Beatriz Artolazabal

politikari espainiarra

Beatriz Artolazabal Albeniz (Gasteiz, Araba, 1970eko apirilaren 3a) arabar politikari jeltzalea da. 2016ko azaroaren 28tik aurrera Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua izan zen.[1] 2020ko irailetik aurrera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izan zen Iñigo Urkullu lehendakariaren hirugarren gobernuan. 2023ko otsailean utzi zuen kargua, EAJren Gasteizko alkategaia izateko maiatzeko udal hauteskundeetan.

Beatriz Artolazabal


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburua

2020ko irailaren 8a - 2023ko otsailaren 14a
María Jesús San José López - Nerea Melgosa

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburua

2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a
Ángel Toña - Idoia Mendia Cueva

Gizarte Zerbitzuen foru diputatua

2015eko uztailaren 6a - 2016ko azaroaren 28a

Osakidetzako zuzendari ekonomikoa

2013ko urtarrilaren 17a - 2015eko uztailaren 6a

Gasteizko Udaleko zinegotzia

2000 - 2007
Bizitza
JaiotzaGasteiz1970eko apirilaren 3a (53 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Euskal Herriko Unibertsitatean ekonomia ikasitakoa, arlo pribatuan lan egin ondoren, 2000. urtean jaioterriko zinegotzi hautatu zuten.[2] Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuen diputatua izan zen, eta aurretik Osakidetzako ekonomia eta finantza zuzendari izandakoa.[3]

Lehen urteak eta heziketa

Gasteizen jaio zen, 1970ean. Gasteizko Zaramaga auzoan hazi zen.[4] Aita bergararra eta ama soraluzetarra ditu, garai batean Zaramagako batzokiaren arduradunak izandakoak.[5] Ekonomia eta Enpresa Kudeaketan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean espezializatuta. 18 urterekin EGIko kidea egin zen, eta 21 urterekin EAJn alderdikidetu zen.[6]

Ibilbidea

Hainbat enpresatan administrari lanak egin zituen. 1995etik 1996ra informatika eta administrazio lanak egin zituen Gizaker enpresan. 1998an finantzako eta administrazioko praktikak egin zituen Guascor I+D enpresan. 1998tik 1999ra Astilan enpresako (Sormen taldeko enpresa) administraria eta komertziala izan zen. 1999an Logic Control enpresara batu zen, eta merkataritzako eta prestakuntza-lanetako arduraduna izan zen 2000ra arte.

2000n Gasteizko Udaleko zinegotzi izendatu zuten. 1999ko udal hauteskundeetan EAJ-EA koalizioaren zerrendetan aurkeztu zen, baina ez zen hautetsia izan. Hala ere, 2000ko abenduan Pedro Elosegik utzitako hutsunea betetzeko aukeratu zuen EAJk. 2003ko udal hauteskundeen ondoren berriz ere zinegotzi hautatua izan zen, eta oposizioko kide gisa jarraitu zuen 2007ra arte.[7] 2005ean, Gasteizko lehen ezkontza homosexuala zuzendu zuen.[5]

2008an Gasteizko Santiago Ospitaleko ekonomia eta finantza zuzendaria izendatu zuten. 2011n kargua utzi zuen, eta erakunde-kontsultore gisa egin zuen lan 2011tik 2013ra.[8] 2012 eta 2013 bitartearen EAJren Araba Buru Batzarreko kidea izan zen, gizarte-ekintza, etxebizitza eta osasun gaiez arduratuz.[9] 2013an Osakidetzako ekonomia eta finantza zuzendaria bilakatu zen.[10]

2015ean Osakidetza utzi zuen, Arabako Foru Aldundian Gizarte Zerbitzuen foru diputatua izendatu zutelako. 2016an kargua utzi zuen, Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izendatu zuenean. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Artolazabalek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa jarraitu zuen Urkulluren hirugarren gobernuan. 2021eko irailean bere sailak Gernikako estatutuan jasotako espetxeen kudeaketaren eskumena jaso zuen, ordura arte Espainiako Gobernuaren esku zegoena.[11]

2022ko irailean, 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak izendatzeko EAJren barne-prozesuak hastear zirela, haren izenak indarra hartu zuen Arabako Aldundirako edo Gasteizko Udalerako balizko hautagai gisa.[12][13] Urriaren 25ean, EAJren Araba Buru Batzarrak Gasteizko alkategai izateko proposatuko zuela iragarri zen, Gorka Urtaranen lekua hartuz. Era horretan, EAJk euskal hiribururen bateko alkate izateko proposatzen duen bigarren emakumea bilakatu zen, Maria Jesus Agirreren ondoren (1999an EAJ-EA koalizioaren zerrendaburu izandakoa).[14]

2023ko otsailaren 14ean utzi zuen sailburu kargua hauteskunde kanpainara dedikatzeko, eta Nerea Melgosak ordezkatu zuen.

Bizitza pertsonala

Mendibilen bizi da, Arratzua-Ubarrundian.[15][16] Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.[17] Haurtzaroan ezin izan zuen euskara ikasi, haren Soraluze eta Bergarako familiak euskara galdu egin baitzuen, eta helduaroan hasi zuen euskalduntze-prozesua.[4][18]

Hauteskundeak

Beatriz Artolazabalek lehiatutako hauteskundeak
HauteskundeakAlderdiaKoalizioaBarrutiaPostuaEmaitza
1999ko udal hauteskundeakEAJEAJ-EAGasteiz13.a (27tik)Ez hautetsia[a]
2003ko udal hauteskundeakEAJEAJ-EAGasteiz5.a (27tik)Hautetsia
2015eko udal hauteskundeakEAJArratzua-Ubarrundia7.a (7tik)Ez hautetsia
2023ko udal hauteskundeakEAJGasteiz1.a (27tik)

Erreferentziak

Kanpo estekak


Aurrekoa
Ángel Toña
Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua

2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a
Ondorengoa
Bera
(Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak)
Idoia Mendia
(Enplegua eta Lana)
Aurrekoa
Bera
(Enplegua eta Gizarte Politikak)
Maria Jesus San Jose
(Lana eta Justizia)
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailburua

2020ko irailaren 8a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan