Carlos Sobrini
nafar arkitektoa
Carlos Sobrini Marín (Doneztebe, Nafarroa, 1925eko maiatzaren 9a - Madril, Espainia, 2020ko abenduaren 6a) nafar arkitektoa izan zen. Espainiako Arkitektura Sari Nazionala eman zioten 1959an.
Carlos Sobrini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Doneztebe, 1925eko maiatzaren 9a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2020ko abenduaren 6a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Sevillako Unibertsitatea Nafarroako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa Nafarroako Unibertsitatea |
Bizitza
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen, non 1952an Ikasketa Amaierako Sari Nazionala irabazi zuen. 1953an iraskasle laguntzaile hasi zen lanean Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektuen Katedran.
1968an Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoko katedradun bilakatu zen. Horrez gain, Sevillako Unibertsitateko katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasketa amaierako irakaslea ere izan zen.
Lanak
- Baztan hotela (Elizondo, 1965)
- Nafarroako Unibertsitateko Zientzia eta Farmazia Fakultatea (1967)
- Nafarroako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (1975, Rafael Etxaide eta Eugenio Aginaga arkitektoekin lankidetzan)
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna