Disko optiko (informatika)

Disko optikoa[1] prozedura optikoz irakur daitezkeen datuak gordetzen dituen diskoa da.[2] Disko optiko unitate batek, imanen ordez laser izpiak erabiltzen ditu informazioa diskoaren azalean idazteko eta irakurtzeko. Disko gogorrak bezain azkarrak ez diren arren, disko optikoek leku handia dute datuak biltzeko, ez dira hain sentikorrak ingurumen-gorabeherekiko, eta biltegiratze handiagoa ematen dute kostu txikiagoan. Bere lehen aplikazio komertzial masiboa musika CDa izan zen, 1980ko hamarkadaren hasierakoa. Disko optikoek euren biltegiratze ahalmena aldatzen dute, mota askotakoak dauden arren, ohikoenak 700 MBko CDa, 4,7 GBko DVDa eta 25 GBko Blu-ray dira geruza bakarrean.

Disco optiko
Artikulu hau datuak gordetzeko diskoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Disko optiko».

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.