Bera Bera eskubaloia

Bera Bera Donostiako eskubaloi taldea da, Bera Bera Rugby Taldearen emakumezko eskubaloi saila dena. 2008tik Espainiako Ligako talde indartsuenen artean dago, 8 Liga eta 6 kopa irabazi dituela.[1]

Bera Bera
Sorrera1983 (Kluba)
1989 (Saila)
AretoBidebieta kiroldegia (Donostia)
Edukieraikusle
PresidenteaEuskal Herria Aitor Telletxea
EntrenatzaileaEuskal Herria Imanol Alvarez
LigaEspainiako liga
2022-231.a, final 1/2
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala
Bera Bera 2016-2017 denboraldian
2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuen taldea
Bera Bera eta Besançonen arteko partida European Leaguen, 2022an.

Historia

Bera Bera eskubaloi saila klubeko arrakastasuena da. Bera Bera antzinako Corteblanco Bidebieta taldeko luzadura da. Bidebieta auzoko taldea, 1989an ABF Ligako Ohorezko Mailara igo zen eta hor dirau. 1998an Corteblanco Bidebieta Bera Bera Rugby Taldeko estrukturan sartu zen dirua lortzeko eta izenaz aldatu zuen.

Kirol ibilbideari dagokionez aurreneko emaitza onak Kopan izan zituen, 2006 eta 2009 arteko final guztiak jokatu baitzituen, bi irabazi eta bi galduz. 2012-13an aurreneko Liga irabazi zuen eta beste hiru etorri ziren jarraian. Txapeldunen Ligan ere jokatu zuen eta ligaxkako fasean sartu zen 2013-14 denboraldian.

2016-17 denboraldian ezin izan zuen Liga irabazi baina 2017-18an berriz eskuratu zuen Atlético Guardés-ekin lehia estua izan ondoren, puntutan berdinduta gelditu baitziren. 2019-2020 denboraldian 16. jardunaldi jokaturik zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan Bera Bera sailkapen buruan zen 4 punturen aldearekin eta txapeldun izendatua izan zen. Hurrengo bi urteetan ere Liga txapelduna izan zen baina ez zuen Kopa irabazterik lortu.

2022-23 denboraldian Liga sistema aldatu egin zen. Fase erregularra erraz irabazi zuen Bera Berak baina lehenengo 8 sailkatuek play-offak jokatu zituzten eta Elxek final erdietan kanporatu zuen.

2023-24 denboraldia bikain hasi du, Donostian jokatu zen Iberiar Superkopa irabazi baitu.

Izenak

Babeslearen izenarekin izendatu izan da txapelketa odizialetan. Horrela Corteblanco Bidebieda, Akaba Bera Bera eta Super Amara Bera Bera izenak izan ditu.

  • SCRD Bidebieta (1983–1998)
    • Babesleak:
      • Corteblanco (1989–1998)
      • Meyba (1990–91)
  • Bera Bera eskubaloia (1998–)
    • Babesleak:
      • Akaba (1999-2010)
      • Super Amara (2016- )

Uniformea

Etxekoa

 
1990
 
2016
 
2017-18
 
2018-2019
 
2019
(Europa)
 
2019-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Kanpokoa

 
2016
 
2017
 
2018
 
2019
 
2022

Palmaresa

Espainiar estatuan

  • Espainiako liga (8): 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2019-20, 2020-21 eta 2021-22.
  • Erreginaren Kopa (7): 2007, 2009, 2013, 2014, 2016, 2019 eta 2023.
  • Espainiako Superkopa (8): 2007-08, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2018-19 eta 2022-23.
  • Euskadiko Kopa (8): 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2019.

Nazioartean

Azken denboraldiak

DenboraldiaMailaPostuaErreginaren KopaSuperkopa
2005-06Ohorezko maila5.a2.a
2006-07Ohorezko maila5.a1.aFinalista
2007-08Ohorezko maila5.a2.a1.a
2008-09Ohorezko maila4.a1.a
2009-10Ohorezko maila6.a-2.a
2010-11Ohorezko maila5.a-
2011-12Ohorezko maila2.a2.a
2012-13Ohorezko maila1.a1.a1.a
2013-14Ohorezko maila1.a1.a1.a
2014-15Ohorezko maila1.a2.a1.a
2015-16Ohorezko maila1.a1.a1.a
2016-17Ohorezko maila2.a2.a1.a
2017-18Ohorezko maila1.a2.a
2018-19Ohorezko maila2.a1.a1.a
2019-20Ohorezko maila1.afinal 1/42.a
2020-21Ohorezko maila1.afinal 1/22.a
2021-22Ohorezko maila1.afinal 1/22.a
2022-23Ohorezko maila1.a, final 1/21.a1.a

2022-2023 Taldea

#IzenaPostuaDenboraldiak
1 Alice FernandesAtezaina3
3 Esther ArrojeriaErdikoa11
4 Mariane FernándesEzker albokoa4
7 Sara GilEzker hegalekoa5
8 Alba MenéndezAlbokoa14
9 Emma BoadaErdikoa4
13 Laura HernándezEzker albokoa3
14 Malena CavoEskuin albokoa3
15 Maitane EtxeberriaAlbokoa10
16 Maddi AallaAtezaina2
17 June LoidiEzker albokoa2
23 Paula ArcosEzker albokoa1
25 Anne ErauskinEskuin hegalekoa1
31 "Shula" GavilánPibotea1
42 Cristina PolonioPibotea2
90 Haizea UrretabizkaiaEzker hegalekoa1

Erreferentziak

Kanpo estekak

Ikus, gainera