Ukimen-pantaila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Touchscreens lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Metro Bilbao San Mamés 04.jpg|thumb|right|300px|Ukimen-pantailadun txartel salmentarako makinak]][[Fitxategi:TabletPC.png|thumb|right|300px|[[Tablet]] informatikoa]][[Fitxategi:Sony Ericsson Xperia ray ST18i.jpg|thumb|right|100px|Ukimen-pantailadun telefono mugikorra]]'''Ukimen''' edo '''ukipen-pantaila''' bere gainazaleko ukimenaren bitartez [[hardware|gailu]] bati datu eta aginduen sarrera egitea ahalbidetzen duen [[pantaila (argipena)|pantaila]] da, aldi berean pantailan bertan emaitzak agertzen dituelarik. Hala, datu sarrera eta irteerak pantailan islatzen dira. Zenbait kasutan pantailaren kontakturako [[arkatz optiko]]a edo beste antzeko objektuak erabil daitezke. Gaur egun, pantaila arrunt (tutu-pantaila, plasma, LCD) baten gainean instala daitezkeen ukipen pantailak ere badaude.
 
Ukimen-pantailak hasiera batean garrantzia hartu zuen industriako gailuetan, informazio pantailetan, museo eta antzeko pantailetan, bankuen kutxazain automatikoetan, eta abar, zeinetan sagua eta teklatuaren erabiltzea ezerosoa baiten.
6. lerroa:
 
== Sistema eragileak eta softwarea ==
Ukimen-pantailadun gailuak erabiltzeko [[software]] ugari dago, eta [[sistema eragile]] nagusietan erabilgarri da teknologia hau, hala nola [[Linux]], [[MacOS]] eta [[Microsoft Windows|Windows]]. Azken bi hauen kasuetan, sistema eragilearen bertsio bereziak daude tablet eta ukimen-ordenagailuetan erabiltzeko. [[Apple Inc.|Applek]]k [[iOS]] sistema eragilea garatu du [[iPad]] eta [[iPhone]] produktuetarako batipat, eta [[Microsoft]]ek, ''Windows XP Tablet PC Edition'' bertsioa kaleratu zuenetik [[Windows 8]] bertsiora sistema eragilea garatzen du ukimen gailuekin erabili ahal izateko.
 
Bestelako gailu batzuetan, hala nola [[PDA]]k, [[tablet]]ak edota [[telefono adimentsu]]etan, beste sistema eragileak esistitzen dira, hala nola [[Android]], [[Windows Phone]], [[BlackBerry OS]] edo [[Symbian]].