Bidasoa Kirol Kluba

Bidasoa Kirol Kluba (gaztelaniaz: Club Deportivo Bidasoa) Irungo (Gipuzkoa) eskubaloi taldea da, Euskal Herriko talderik garrantzitsuenetarikoa. 1995 urtean Europako txapelduna izan zen.

Bidasoa Kirol Kluba
Izen ofizialaBidasoa Kirol Kluba
Sorrera1962 (62 urte)
AretoArtaleku
Edukiera2.200 ikusle
PresidenteaGurutz Aginagalde
EntrenatzaileaJacobo Cuétara
LigaASOBAL Liga
2022-234.a
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala

Historia

1962 urtean Jose Migel Aranak sortu zuen Bidasoa Kirol Kluba edo Club Deportivo Bidasoa de Irún. 1983an Elgorriaga txokolate enpresa taldearen babesle bihurtu zen, eta 1997 arte hala izaten jarraitu zuen. Juantxo Villarreal izan zen garai hartako entrenatzailea.

1987an lehenengo titulua lortu zuten, Asobal Liga hain zuzen ere, FC Barcelonaren aurka irabaziz. 1995ean kontinente mailan lehen titulua erdietsi zuten, Europako Kopa hain zuzen ere, finalean RK Zagreb taldea garaituz. 1997an Europako Errekopa irabazi zuen. Garai hau "urrezko aroa" izan zen baina XXI mendea hastearekin batera emaitzak apaldu egin ziren eta 2007an 2. mailara jeitsi zen. ia hamarkada bat egin zuen bertan (2013-14 denboraldia ezik) eta 2016an berriz ere goren mailara igotzea lortu zuen. 2018-19 denboraldian urte bikaina burutu zuen, Ligan bigarren egin eta ASOBAL Kopan finala jokatu baitzuen. Honen saria Europako txapelketetarako sailkatzea izan zen 12 urteren ondoren.

2019-20 denboraldia ere bide beretik hasi zuen eta Txapeldunen Ligan ligaxka fasean nagusitu zen. Hurrengo play-offetan ordea Poloniako Wisła Płock taldeak kanporatu zuen eta ez zen final zortzirenetarako sailkatu.

Uniformea

 
Europako Kopa 1995
 
Errekopa
1997
 
2018-2020
 
2021

Palmaresa

Nazioartean: 2

Estatuan: 6

  • ASOBAL Liga:
    • Txapeldun (2): 1987 eta 1995.
    • Txapeldunorde (3): 1994, 2019 eta 2021.
  • Errege Kopa:
    • Txapeldun (2): 1991 eta 1996.
    • Txapeldunorde (5): 1983, 1988, 1990, 1993 eta 1998.
  • ASOBAL Kopa:
    • Txapeldun (1): 1993.
    • Txapeldunorde (4): 1992, 2018, 2019 eta 2022.
  • Espainiako Superkopa:
    • Txapeldun (1): 1996.
    • Txapeldunorde (3): 1988, 1989 eta 1994.
  • Espainiako Gazteen Txapelketa:
    • Txapeldun (1): 1993.

Euskadiko Kopa

  • Txapeldun (9): 2000, 2001, 2002, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022.

Azken denboraldiak

Sakontzeko, irakurri: «Bidasoa Kirol Klubaren historia»
DenboraldiaMailaPostua
1998-99ASOBAL Liga11.a
1999-00ASOBAL Liga4.a
2000-01ASOBAL Liga5.a
2001-02ASOBAL Liga8.a
2002-03ASOBAL Liga8.a
2003-04ASOBAL Liga13.a
2004-05ASOBAL Liga11.a
2005-06ASOBAL Liga6.a
2006-07ASOBAL Liga17.a (jeitsi)
2007-08Zilarrezko maila9.a
2008-09Zilarrezko maila9.a
2009-10Zilarrezko maila10.a
2010-11Zilarrezko maila13.a
2011-12Zilarrezko maila12.a
2012-13Zilarrezko maila3.a (igo)
2013-14ASOBAL Liga16.a (jeitsi)
2014-15Zilarrezko maila5.a
2015-16Zilarrezko maila2.a (igo)
2016-17ASOBAL Liga11.a
2017-18ASOBAL Liga10.a
2018-19ASOBAL Liga2.a
2019-20ASOBAL Liga4.a
2020-21ASOBAL Liga2.a
2021-22ASOBAL Liga3.a
2022-23ASOBAL Liga4.a

Jokalari aipagarriak

Bidasoa Kirol klubak jokalari aipagarri ugari izan ditu, hona hemen ezagunenetako batzuk:

2022-2023 Taldea

#IzenaPostua
2 Iñaki CaveroEskuin hegalekoa
3 Iñaki UgartePibotea
8 Mikel ZabalaEzker hegalekoa
9 Tao Gey-EmparanEskuin hegalekoa
10 Eneko FurundarenaEzker albokoa
13 Julen AginagaldePibotea
16 Harbaoui MehdiAtezaina
17 Rodrigo SalinasEskuin albokoa
19 Julen MujikaEskuin albokoa
20 Julen UrruzolaEzker albokoa
21 Xabier BarretoEzker hegalekoa
23 Asier IribarErdikoa
24 Mihajlo MiticEskuin albokoa
25 Jon AzkueErdikoa
27 Thomas TesorierePibotea
28 Matheus Francisco Da SilvaPibotea
31 Gorka NietoErdikoa
32 Daniel Garcia RiveraEzker hegalekoa
33 Jakub SkrzyniarzAtezaina
39 Asier NietoErdikoa
88 Víctor Rodríguez CostasEzker hegalekoa

B taldea

Bidasoaren B taldea Lehenengo Nazional mailan jokatzen ari da.

DenboraldiaMailaPostua
2016-17Lehenengo Nazionala15.a

Kanpo estekak