Beasain

Gipuzkoako udalerria

Beasain[3] Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdeko jendetsuena, 13.863 biztanle baitzituen 2016. urtean. Oria ibaiaren ertzean kokatua du hirigunea, Usurbe mendiaren hegoaldeko magalean, Gipuzkoako hiriburua den Donostiatik 42 kilometrora, eta itsas mailatik 159,2 metro gorago.

Beasain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Beasainen ikuspegi orokorra, Loinazko Andre Mariaren baselizatik begiratuta: hurbilean Loinatz auzoa, ezkerrean urrunxeago Beasaingo erdigunea, eskuinaldean Indar lantegia, eta urrutira Txindoki mendia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaBeasain
AlkateaLeire Artola
Posta kodea20200
INE kodea20019
Herritarrabeasaindar
Ezizenabarek
Kokapena
Koordenatuak43°02′50″N 2°12′12″W / 43.0473°N 2.2033°W / 43.0473; -2.2033
Map
Azalera30,02 km²
Garaiera159 m
Distantzia42 km Donostiara
Demografia
Biztanleria13.970 (2023)
93 (2022)
alt_left 6.904 (%49,4) (%49,9) 6.976 alt_right
Dentsitatea465,36 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,89
Zahartze tasa[1]% 21,71
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,36 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,96 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 55,94 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 41.11 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.beasain.eus/

Geografia

Ingurune naturala

Beasaingo ia udalerri osoa Oriaren arroan dago. Oria da, gainera, Beasaingo ibairik urtsuena eta herrigunea zeharkatzen duena. Udalerriaren zatitxo bat, ipar-mendebaldean, Urolaren arroakoa da. Hauek dira Oria ibaira isurtzen diren ibai, erreka eta errekatxoak: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza. Urola ibaira, berriz, beste hauek isurtzen dira: Ibaieder, Errekaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.

Beasaingo punturik altuena Murumendiko gailurra da (867 m), euskal mitologian Mariren bizilekua; baxuena, berriz, Oria ibaiaren ibilgua, Ordiziara igarotzen den tokian. Udalerri menditsua da, hegoaldean dituen Oria eta Eztanda ibaien aldameneko lur lau emankorrak izan ezik. Hona hemen mendi garaienak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar, Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.

Beasaindik hegoaldera begiratuta, Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak ageri dira.

Beasainen erdigunearen ikuspegi orokorra, hego-mendebaldetik begiratuta. Lehen planoan, A-1 autobia eta Madril-Hendaia burdinbidea.

Udalerri mugakideak

Erlojuaren orratzen noranzkoan:

Auzoak

Matxinbenta auzoa.
Astigarreta auzoa, Mandubiko mendatetik ikusia.

Beasainek hamabi auzo ditu:

AuzoaBiztanleak
(2004)
Altamira15
Antzizar4
Aratz-Matxinbenta31
Arriaran68
Astigarreta13
Beasaingo herrigunea12.032
Beasainmendi87
Garin24
Gudugarreta38
Loinatz91
Salbatore30
Ugartemendi9

Historia

Igartza jauregia.

Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Beasainen: Murumendi eta Matxinbentan trikuharriak daude. Murumendin burdin aroko bigarren aldiko herrixka bat aurkitu zen[4]. Erdi Aroan, XIII. mendean, Igartzako eta Arriarango leinuak ziren nagusi herrian; Igartzatarren nagusigoak mende askoan iraungo zuen. Arriarangoaren dorretxea, 1456an eraitsi zuten Gipuzkoako anaiarteek.

1399an, Beasain Ordiziari uztartu zitzaion, gaizkile, bidelapur eta ahaide nagusiengandik defendatzeko, Ordizia baitzen inguruko hiri nagusia. Hala ere, nolabaiteko autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.

XV. mendean, Igartzako jaunak Igartzako burdinola eraikiarazi zuen, eta orduz geroztik Beasaingo ekonomiaren ardatza metalgintzaren inguruko industria izan da.[oh 1]

1615ean hiribildu titulua lortu zuen eta Ordiziako auzo izatetik herri izatera igaro zen. Orduantxe ere hiribildu bilakatu ziren Astigarreta eta Gudugarretarekin (biak gaur egun Beasaingo auzoak dira) muga arazoak izan zituen XIX. mendearen hasiera arte.

Usurbe mendia, Beasaindik ikusia.

1619an Ataun eta Idiazabalekin elkartu zen, Gipuzkoako Batzarretarako ordezkariaren gastuak murriztearren. 1639an batasunetik irten eta 1644an Ordiziarekin elkartu zen hamar urterako. Batasun horrek aurrekoaren helburu bera zuen: Batzarretara bien artean ordaindutako ordezkari bakarra bidaltzea, alegia. 1682an Zaldibia, Ordizia eta Aramarekin elkartu zen, eta 1710ean Ataun batu zitzaien. 1818an Beasain, Ataun eta Zaldibiak Atazalbeako Batasuna sortu zuten, betiere Gipuzkoako Batzarretarako gastuak murrizteko helburuz. Batasun horrek 1852 arte iraun zuen.

Burdinolek garrantzi handia izan zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik, eta, Industria Iraultza iritsi zenean, hemen eraiki zen Gipuzkoako lehen labe garaia, 1860an. Hor du jatorria gaur egun trengintzan diharduen eta Beasaingo eta Goierri osoko enpresa nagusia den CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) konpainiak.

Ekonomia

Industria da udalerriko jarduera nagusia: trengintza (CAF), siderurgia, material elektrikoak, kimikoa eta abar; merkataritza eta zerbitzu-gunea ere bada. Lanean ari den populazioaren erdiak industrian dihardu, eta ia beste erdiak zerbitzu sektorean.

2017an, honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, balio eguneratu garbiaren (BEG) % 0,2; bigarren sektorea, % 64,3; hirugarren sektorea, % 32,5; eraikuntza, % 3.[6]

Demografia

Beasaingo euskara eta etnografia proiektuan elkarrizketaturiko beasaindarrak, Astigarreta auzoan.

2019an herriak 13.969 biztanle zituen. Horietatik % 19,8k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaioak % 13,18 ziren.[6]

Beasaingo biztanle kopuruak maila berdintsuan iraun zuen hainbat mendez, harik eta, XIX. mendearen bukaerarekin, herria industrializatu zen arte. Geroztik, eta bereziki CAF enpresaren sorrera eta hazkundearekin, immigrazio handia izan zen,[7] batez ere 1970. urteraino.

XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bilakaera hau izan du Beasainek, biztanle kopuruaren aldetik:

Beasaingo biztanleria

Gaur egun, Beasain Gipuzkoako 15. udalerria da, biztanle kopuruaren aldetik.[8] Hona hemen azken urteotako bilakaera:

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE[9])
19961998200020022004200620082010
12.33112.29712.13412.25712.44212.68213.51013.680

Politika

Udaletxea eta plaza nagusia.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak eskuratu zituen boto gehien, EAJ alderdiari 44 botoko diferentzia aterata. Bilduko Koldo Agirre hautatu zuten alkate, bere taldearen eta Aralarren botoari esker. EAJko zinegotziek bere hautagaiari eman zioten botoa, PSE-EE taldekoek bereari eta Hamaikabat eta PP taldekoak abstenitu egin ziren.

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan EAJk hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen eta Hamaikabat, Aralar eta PP alderdiek, bakoitzak zuen zinegotzi bakarra galdu zuten. Emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Aitor Aldasoro hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeak

2019ko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 3.259 boto. EH Bilduk 1.947 boto. PSE-EEk 885 boto. PPk 151 boto.[10] Berriz ere, Aitor Aldasoro izendatu zuten alkate.[11]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

Beasaingo udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 17
2.902 (% 49,21)
10 / 17
3.259 (% 52,21)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 17
1.871 (% 31,73)
5 / 17
1.947 (% 31,19)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
917 (% 15,55)
2 / 17
885 (% 14,18)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Beasaingo azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[12]
Juan Lasa Jauregi[12][13]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Imaz Insausti[13]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Erguin[13]19871991Eusko Alkartasuna
Jose Luis Arriola Trueba[13]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Jauregi Bereziartua[13]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Jauregi Bereziartua[13]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Plazaola Muguruza[13]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Plazaola Muguruza[13]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Koldo Agirre Mujika[13]20112015Bildu
Aitor Aldasoro Iturbe[11][13]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Aitor Aldasoro Iturbe[14][15]20192020 aEuzko Alderdi Jeltzalea
Leire Artola Ugalde[15][16]20202023Euzko Alderdi Jeltzalea
Leire Artola Ugalde2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Geltokiaren irudia, 2000. urtearen ingurukoa; geroztik asko aldatu da geltokiaren aurrealdeko plaza.

Azpiegiturak

Garraioa

Esan bezala, Erdi Aroaz geroztik behintzat bide garrantzitsuak igaro dira Beasaindik. Gaur egun, herritik igarotzen dira A-1 autobia eta Madril-Hendaia burdinbidea. Beasaingo tren geltokia da Goierriko tren geltoki nagusia. Probintzia arteko hainbat autobus lineak ere bidaiariak hartu eta uzteko geldialdia egiten dute Beasainen.[17]

Herri barruko eta inguruko herrietako joan-etorrietarako garraiobide publiko nagusia autobusak dira,[17] eta trena ere erabiltzen da inguruko zenbait herritara joan-etorriak egiteko.[18]

Gizarte zerbitzuak[19]

  • Zaharren egoitza[20]
  • Eguneko zentroa[21] (Oriako pasealekukoa eta Urbialdekoa)
  • Erretiratuen egoitza
  • Arangoiti agureen etxea

Kultura[19]

  • Liburutegia[22]
  • Ezkiagako auzo-etxea
  • Loinatz musika eskola[23]
  • Urbieta Arte Plastikoen Zentroa
  • Udal euskaltegia
  • Usurbe Antzokia

Kirola[24]

  • Igartzako Futbol Zelaia
  • Loinatz Futbol Zelaia
  • Ezkierdi Pilotalekua
  • Antzizar Kiroldegia[25]

Hezkuntza[19]

  • Alkartasuna lizeoa[26]
  • Beasaingo ikastola[27]
  • La Salle-San Jose ikastetxea[28]
  • Goierri eskola[29]
  • Helduentzako Hezkuntza
  • Loinazpe BHI[30]
  • Murumendi ikastetxea[31]
  • Seaska haur-eskola
  • Txindoki-Alkartasuna institutua[32]

Osasuna[19]

  • Osasun zentroa
  • Osasun mentaleko zentroa

Euskara

Beasaingo Jose Inazio Lasaren[33] testigantza, auzo-eskolaren eta irakasleen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[34][35] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2016an herritarren %59,05 euskalduna zen.[6]

Beasaingo euskalkia[36] gipuzkeraren[37] aldaera bat da, Goierriko hizkerakoa[38] hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, Beterritik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra Aratz-Matxinbenta auzoa da.[39]

Beasaingo Udalak 2005. urtean abiatutako Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.[40]

Ondasun nabarmenak

Historiaren aldetik nolabaiteko balioa duten Beasaingo eraikinen zerrenda osoa hementxe duzu: Beasaingo ondare higiezinaren inbentarioa (2001). Nabarmenenak aipatuko ditugu hemen.

Igartzako monumentu multzoa

Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren eskuinaldean dituen eraikinak: burdinola, errota, jauregia eta baseliza
Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren ezkerraldean duen eraikina: Dolarea

Igartzako jaun-andre boteretsuei lotua, Behe Erdi Arokoak dira aztarnarik zaharrenak. Eraikin hauek ditu osagai:[41]

  • Igartza jauregia: Igartzako jaun-andreen oinetxea. Jauregia XVI. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek, Henrike IV.a Gaztelako erregeak XV. mendean suntsiarazi zien Erdi Aroko dorretxearen gainean.
  • Igartzako zubia: harrizko zubia eraikitzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelakoak 1256. urtean. Igartzari buruzko estreinako aipamena, beraz, zubiarena da; ez da harritzekoa, dorretxea hura zaintzeko eraikiko baitzuten, Erdi Aroan egin ohi zenez. Kokaleku estrategikoa baitzen: hortxe elkartzen ziren Gipuzkoara Lizarratetik eta Leintz-Gatzagatik sartutako bideak, Oria arroko bidea hartzeko. Eta bide horrekin gurutzatzen zen, Igartzan, Nafarroatik Bizkairantz zihoan bidea. Beraz, Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako erresumen arteko komunikazioetarako gune garrantzitsua zen. Igartzako zubiaren jabe zen Igartzako jauna, eta 1480. urte arte bidesaria ordaindu behar izan zion zubia igarotzen zuen orok.
  • Igartzako burdinola: lehenengo aldiz XV. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek; geroztik hainbat aldiz suntsitu, berreraiki eta berritu da.
  • Igartzako errota: 1431koa da haren lehendabiziko aipamena.
  • Igartzako gurutzea: hareharrizko gurutzea, bost bat metrokoa. Oinean, metalezko bi plakatan, San Martin Loinazkoak bere idazkariari 1596an diktatu ziona jasotzen duen esaldi hau du (euskaraz eta gaztelaniaz): «Igartzakoa naiz, Tolosatik lau legoatara». Martin Albisu apaizak eman zuen gurutze hori eraikitzeko agindua, 1599an; Beasaingo parrokiako apaiza zen, eta hura eraikitzeko behar adina diru utzi zuen ondaretan.
  • Dolarea: etxe horrek sagardoa egiteko dolarea zuelako du izen hori. Ostatutzat ere erabili zen. Gaur egun, Dolarea izeneko hotela eta jatetxea dago hor.
  • Errementariaren etxea.
  • Baseliza (Belengo Andre Mariaren kapera): jauregiaren aurrealdean dago.

Loinazko Andre Mariaren baseliza

Loinazko Andre Mariaren baseliza XVI. menderako eraikia zegoen, eta dirudienez XIII. mendekoa da hango Andre Mariaren zurezko irudi polikromatua.

Letamendi baserria

Letamendi baserria XVII. mendekoa da. Beasaingo herrigunearen gaineko muino batean dago, Beasainmendi auzoaren beheko aldean.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina garai hartakoak pulpitu azpiko arkua eta Igartzako jaun-andreen kapera baino ez dira. XVI. eta XVII. mendeetan hainbat berrikuntza lan egin ondoren hartu zuen eraikuntzak ia erabat gaur egungo itxura. 1660an arkupea eraiki zitzaion, eta herriko gune publiko garrantzitsu bilakatu zen. Kanpandorrea XVII. mendekoa da, eta sakristia XVIII. mendekoa. Barnealdean hiru ataleko erretaula dago. Nabe bakarreko eliza da; atzealdean korua eta hainbat gela ditu erantsirik. Gurutze gangak ditu estalkian.

Olaran fabrika

Olaran fabrika.

Olaran fabrika 1939an eraiki zuten, eta arkitektura arrazionalistaren erakusgarri da. Orduz geroztik larrugintzan aritu zen, harik eta 2009. urtean —nazioarteko krisialdiak jota— enpresa itxi zuten arte.[42] Hurrengo urtean, Beasaingo Udala jabetu zen eraikinaz, eta zenbait artistek beren ekimenak egin zituzten hor: grafitiak, argazkiak, bideo musikalak. Gainera, gazteen errebindikazioetarako gune ere bihurtu zen.[43]

Eraikinaren zati bat kultura ondasun izendatua du Eusko Jaurlaritzak 2003az geroztik, monumentu sailkapenarekin. Gainerakoa, 2011n eraitsi zuten, etxebizitzak egiteko.[43]

Beasaindar ospetsuak

San Martin Loinazkoaren estatua.

Jaiotegunaren hurrenkeran:

Argazki galeria

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa