Bisigodoen Erresuma

Bisigodoen Erresuma egun hego-mendebaldeko Frantzia den Septimanian eta Iberiar penintsulan V. eta VIII. mendeetan zehar izandako erresuma izan zen[1]. Mendebaldeko Erromatar Inperioa ordezkatu zuen germaniar aginte sistemetako bat izan zen. Walia erregeak zuzendutako bisigodoek erromatarren kontrolpean zegoen Akitanian sortu eta Iberiar penintsula osora zabaldu zen. Erresumak Ekialdeko Erromatar Inperioa edo Bizantziar Inperioarekiko bere independentzia mantendu zuen, nahiz eta azkenak Hispanian bere aginte berrezartzeko arrakastarik gabeko saiakerak egin. VI. menderako frankoek Galian zeuzkaten lurraldeak jadanik konkistatuak zituzten, Septimaniako kostaldean zegoen lerro bat izan ezik[2]. Hala ere, mende horren bukaeran Iberiar penintsula kontrolpean zuten, suebiarrak eta baskoiak[erreferentzia behar] menderatu eta gero. 716an Marokotik ateratako islamiar gudarosteek erresuma osoa konkistatu zuten, iparraldea baino kristauen eskuetan geratuz[3]. Horrela, Asturietako Erresumak ordeztu zuen, Asturietako lehendabiziko erregea Pelaio izeneko bisigodoa izanik.

Bisigodoen Erresuma
Regnum Visigothorum
Gutthiuda Thiudinassus
418 – 721
Monarkia
Erresumak historian izan zuen zabalerarik handiena
Geografia
HiriburuakTolosa, Toledo
Kultura
Hizkuntza(k)Gotikoa, latina
ErlijioaKristautasuna
Historia
Bisigodoek Galia Akitania lortu zuten418
Omeiarren konkista721
Aurrekoak
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Sueboen Erresuma
Ondorengoak
Omeiatar kaliferria
Asturietako Erresuma

Bisigodoak eta baita bere lehendabiziko erregeak ere arrianoak zirenez, Eliza Katoliko Erromatarrarekin tirabirak izan zituzten[4]. Hala eta guztiz ere, Nizeako I. kontzilioa eta gero katolizismora aldatu eta, handik aurrera, Elizak Toledoko kontzilioen bitartez izugarrizko eragina izan zuen. Bisigodoek Mendebaldeko Europako arautegi handiena sortu zuten, Liber Iudiciorum izenekoa[5].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.