Beatriz Gimeno

ekintzaile feminista, LGTBIQ eta politikaria

Beatriz Gimeno Reinoso ( Madril, 1962ko maiatzaren 9a ) LGTBI eskubideen aldeko ekintzaile feminista lesbiana eta espainiar politikaria da. 2015eko ekainetik aurrera, Podemoseko diputatua da Madrilgo Batzarreko X. Legegintzaldian baita Podemoseko berdintasun arloko arduraduna Madrilgo Erkidegoan ere. FELGTBn (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Espainiako Federazioa) presidentea izan zen 2003 eta 2007 bitartean, Espainian sexu bereko ezkontza onartu zenean eta Madril Europride 2007ko egoitza gisa aukeratu zutenean. 2020an Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten. [1][2][3]

Beatriz Gimeno

(2022)

Madrilgo biltzarkidea

2021eko ekainaren 8a -
Hautetsia: 2021eko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeak

Madrilgo biltzarkidea

2019ko ekainaren 11 -
Hautetsia: 2019ko Madrilgo Biltzarreko Hauteskundeak

Madrilgo biltzarkidea

2015eko ekainaren 9a - 2019ko apirilaren 2a
Hautetsia: 2015 Madrilenian regional election (en) Itzuli
president of the State Federation of Lesbians, Gays, Trans and Bisexuals (en) Itzuli

2003 - 2007
Pedro Zerolo (en) Itzuli - Antonio Poveda (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz Gimeno Reinoso
JaiotzaMadril1962ko maiatzaren 9a (61 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Sevilla
Familia
Ezkontidea(k)Boti García Rodrigo (en) Itzuli  (2005eko abendua -  2012)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, LGBT ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta zuzendaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Elkarrekin Ahal Dugu

beatrizgimeno.es
Facebook: BeatrizGimeno38 Twitter: BeatrizGimeno1 Edit the value on Wikidata

Biografia

Boti García Rodrigo FELGTBko aktibistarekin ezkondu zen 2005eko abenduan. 10 urteren buruan dibortziatu ziren. 80. hamarkadan jaiotako semearen ama da. [4][5] Beatriz Gimenok Filologia Semitikoa ikasi zuen.[6]

Ekintzaile feminista eta lesbiana

1985ean bere familiarekin Sevillara joan zen bizitzera eta 1988an elkarte feminista bateko bileretara joan eta horrela hasi zen mugimenduan militatzen. Madrilera itzultzean, COGAMen (Madrilgo Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Kolektiboa) sartu zen eta 1995ean FELGTBn hasi zen. Bertan idazkari nagusiaren kargua hartu zuen 2002an Pedro Zerolo ordezkatuz. 2007ko martxoaren 6an kargua utzi zuen FELGTB barruan kultura batzordeko kide izateko, LGTB ikasketak sustatuz kulturan eta unibertsitatean. [7]

Gimenok homosexualen mugimenduaren barruan "matxismo gay" baten existentzia azpimarratu izan du, hots, emakume lesbianak, emakume zein lesbiana izateagatik "bazterkeri bikoitza" jasaten dutela.[8] Feminismo lesbiarraren inguruko lanak argitaratu ditu eta hainbatetan posizionatu da prostituzioaren lagalizazioaren aurka emakumeen gorputzen salerosketa eta neoliberalismoa salatuz. [9] [10] Belaunaldien arteko eta oroimena duen feminismoaren alde egiten du, transinklusiboa, abolizionista, intersekzionala, LGTBI borrokekin senidetua eta indarkeria matxisten aurkako borrokan arreta jartzen duena, baita aberastasuna, denbora eta zaintzak birbanatzea bilatzen duen feminismoan ere. Feminismo autonomiaduna eta bere prozesu propioak dituenak, alderdiak eta erakundeak baztertzen dituena, nahiz eta ados egon arlo guztietatik indarrak batu, eta guztien artean konplizitateak eta aliantzak sortzearen estrategiarekin.[11]

Espainian sexu berekoen arteko ezkontza onartzeko legea tramitau bitartean, Gimeno FELGTBko lehendakari gisa, lege honen kontra zeuden Alderdi Popularraren eta Eliza Katolikoaren jarrerari aurre egin zion. Lege berria indarrean jarri zenean FELGTBk manifestazio jendetsua antolatu zuen LGTBI nazioarteko harrotasun egunaren ospakizuna aprobetxatuz. Beatriz Gimeno kolaboratzailea da hainbat hedabidetan: Pikara Magazine, Eldiario.es eta El Plural egunkari digitaletan adibidez.[12][13][14] Feminista abolizionista eta transinklusiboa da.[15]

Politikaria

2015ean Madrilgo hauteskunde autonomikoetan, Gimeno 4. postuan joan zen Podemosen zerrendetan eta Madrilgo Parlamentuko diputatu aukeratu zuten. 2017ko otsailean, Podemosen primarioetan Antikapitalisten zerrendaren buru izan zen Miguel Urbanekin batera. [16][17]

Talde honetatik urunduta, 2019ko martxoan Isabel Serraren hautagaitzarekin bat egin zuen eta "Madrid Avanza" barruan joan zen urte bereko Madrilgo Asanbaldarako hauteskundeetarako zerrenda osatzeko barne prozesuan. [18] [19]

2020ko urtarrilaren 13an, Irene Monterok zuzentzen duen Berdintasun Ministerioaren menpe dagoen Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuen, Rocío Rodríguez Prieto ordezkatuz. [1] Agintaldian Institutua bere garaian izan zena berriro izatea du xede: politika publiko feministetan erreferentzia bat, baita ezagutza feministaren ekoizpenean ere.[20]

"Une honetan, feminismoak gai izan behar du adostasun handietan zentratzeko. Badirudi, askotan, adostasunetan zentratzeak adostuna ez dena ahaztea esan nahi duela: ez. Esan nahi du adostasunei dagokienez aliantzak egitea eta bakoitzak adostasunaren xede ez dena lantzen jarraitzea, bai mugimenduan, bai erakundeetan". Beatriz Gimeno.[15]

Bere posizionamendu politiko-ideologiko publikoak eztabaida mediatikoetan murgilduta egotera eraman izan du. Kritikak jasotzen ditu prostituzioari buruz, alokairuko sabelei buruz, edo LGTB militantziari buruz, edo emakume transei buruz adierazi duen ideiengatik, besteak beste. [21][22][23][24][25][15]

Argitalpenak

  • (2002). Primeras caricias: 50 mujeres cuentan su primera experiencia con otra mujer.[26]
  • (2004) ¿Seré lesbiana? [27]
  • (2005). Su cuerpo era su gozo. [28]
  • (2006). La liberación de una generación : historia y análisis político del lesbianismo [29]
  • (2008) La construcción de la lesbiana perversa. Visibilidad y representación de las lesbianas en los medios de comunicación. El caso de Dolores Vázquez-Wanninkhof.[30]
  • (2009). La luz que más me llama.[31]
  • (2009). Deseo, placer. [32]
  • (2012). La prostitución.[33]
  • (2018). La lactancia materna. Política e identidad. [34]

Erreferentziak

Kanpo estekak