hasi zuen eta urtarrilerarte ez zuen partida bakar bat galdu (Errealak irabazi zion Anoetan). Hau gutxi balitz, Messik 2012an Gerd Müllerren 1972ko errekorra gainditu eta 91 gol sartu zituen. Honi esker laugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Urrezko Baloia saria. Espainiako Liga irabazi duen arren zapore gazi-gozoa gelditu zaio Txapeldunen Ligako eta Errege Kopako finaletara ez baita sartu.

2013-14 urtean Neymar jokalari brasildarra fitxatu zuen, baina Ogasunak fitxaketa honen inguruan ikerketa zabaldu du eta urtarrilaren 23an Sandro Rosell presidenteak dimisioa aurkeztu zuen. Kirol mailan ere urte gorabeheratsua izan zuen eta aspaldiko partez titulurik ez zuen irabazi.

2014-15 denboraldia bikaina izan zen, Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen eta Txapeldunen Liga ere bai, finalean Juventus FC 3-1 emaitzaz gaindituta. FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere erraz irabazi zuen. 2015-16an Europako finalaurdenetan Atlético Madrilek kanporatu zuen eta txakalaldi baten ondoren errekuperatu eta Liga irabazi zuen azken jardunaldian. Ondoren Errege Kopa ere irabazi zuen, hau Sevillaren aurka, luzapenean. 2016-17an ezin izan zion Real Madrili eutsi eta Kopa izan zen irabazi zuen titulu bakarra, finalean Deportivo Alavés gaindituz. 2017-18 denboraldian hasieratik Ligako lehen postua eskuratu du eta aspaldiko diferentzia handienaz irabazi du Liga. Errealaren galdu gabeko errekorra ere gainditu du eta azkenean partida bakarra galdu du. Errege Kopa ere irabazi du. Txapeldunen Ligan ordea final laurdenetan kanporatua izan zen. 2018-19 denboraldian Liga erraz irabazi badu ere, Txapeldunen Ligan finalerdietan Liverpoolek 3-0 emaitzari buelta eman eta kaleratu egin zuen eta Kopa finala ere galdu egin zuen. Galera izugarriena 2020an izan zuen. COVID-19 pandemiak baldintzaturiko Txapeldunen Ligan (partida bakarrera jokatzen baitzen) Municheko Bayernek 8-2 emaitzaz kanporatu zuen. 74 urte ziren Bartzelonak partida bakarrean zortzi gol jasotzen ez zituela.

Bi urteko hutsunearen ondoren 2021ean titulu berria eskuratu zuen. Errege Kopa irabazi zuen finalean Athletic 4-0 garaituta.

2022-23an 27. Liga eskuratu zuen. Arazo handirik gabe lortu zuen garaipena, baina Europako txapelketan oso apal aritu zen. Ez zuen ligaxka fasea gainditu eta EuropaLeaguera pasatzerakoan play-offetan kanporatua izan zen.

Uniformea

Bartzelona Futbol Klubak kolore urdina eta granatea beti izan du elastikoan, hortik datorkio blaugrana ezizena. Kolore hauek erabiltzearen arrazoi zehatza ez da ezagutzen ordea, baina badirudi Joan Gamper berak aukeratu zituela, aurrez FC Basel taldean jokaturikoa baitzen.

Hasiera batean gatza zuriak erabili zituen eta galtzerdi beltzak. 1913 eta 1920 artean galtzak eta galtzerdiak beltza izan ziren eta ordutik aurrera galtza urdinak. 2005-06 eta 2010-11 galtza granateak izan zituen eta 2015-16 denboradian elastikoko marrak horizontalak izan ziren lehen aldiz.

Aipatzekoa da era berean 1955-57ko Hirietako Ferien Kopan elastiko zuria eta galtza urdinak erabili zituela.

Historikoa

 
1899-1910
 
1911-1913
 
1913-1920
 
1920-1939
 
1939-tik
 
1955-1957 Ferien Kopan

Etxeko uniformearen bilakaera

 
2011-2012
 
2012-2013
 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Kanpoko uniformearen bilakaera

 
2011-2012
 
2012-2013
 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 93
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0

Irabazitako txapelketak

2004-2005 denboraldiko Espainiako liga ospatzen Bartzelonan.

Espainiako txapelketak: 72

1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23.

1910, 1912, 1913, 1920, 1922, 1925, 1926, 1928, 1942, 1951, 1952, 1953, 1957, 1959, 1963, 1968, 1971, 1978, 1981, 1983, 1988, 1990, 1997, 1998, 2009, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2021.

1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2018 eta 2023.

Espainiako beste txapelketak: 6

1948, 1952, 1953.

1983, 1986.

  • Mediterraneoko Futbol Liga: 1

1937.

Nazioarteko txapelketak: 17

1991-92, 2005-06, 2008-09, 2010-11 eta 2014-15.

2009, 2011 eta 2015

1978-79, 1981-82, 1988-89 eta 1996-97.

1992, 1997, 2009, 2011 eta 2015

Nazioarteko beste txapelketak: 15

1949, 1952.

1958, 1960, 1966.

  • Ferietako Txapeldunen Kopa: 1

1971.

1957.

  • Martini&Rossi Kopa: 6

1948, 1950, 1952, 1953.

  • Pirinioetako Kopa: 4

1910, 1911, 1912, 1913.

Kataluniako txapelketak: 32

1902, 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938.

1991, 1993, 2000, 2004, 2005, 2007, 2013, 2014.

2014, 2017.

Lagunarteko txapelketak

  • Joan Gamper Trofeoa: 40

1966, 1967, 1968, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017.

  • International Champions Cup: 1

2017.

1948, 1951, 1972, 1990, 1993.

1962, 1963, 2005.

  • Trofeo Ciudad de Zaragoza: 1

1985.

  • Trofeo Ciutat de Barcelona: 1

1989.

  • Trofeo Costa del Sol: 1

1977.

  • Trofeo Festa d'Elx: 3

1970, 1989, 2003.

  • Trofeo Audi Cup: 1

2011.

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1992 FT São Paulo2-1Bartzelona
2006 SC Internacional1-0Bartzelona
2009Bartzelona2-1 Club Estudiantes
2011Bartzelona4-0 Santos FC
2015Bartzelona3-0 River Plate
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1960-61 SL Benfica3-2BartzelonaBerna
1985-86 FC Steaua Bucuresti0-0 (pen:2-0)BartzelonaSevilla
1991-92Bartzelona1-0 UC SampdoriaLondres
1993-94 AC Milan4-0BartzelonaAtenas
2005-06Bartzelona2-1 Arsenal FCSaint-Denis
2008-09Bartzelona2-0 Manchester UnitedErroma
2010-11Bartzelona3-1 Manchester UnitedLondres
2014-15Bartzelona3-1 Juventus FCBerlin
Europako Superkopa1979 Nottingham Forest2-1 (1-0, 1-1)Bartzelona
1982 Aston Villa FC3-1 (0-1, 3-0(luz.))Bartzelona
1989 AC Milan2-1 (1-1, 1-0)Bartzelona
1992Bartzelona3-2 (1-1, 2-1) Werder Bremen
1997Bartzelona3-1 (2-0, 1-1) Borussia Dortmund
2006 Sevilla FC3-0Bartzelona
2009Bartzelona1-0 (luz) Shakhtar Donetsk
2011Bartzelona2-0 FC Porto
2015Bartzelona5-4 (luz) Sevilla FC
Ferien Kopa1955-58Bartzelona XI8-2 (2-2, 6-0) Londres XI
1958-60Bartzelona4-1 (0-0, 4-1) Birmingham City FC
1961-62 Valencia CF7-3 (6-2, 1-1)Bartzelona
1965-66Bartzelona5-2 (1-0, 4-2) Real Zaragoza
UEFA Kopa eta
Europa League
ez
Europako Errekopa1968-69 Slovan Bratislava3-2Bartzelona
1978-79Bartzelona4-3 Fortuna Düsseldorf
1981-82Bartzelona2-1 Standard Lieja
1988-89Bartzelona2-0 UC Sampdoria
1990-91 Manchester United4-3Bartzelona
1996-97Bartzelona1-0 Paris Saint-Germain FC

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEsp. SuperkopaEuropaEur. SuperkopaMundua
1999-002.a1/21/2 (Txapeldunen Liga)
2000-014.a1/21/2 (Europa League)
2001-024.a1/321/2 (Txapeldunen Liga)
2002-036.a1/321/4 (Txapeldunen Liga)
2003-042.a1/41/8 (Europa League)
2004-051.a1/321.a1/8 (Txapeldunen Liga)
2005-061.a1/41.a1.a (Txapeldunen Liga)2.a
2006-072.a1/21/8 (Txapeldunen Liga)2.a
2007-083.a1/21/2 (Txapeldunen Liga)
2008-091.a1.a1.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2009-101.a1/81.a1/2 (Txapeldunen Liga)1.a
2010-111.a2.a1.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2011-122.a1.a2.a1/2 (Txapeldunen Liga)1.a
2012-131.a1/21.a1/2 (Txapeldunen Liga)
2013-142.a2.a1/4 (Txapeldunen Liga)
2014-151.a1.a2.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2015-161.a1.a1.a1/4 (Txapeldunen Liga)1.a
2016-172.a1.a2.a1/4 (Txapeldunen Liga)
2017-181.a1.a1.a1/4 (Txapeldunen Liga)
2018-191.a2.aatzeratua¹1/2 (Txapeldunen Liga)
2019-202.a1/41/2¹1/4 (Txapeldunen Liga)
2020-213.a1.a2.a¹1/8 (Txapeldunen Liga)
2021-222.a1/81/2¹1/4 (Europa League)
2022-231.a1/21.aLigaxka (Txapeldunen Liga)
Play-offak (Europa L.)
2023-241/42.a
  • ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen eta 2019-20ko Superkopa 2021eko urtarrilean. Ordutik aurrerakoak urtarrilean jokatuko dira.

2023/2024 Taldea

2023ko abuztuaren 28an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEMarc-André ter Stegen
4 ATZRonald Araújo
5 ATZIñigo Martinez
6 ERDGavi
7 AURFerran Torres
8 ERDPedri
9 AURRobert Lewandowski
10 AURAnsu Fati
11 AURRaphinha
12 ATZClément Lenglet
13 ATEIñaki Peña
Zbk.PostuaJokalaria
15 ATZAndreas Christensen
16 AUREz Abde
17 ATZMarcos Alonso
18 ERDOriol Romeu
20 ATZSergi Roberto
21 ERDFrenkie de Jong
22 ERDIlkay Gündogan
23 ATZJules Koundé
24 ATZEric García
27 AURLamine Yamal
28 ERDAlejandro Balde

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- ATZSergiño Dest (PSVn utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
- AURVitor Roque (Athletico Paranaensen utzita 2023ko abenduaren 31 arte)
- ATZJulián Araujo (Las Palmasen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
- ERDPablo Torre (Gironan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
- ERDPablo Torre (Gironan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «FC Barcelonako ereserkia»
Tot el camp
és un clam
som la gent Blaugrana
Tant se val d'on venim
Si del sud o del nord
ara estem d'acord
estem d'acord
una bandera ens agermana.
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jugadors
Seguidors
tots units fem força
són molts d'anys plens d'afanys
són molts gols que hem cridat
i s'ha demostrat
s'ha demostrat
que mai ningú no ens podrà tòrcer
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaarrrççaaa
Zelai osoa
oihuka ari da
jende blaugrana gara
Berdin dio nondik gatozen
hegoaldetik edo iparraldetik
orain ados gaude
ados gaude
bandera batek batzen gaitu.
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jokalariak
Jarraitzaileak
guztiok batera indarra egiten dugu
ahaleginez betetako urte asko dira
oihukatu ditugun gol asko dira
eta frogatu da
frogatu da
inoiz inork ezingo gaituela okertu
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa

Harrobia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal