Jon Maia

bertsolaria eta euskal idazlea

Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko ekainaren 25a)[1] bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua.

Jon Maia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Maia Soria
JaiotzaUrretxu1972ko ekainaren 25a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, idazlea, poeta eta film-zuzendaria

IMDB: nm5532818 Literaturaren Zubitegia: 746 Edit the value on Wikidata

Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera, azkena 2009an. Halaber, irakasle lanetan dabil edo ibili da hainbat tokitan, baita euskara irakasle ere.

Azkenik, Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Aipatzekoa da dokumentalen artean Quebecera egindako bidaia kontatzen duena, elkarte horrekin egindakoa ("Apaizac Obeto"). Baita "Gazta zati bat" lana ere, 'Gure Esku Dago' mugimenduaren aitzindaria izan zen 'Nazioen Mundua'-ren lana islatzen duena.

Jarduerak

Bertsolaritza

  • Bertso saioa Allurralden (Andoain, 1995-03-19. Aiurri aldizkaria)
    1983an Zumaiako Bertso eskolan hasia.
  • 1987tik plazaz plazako bertsolaria.
  • Zumaiako Bertso eskolan haur eta gaztetxoen irakasle.
  • Gasteizko Bertso eskolan irakasle.
  • Zestoako Bertso eskolan irakasle.

1997ko EHko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako agurra, bere familiari izandako integrazioa eskertuz, birala bihurtu zen.

bertso hau kantatu zuen:

Ama Extremadura

aita Zamoratik

abuela ta abuelo

haien aurretik

herri hontan sustraitzen

asmatzeagatik

neuk’e maita dezaket

guztien gainetik

euskaraz badakit

bertsoz darabilkit

dena zuengatik

halaxe dagokit.

Denek kantatu dute nere ahotik.


Palmaresa

Literatura

  • Baleike aldizkaria (1995)
    Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera.
  • Zikloak Arabera: argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera.
  • Riomundo, 2005, Txalaparta: nobela.[2]
  • Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.
  • Berriak jaio ginen (Elkar): autobiografia bertsolaritzari buruz.

Gidoigintza

  • Mihiluzeko (ETB1) erredaktore.
  • Martina (ETB3) telesailean gidoilari burua.
  • Udazkeneko loreak (ETB1)
  • Bidaia intimoak dokumentala
  • Apaizac Obeto dokumentala

Musika

Musika talde hauen letragile izan da noizbait: Negu Gorriak (Gure Jarrera diskoan 5 kantutan), Gozategi (Nirekin kantua), Bizkar Hezurra, SA, Zaldibobo, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi (Itsasoari begira, Ilargia, Haizeak jotzen zuen...), Imuntzo eta Beloki, Gari, Esne Beltza (Bozgorailuetatik!!, Esne Zopak) Ken zazpi (Itsasoa gara), Korrika, Araba euskaraz, Nafarroa OinezBertsojazz ekimenean ere partaidea izan da, Donostiako Jazzaldiaren baitan abiatutako bertsoa eta jazza uztartzen dituena.

Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile. Hiru disko: Karidadeko Benta, Amore amore, San Quirico. Ibilbidea amaitzeko Lehengo munduaren azkena izeneko DVDan Getxoko Folk Jaialdiko kontzertua plazaratu zuten. 2003tik 2007ra iraun zuen proiektuak.

Azken musika egitasmoa Hezurbeltzak taldea izan da, 2018an abiatuta.[3]

Komunikabideak

  • Prentsa: Egin eta Gara egunkarietan, Nabarra eta Zazpika aldizkarietan denboraldietako kolaboratzaile lanak.
  • Irratia: Hala Bedi irratian "Punto eta koma" irratsaioan esatari-gidoilari lau denboraldi, eta Euskadi Irratian denboraldietako kolaboratzaile lanak.
  • Telebista: ETBko hainbat tertulietan denboraldietako partaide.
  • Internet: Itsasotik begira blogaren sortzaile eta arduradun.

Ikus-entzunezkoak

  • Bidaia intimoak dokumentala (2009), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak, Korrika).
  • Apaizac Obeto dokumentala (2010), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak).
  • Gazta zati bat dokumentala (2012), zuzendari eta gidoilari (Nazioen mundua).
  • Gutik zura dokumentala (2016), zuzendari eta gidoilari.
  • Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean (2021), zuzendari eta gidoilari.

Bestelakoak

  • Itzulpengintza: gaztelania-euskara itzulpenak egin ditu, itzultzaile autonomotzat.
  • Irakaskuntza: AEK, Inlingua. Euskara irakasle.
  • Apaizac Obeto (Albaola Itsas Kultur erakundea-Parcs Canada) espedizioko partaide eta kronista.
  • Bertsojazz ekimeneko partaide.
  • Albaola Itsas Kultur Erakundeak eraikiko duen San Juan baleontziaren proiektuaren bultzatzaile.

Euskal gatazka politikoa

2006ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak