Bilbo-Loiu aireportua

Bizkaian kokaturiko nazioarteko aireportua

Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao — (IATA: BIO, NAZE: LEBB) Aenak kudeatzen duen Bilboko nazioarteko aireportua da, Bilbotik 12 kilometrora kokatua. Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago, baina bidaiarien terminala (La Paloma ezizenez ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude; aldiz, Sondikan daude karga terminala, bidaiarien terminal zaharra (gaur egun zerbitzuz kanpo), aireportuko zerbitzu gehienak zein 10/28 pista; bestetik, 12/30 pistaren zati bat Derion dago.

Bilbo / Bilbao
Bilboko aireportua
Aeropuerto de Bilbao
IATA: BIO • ICAO: LEBB Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLoiu, Sondika eta Derio
Koordenatuak43°18′04″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056
Map
Altitudea41 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1948ko irailaren 19a
Inaugurazioa1955
JabeaENAIRE
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaBilbo
Arkitektura
ArkitektoaSantiago Calatrava
Aireportua
Pistak
NorabideaMaterialaLuzeZabal
10/28Asfalto1.910 m45 m
12/30Asfalto2.600 m45 m
Zerbitzu hiriaBilbo
Webgune ofiziala

Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena da, bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. 2018an 5.469.453 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta % 10,0 gehiago, Aenaren sareko aireportuen artean 14.a izanik. Era berean, espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.​ Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.

Historia

Aireportua 1945ean.
Aireportua 1957an.
Aireportua 1965ean.
Aireportua 1977an.
Aireportua 1983an.
Aireportua 1990ean.
Aireportua 1995ean.
Aireportua 2001ean.
Aireportua 2017an.

1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen, Bizkaiko herrialdean hainbat esperimentu aeronautiko egin ondoren, eta aireportuaren kokalekua aztertzeko probintzia batzarra sortu zen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen, eta Bilboko lehenengo aireportu xumea eraiki zen. Hala ere, tokiaren gabezien ondorioz aireportuak ez zuen interes handirik jaso. Bilboko ingurua altuera erdi eta beheko mendiz inguratuta egoteagatik, aireportua kokatzeko biztanlerik gabeko bailara laua aurkitzea beharra zegoen.

Eraikitze lanak Espainiako Gerra Zibila gauzatu zen bitartean hasi ziren, eta hortik 1937ko ekainera arte aireportua ekintza militarrentzako aire-base gisa erabili zen. 1938an aireportuaren garapenaren bigarren aldia hasi zen, Bilboko Udalak Espainiako Gobernuarekin izapideak hasi baitzituen 1936ko hasierako proiektua aldatzeko, eta proiektu berria idazteko baimena eman zen, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorrak onartutakoa.

1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta 1948ko irailaren 19an aireportuak eguneko aktibitateak hasi zituen, Aviación y Comercio S.A. (Aviaco) airelineak Bilbo-Madril eta Bilbo-Bartzelona aire-bide erregularrak hastearekin batera. Bi urte geroago, 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[1] Garai horretan, aireportuak 29/11 orientabideko asfaltozko pista zuen, 1.440 × 45 metrokoa (4.724 × 148 oin); eta lurrezko beste pista bat, 1.500 × 150 metrokoa (4.921 × 492 oin). Gainera, errodadura kalea, bidaiarien terminala, kontrol dorrea, irrati-baliza, goniometroa eta polizia, posta, mediku, meteorologia estazio, telefono eta depositua betetzeko zerbitzuz hornituta zegoen. Ondoren, 1955an, pista orokorra eta bidaiarien terminalaren aurrean kokatutako aireontzien aparkalekua lotzeko errodadura eraiki zen, 124 × 60 metrokoa (407 × 197 oin). Garai honetan CAMPSA enpresaren behin-betiko instalazioak eraiki ziren, hala nola erregaientzako andelak, aireportua erabiltzen zuten hegazkinei zein Bizkaiko Aeroklub Errealak erabiltzen zuen hangarrari zerbitzu emateko. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute.

1964 eta 1965 artean aireportuaren eraginkortasuna hobetu zen, hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala (ILS) eta ekaitzak detektatzeko irrati meteorologikoa instalatuz, eta pista 2.000 metro (6.562 oin) luze izatera handituz, eta hegazkinentzako aparkalekua 12.000 m² (130.000 oin²) azalerara handituz. 1975an pistak bere jatorrizko zenbakipena aldatu zuen gaur egungo 10/28ra, deklinazio magnetikoaren aldaketaren ondorioz. Ondoren, 1977an, aparkalekua berriro ere handitu zen, operazioen igoeraren ondorioz momentu berean lau aireontzi aparkatzeko beharrari erantzunez. Urte berean inauguratu ziren 12/30 orientaziodun pista orokor berria, 2.600 × 45 metrokoa (8.530 × 148 oin), plataformatik bi pistetara sarbide ematen dituzten errodadura pistak, eta lotura errepidea, eta horiei eta pista orokor berrian instalatutako ILS sistemari esker Bilboko aireportuak I. Kategoria lortu zuen hurrengo urtean. Pista berriak lehenengoaren orientabidea aldarazi zuen eraginkortasun hobea lortzeko eta eta inguruko udalerriei eragozpenak saihesteko, inguruaren hazkunde demografikoaren ondorioz aireportuko instalazioetatik gero eta hurbilago zeudenak. Orientabide berri horren ondorioz, 12/30 pistara hurreratzerakoan (normalean erabilitakoa, inguruko haize nagusiaren norabidea dela eta) hegazkinek Derioko hilerriaren gainetik hegan egin behar dute, honen ondoan pistaren burua baitago.

80ko hamarkadan zehar ILS sistema berria jarri zen martxan, 10/28 pistaren osoko eraginkortasunerako, 12/30 pista orokorra ezgaitzekotan alternatiba izateko; hala, aireportua martxan jarraitu daiteke. Baldintza hau 2001eko otsailaren 7an gertatu zen, Bartzelona-El Prat aireportua jatorri zuen Iberia enpresako EC-HKJ matrikuladun Airbus A320-214 hegazkin batek aurreko lurreratze-trena apurtu zuenean, hurreratze eta lurreratze eragiketak egiten zituela zizailadura bat gertatu ondoren. 12/30 pista blokeatuta gelditu zen hainbat orduz, tokitik kentzea lortu zen arte; zorionez, ez zen aintzat hartu beharreko biktimarik. Garai berean kontrol-dorrearen instalazioak eguneratu ziren, eta komunikazio-zentro eta bidaiarientzako terminal berria (gaur egun zerbitzuz kanpo) eraiki ziren, bidaiarien igoera garrantzitsuari erantzunez. Gainera, hegazkinak aparkatzeko plataforma eta bidaiarien autoentzako aparkalekuak ere handitu ziren, eta aireportuko suhiltzaileen parkearen instalazioak ere hobetu ziren, eta gaur egun oraindik ere martxan dagoen karga terminala eraiki zen.

1996an hegazkinak aparkatzeko plataforma berria eta dagozkien errodadura pistak eraiki ziren. Lan horiek lur mugimendu handiak suposatu zituzten, eta lindanoz kutsatutako lurrak biltzeko zelula berezia sortu behar izan zen. 1999ko maiatzean gaur egun martxan dagoen kontrol-dorrea zerbitzuan jarri zen, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako El Halcón (Belatza) ezizenez ezaguna, erabilitako linea lirainengatik eta arkitekto berak ere diseinatutako La Paloma (Usoa) bidaiarien terminal berriaren aurrean kokatuta egoteagatik. Dorrearen kokapen berriari esker kontrolatzaileek ikuspegi hobea dute, eta bai airean zein lurrean ere aireontzien operazioen kudeaketa optimizatu da.

Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, eta munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna. 2018ko apirilaren 18an lehen aldiz aireportuko aparkalekuak kolapsatu ziren, eta aparkaleku plaza guztiak bete ondoren Aireportuak behin-behineko soluzioa hartu behar izan zuen, beste erabilpenetarako zein erabilpenik gabeko espazioak gaituta, hala nola P1 aparkalekuaren gaineko estalkia edo P2 aparkaleku ondoko industrialdea. Momentuz, ordea, Aireportuak ez du aparkaleku kopurua handitzeko asmorik.[2]

2009ko otsailean Aena eta Espainiako Sustapen Ministerioak terminala eta inguruko instalazioen handipena iragarri zuten, urteko edukiera 8 milioi bidaiarientzat handituz, eta 2014an martxan jarri beharrekoa.[3] Gaur egun, ordea, handipen lanak ez dira hasi.

Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) menpe eta segurtasun neurri internazional berriak betetzeko, 2014an 28 pistaren burua 550 metro (1.804 oin) mugitu behar izan zen, pista honetan aireratzeko itxaroten (holdinga) ari diren hegazkinek atzean duten 12/30 pistatik segurtasun distantzia mantentzeko. Honen ondorioz, 28 pistaren luzera 1.450 metrora (4.757 oin) moztu da, 10 buru dituzten eragiketetan jatorrizko 2.000 metroko (6.562 oin) luzera mantentzen den bitartean.

Ezaugarri teknikoak

Aireportuak bi asfaltoko pista ditu: 12/30 pista, 2.600 metro luze eta 45 metro zabal dena; eta 10/28 pista, 2.000 metro luze (28 pista buru denean 1.450 metro luze erabilgarri) eta 45 metro zabal dena.

Bidaiarien terminalak sei finger motatako pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu.

Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna.

Aire nabigaziorako irrati laguntza ezberdinak ditu: I-Kategoriadun 2 ILS (hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala) 12/30 pistan (pista orokorraren buru bakoitzerako bana) loturiko DMEarekin. 10/28 bigarren mailako pistak ez du ILSrik. VOR Doppler Irrati Argi 1, loturiko DMEarekin. NDB "B" Irrati Argi 1, Galea lurmuturran kokatutakoa, ia erabilpenik gabekoa. ATIS (Aireportuko Informazioaren Transmisio Sistema) 118.825 Mhz 1.

Komunikazioak

Autoa

Aireportura helduera  N-633  Bilboko Aireportura heltzeko autobidearen bidez egiten da. Autobide txiki hau  BI-631  Bilbo-Mungia autobideari lotzen zaio.

Bilbotik aireportura heltzeko  BI-631  errepidea erabil daiteke, Egirletako igoera zeharkatuta 20 minutu inguruko ibilbidean; edo Salbeko zubia eta Artxandako tuneletatik ibil daiteke, 10-15 minutu arteko ibilbidean eta azken kasu honetan bidesaria ordaindu beharra dagoela.

Bestelako inguruetatik heltzeko  N-637  errepidea erabili behar da, Txorierriko korridorea zeharkatuta.

Autobusa

Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko hiriarteko autobus zerbitzuaren A3247 (Bilbo - Aireportua) lineak Bilbo erdigunea eta aireportua lotzen ditu, geldialdiak Termibus, On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Moyua, Errekalde zumarkalea eta La Paloma terminalean egiten dituela. Linearen ordutegia 5:15etatik 22:00etara da Bilbotik aireporturako norantzan, eta 6:15etatik 24:00etara aireportutik Bilborakoan, 15 minutuko maiztasunaz egunero.[4]


Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko autobus zerbitzuari dagokionez, DO50B (Donostia - Zarautz - Loiu Aireportua) eta DG56B (Oñati - Arrasate - Bergara - Eibar - Loiu aireportua) lineek Gipuzkoako aipatutako udalerriak eta Bilboko aireportua lotzen dituzte. DO50B linearen ordutegia 5:00etatik 21:00etara da Donostiatik aireporturako norantzan, eta 7:45etatik 23:45etara aireportutik Donostiarakoan, maiztasuna ordu betekoa izanik, eta asteburu eta jaiegunetan aireportutik Donostiarako lehenengo zerbitzua 6:45etan izanik. Bere aldetik, DG56B lineak irteerak ditu Arrasatetik aireportura 5:15, 8:00, 11:00, 14:00, 17:15 eta 21:15etan, lehenengo zerbitzua Oñatitik 5:00etan hasten delarik. Kontrako norantzan irteerak 6:45, 9:45, 12:45, 15:45, 19:15 eta 23:50etan dira aireportutik Arrasatera, azkeneko zerbitzua Oñatira luzatzen delarik.

Taxia

Bilbo eta aireportuaren arteko ibilbidea 10 eta 15 minutu artekoa izan ohi da, taximetroaren araberako tarifa aplikatzen delarik.

Aireportutik hirigunera abiatzeko, La Paloma terminaleko heldueren parean 57 taxirentzako tokia dago, Federación Margen Derecha del Taxi enpresak ustiatutakoak.

Metroa

Bilboko metroa aireportura helarazteko lanak 2009ko urrian hasi ziren, Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren lehenengo zati diren Artxandako tunel berrien bidez. Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da, Txorierriko muturrean Olako geltokia eta Bilboko muturrean Matikoko geltokia lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, Metroaren 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen Txorierriko lineak erabiltzen du. Aireportuko geltokia aparkalekua eta La Paloma terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da, eta trenek aireportua eta Bilboko Zazpikaleetako geltokia lotuko dituzte 15 minutuko iraupeneko bidaian.[5]

Hegaldiak

Gaur egun aireportuan dauden operazioak honakoak dira:

Hegaldi berriak

HelmugaHegazkin modeloaAirelineaOperazioen hasieraOharrak
CoruñaAirbus A320Vueling2019/06/02Airelinea berria[6]
Porto-Francisco Sá CarneiroAirbus A320Vueling2019/06/02Airelinea berria[6]
FlorentziaAirbus A319Vueling2019/09/17Ibilbide berria[7]

Azkeneko eguneraketa: 2019/04/16.[8]

Espainiarako hegaldiak

Hiriak Autonomia ErkidegokoAireportuaren izenaAirelineak
 Andaluzia
GranadaFederico Garcia Lorca Granada-Jaén aireportua Vueling Airlines
Jerez de la FronteraJerezko aireportua Vueling Airlines
MálagaMálaga-Costa del Sol aireportua Vueling Airlines / Volotea
SevillaSevillako aireportua Volotea / Vueling Airlines
 Kanariak
FuerteventuraFuerteventurako aireportua Vueling Airlines
Kanaria HandiaKanaria Handiko aireportua Vueling Airlines
LanzaroteLanzaroteko aireportua Air Europa / Vueling Airlines
TenerifeTenerife Iparra aireportua Air Europa / Vueling Airlines
Tenerife Hegoa aireportua Norwegian Air International
 Katalunia
BartzelonaBartzelona-El Prat aireportua Vueling Airlines
 Madrilgo Erkidegoa
MadrilMadril-Barajas aireportua Air Europa / Iberia
 Valentziako Erkidegoa
AlacantAlacant-Elxeko aireportua Air Nostrum / Vueling Airlines
ValentziaValentziako aireportua Air Nostrum / Vueling Airlines
 Galizia
CoruñaCoruñako aireportua Volotea / Vueling Airlines (2019ko ekainaren 2an hasiko da)
Santiago de CompostelaSantiago de Compostelako aireportua Air Nostrum
VigoVigoko aireportua Air Nostrum
 Balearrak
EivissaEivissako aireportua Vueling Airlines
Palma MallorcakoaPalma Mallorcako aireportua Air Europa / Vueling Airlines

Espainiaz kanpoko hegaldiak

Hiriak herrialdekoAireportuaren izenaAirelineak
Europa
 Alemania
DüsseldorfDüsseldorfeko nazioarteko aireportua Eurowings
Frankfurt am MainFrankfurteko aireportua Lufthansa
MunichMunicheko aireportua Lufthansa
StuttgartStuttgarteko aireportua Eurowings
 Austria
VienaViena-Schwechat aireportua LEVEL
 Belgika
BruselaBruselako aireportua Brussels Airlines
 Frantzia
ParisParis-Charles de Gaulle aireportua Air France / easyJet / Vueling Airlines
 Irlanda
DublinDublingo aireportua Aer Lingus
 Italia
ErromaErroma-Fiumicino aireportua Vueling Airlines
FlorentziaFlorentziako aireportua Vueling Airlines (2019ko irailaren 17an hasiko da)
MilanMilan-Malpensa aireportua Vueling Airlines
VeneziaVenezia-Marco Polo aireportua Volotea
 Herbehereak
AmsterdamAmsterdam-Schiphol aireportua KLM / Vueling Airlines
 Portugal
LisboaLisboako aireportua TAP Portugal
 Erresuma Batua
BristolBristolgo aireportua easyJet
EdinburghEdinburgheko aireportua easyJet
LondresLondres-Stansted aireportua easyJet
Londres-Gatwick aireportua British Airways / Vueling Airlines
Londres-Southend aireportua Ryanair
ManchesterManchesterko aireportua easyJet
 Suitza
ZürichZüricheko aireportua Swiss
 Turkia
IstanbulAtatürk nazioarteko aireportua Turkish Airlines

Sasoiko hegaldiak

HiriaAireportuaren izenaAirelineak
Nazionalak
 Kanariak Kanariak
FuerteventuraFuerteventurako aireportua Evelop Airlines (Txarter)
LanzaroteLanzaroteko aireportua Evelop Airlines (Txarter)
TenerifeTenerife Iparra aireportua Evelop Airlines (Txarter)
 Balearrak
EivissaEivissako aireportua Volotea
MenorcaMenorcako aireportua Air Europa / Vueling Airlines
Palma MallorcakoaPalma Mallorcako aireportua Volotea
 Valentziako Erkidegoa
AlacantAlacant-Elxeko aireportua Volotea
Europa
 Alemania
BerlinBerlin-Tegel aireportua Vueling Airlines
 Austria
VienaViena-Schwechat aireportua Volotea
 Frantzia
NantesNantes Atlantiko aireportua easyJet
 Italia
MilanMilan-Malpensa aireportua easyJet
NapoliNapoli-Capodichino aireportua Volotea
PalermoPalermo-Punta Raisi aireportua Volotea
 Malta
MaltaMaltako nazioarteko aireportua Volotea
 Norvegia
OsloOslo-Gardermoen aireportua Norwegian Air Shuttle
 Portugal
LisboaLisboako aireportua Vueling Airlines
MadeiraMadeirako aireportua Air Nostrum[9]
PortoPorto-Francisco Sá Carneiro aireportua Volotea / Vueling Airlines (2019ko ekainaren 2an hasiko da)
 Txekiar Errepublika
PragaPragako aireportua Czech Airlines
 Errumania
BucarestHenri Coandă nazioarteko aireportua Vueling Airlines
 Suedia
StockholmStockholm-Arlanda aireportua Norwegian Air Shuttle
 Suitza
GenevaGenevako nazioarteko aireportua easyJet Switzerland

Hegaldiak airelineako

AirelineakHelmugak
Aer LingusDublin
Air EuropaLanzarote, Madril (Air Europa Expressek ere operatuta), Palma Mallorcakoa (Air Europa Expressek ere operatuta) eta Tenerife Iparra

Sasoikoa: Menorca

Air FranceParis-Charles de Gaulle
Air Nostrum (Iberia Regional)Alacant, Santiago de Compostela, Valentzia eta Vigo

Sasoikoa: Madeira

British AirwaysLondres-Heathrow
Brussels AirlinesBrusela
Czech AirlinesSasoikoa: Praga
easyJetBristol, Edinburgh, Londres-Stansted, Manchester eta Paris-Charles de Gaulle

Sasoikoa: Milan-Malpensa

easyJet SwitzerlandSasoikoa: Geneva
EurowingsDüsseldorf (SunExpress Deutschlandek ere operatuta) eta Stuttgart (Germanwingsek ere operatuta)
Evelop AirlinesTxarter: Fuerteventura, Lanzarote eta Tenerife Iparra
IberiaMadril
KLM (KLM Cityhopperrek ere operatuta)Amsterdam
LEVELViena
Lufthansa (Lufthansa CityLinek ere operatuta)Frankfurt eta Munich
Norwegian Air InternationalTenerife Hegoa
Norwegian Air ShuttleSasoikoa: Stockholm-Arlanda eta Oslo-Gardermoen
RyanairLondres-Southend (2019ko apirilaren 2an hasiko da)[10]
Swiss (Helvetic Airwaysek ere operatuta)Zürich
TAP Portugal (White Airwaysek operatuta)Lisboa
Turkish AirlinesIstanbul-Atatürk
VoloteaSevilla, Venezia eta Málaga

Sasoikoa: Alacant-Elx, Eivissa, Malta, Napoli-Capodichino, Palermo-Punta Raisi, Porto-Francisco Sá Carneiro, Palma Mallorcakoa eta Viena-Schwechat

Vueling AirlinesAlacant, Amsterdam, Bartzelona, Eivissa, Erroma-Fiumicino, Fuerteventura, Granada, Jerez de la Frontera, Kanaria Handia, Lanzarote, Lisboa-Portela, Londres-Gatwick, Málaga, Milan-Malpensa, Palma Mallorcakoa, Paris-Charles de Gaulle, Sevilla, Tenerife Iparra eta Valentzia

Sasoikoa: Berlin, Bucarest eta Menorca

Karga

Aireportuaren izenaAirelineak
Madril-Barajas aireportua Switfair

Estatistikak

Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:[11]

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2023 (milioi bidaiari)
Azken eguneraketa: 2021ko urtarrilaren 19an.[12]
UrteaBidaiariakAldeaOperazioakAldeaZama (t)Aldea
20002.556.37345.5064.038
20012.491.770 %2,544.166 %33.674 %9,1
20022.463.698 %1,139.832 %9,93.699 %0,6
20032.850.524 %15,744.009 %10,43.813 %3,1
20043.395.773 %19,150.361 %14,44.152 %8,9
20053.843.953 %13,256.285 %11,83.956 %4,7
20063.876.072 %0,858.574 %4,13.417 %13,6
20074.286.751 %10,663.076 %7,73.230 %5,5
20084.172.903 %2,761.682 %2,23.178 %1,1
20093.654.957 %12,454.148 %12,22.691 %15,3
20103.888.969 %6,454.119 %0,12.547 %5,4
20114.045.613 %4,054.432 %0,62.633 %3,4
20124.171.092 %3,150.030 %8,12.663 %1,1
20133.800.789 %8,942.683 %14,72.536 %4,8
20144.015.352 %5,642.590 %0,22.855 %12,6
20154.277.725 %6,543.862 %32.872 %0,6
20164.588.265 %7,345.105 %2,82.974 %3,6
20174.973.712 %8,446.989 %4,21.956 %34,2
20185.469.453 %10,049.966 %6,31.216 %37,8
20195.905.804 %8,051.591 %3,3979 %19,4
20201.690.011 %71,420.496 %60,3384 %60,7

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da. Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik, Europa osoko konpainiak hasi dira Bilbora hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira; baina, beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.

2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

2016an bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu zuen.[13]

2017an egoera bera izan eta aurreko urteko errekorra gainditu zen, 4.973.712 bidaiari zenbatuta eta aurreko urteetako datuen joerari jarraiki.

2018an berriro ere bidaiarien errekorra gainditu zen, lehen aldiz bost milioi bidaiari baino gehiago zenbatuta, zehazki, 5.469.453.[14]

Airelinea nagusiak

PostuaAirelineaBidaiariak (2017)2016-2017 aldeaMerkatu kuota
1 Vueling Airlines1.706.065%5,66%34,3
2 Lufthansa504.459%6,50%10,14
3 Iberia494.643%6,33%9,94
4 Air Europa450.853%10,899,06%
5 EasyJet285.680%33,745,74%
6 Norwegian Air International205.670%170,184,13%
7 KLM181.947%25,183,65%
8 Air France179.098%0,163,60%
9 British Airways171.808%7,713,45%
10 Air Nostrum148.901%2,882,99%

Hegaldiak bidaiarien arabera

PostuaHiriaBidaiariak (2017)2016-2017 aldea
1 Bartzelona759.047%32,30
2 Madril743.712%3,11
3 Londres (Heathrow, Stansted eta Gatwick)407.226%1,30
4 Munich262.872%11,01
5 Frankfurt am Main242.638%2,51
6 Paris (Charles de Gaulle eta Orly)238.738%11,52
7 Amsterdam220.070%14,16
8 Sevilla182.853%14,55
9 Palma Mallorcakoa182.176%17,32
10 Málaga179.117%1,05

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo