Bertsolari Txapelketa Nagusia

lau urterik behin Euskal Herrian antolatzen den bertsolari txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko bertsolarien artean egiten den txapelketa da. Gaur egun lau urtetik jokatzen da eta 2022koaz geroztik, egungo txapelduna Maialen Lujanbio da.

Bertsolari Txapelketa Nagusia
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1935
Txapel gehienAndoni Egaña (4 txapel)
Azken txapeldunaMaialen Lujanbio
Andoni Egañak lau txapelketa irabazi zituen jarraian.
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak. Erdi-erdian, Txirrita irabazlea.
Basarri eta Uztapide, lorratz handia utzi duten bi bertsolari.
Xabier Amuriza, 1980ko eta 1982ko txapelduna.
Maialen Lujanbio, 2009ko, 2017ko eta 2022ko txapelduna.
Amets Arzallus, 2013ko txapelduna.
2005 eta 2017 arteko finalak Bilbao Exhibition Centren jokatu ziren, Barakaldon.

Antolaketa

Antolatzaileak

Euzko Gaztedik antolatu zituen bi lehenak, 1935ean eta 1936an. Gero, Espainiako Gerra Zibilaren eta haren osteko errepresioaldi gogorraren etena gertatu zen. Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura handik urte batzuetara, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. Bizkaitarra izan arren, euskara batuan abestu zuen, orduko moldea hautsiz, eta geroztik nagusi den bertsokera modernoaren oinarriak ezarri zituen. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin.[1]

Finalaren egoitzak

Lehenengo ekitaldiak Donostiako antzokietan antolatu ziren. 1960. hamarkadan Anoeta pilotalekuan jokatu ziren finalak eta 1986tik aurrera Anoeta Belodromoa finkatu zen. 2005ean apustu handia egin zen bertsolaritzaren eremu tradizionaletik atera eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren finala jokatzeko. Arrakastatsua izan zen erabat eta hurrengo ekitaldiak ere bertan jokatu ziren. 2021ean ezin izan zen txapelketarik jokatu COVID-19 pandemiaren erruz eta 2022ko udazkenean jokatu zen. Finala jokatzeko egoitza ere aldatu zen, Iruñeko Nafarroa Arena eraikinean jokatu baitzen lehenengoz[2].

Finalaren egoitza (Hiria)EkitaldiakUrteak
Anoeta Belodromoa (Donostia)51986, 1989, 1993, 1997, 2001
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo)42005, 2009, 2013, 2017
Anoeta pilotalekua (Donostia)31962, 1965, 1967
Victoria Eugenia Antzokia (Donostia)21936, 1960
Karmelo Balda pilotalekua (Donostia)21980, 1982
Poxpolin Antzokia (Donostia)11935
Nafarroa Arena (Iruñea)12022

Txapelketa Nagusiaren irabazleak

UrteaTxapelduna
BTN-1935Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1936Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
BTN-1960Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1962Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1965Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1967Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1980Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1982Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1986Sebastian Lizaso Iraola
BTN-1989Jon Lopategi Lauzirika
BTN-1993Andoni Egaña Makazaga
BTN-1997Andoni Egaña Makazaga
BTN-2001Andoni Egaña Makazaga
BTN-2005Andoni Egaña Makazaga
BTN-2009Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2013Amets Arzallus Antia
BTN-2017Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2022Maialen Lujanbio Zugasti

Datuak

Txapelak

BertsolariaTxapelakUrteak
Andoni Egaña41993, 1997, 2001, 2005
Manuel Olaizola "Uztapide"31962, 1965, 1967
Maialen Lujanbio32009, 2017, 2022
Inazio Eizmendi "Basarri"21935, 1960
Xabier Amuriza21980, 1982
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"11936
Sebastian Lizaso11986
Jon Lopategi11989
Amets Arzallus12013

Parte hartzeak finalean

BertsolariaParte hartzeakUrteak
Andoni Egaña71986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005, 2009
Maialen Lujanbio71997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Jon Lopategi61962, 1965, 1967, 1982, 1986, 1989
Unai Iturriaga61993, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
Aitor Mendiluze62001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Sustrai Colina62001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Manuel Olaizola "Uztapide"51936, 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Enbeita51980, 1982, 1986, 1989, 1993
Sebastian Lizaso51982, 1986, 1989, 1993, 1997
Amets Arzallus52005, 2009, 2013, 2017, 2022
Fernando Aire "Xalbador"41960, 1962, 1965, 1967
Mattin Treku "Mattin"41960, 1962, 1965, 1967
Jon Azpillaga41960, 1962, 1980, 1982
Jon Maia41997, 2001, 2005, 2009
Igor Elortza42001, 2005, 2013, 2017

Erreferentziak

Kanpo estekak