Christopher Nolan

Christopher Edward Nolan (Westminster, Londres, Ingalaterra, 1970eko uztailaren 30a) anglo-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigile bat da. Ezaguna da Hollywooden zinema mainstreamaren barruan zigilu pertsonala duten lanak egiteagatik. Bere filmeek $4.7 bilioi dólar egin dituzte mundu osoan eta 34 Oscar sarietarako izendapen jaso ditu, horietatik dira 10 irabazi dituenak.

Christopher Nolan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Edward Nolan
JaiotzaLondres1970eko uztailaren 30a (53 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Emma Thomas  (1997 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Haileybury and Imperial Service College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, idazlea, kameraria, zinema aktorea, executive producer (en) Itzuli, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
InfluentziakGeorge Lucas
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Directors Guild of America (en) Itzuli

IMDB: nm0634240 Allocine: 30367 Rottentomatoes: celebrity/christopher_nolan Allmovie: p240025 TCM: 520494 Metacritic: person/christopher-nolan TV.com: people/christopher-nolan
Musicbrainz: 166b9184-9a0d-4249-8be6-fc3cd70730c8 Discogs: 1230091 Edit the value on Wikidata

Lan ibilbidea

Nolanek gaztetatik eduki zuen interesa zinemagintzen eta filmak egin ohi zituen bere super 8mm kamerarekin. Ingeles literatura ikasi zuen Londreseko Unibertsitatean. Bere lehen film luzean Following (1998) izan zen. Baina ezaguna egin zen bere bigarren filmarekin Memento (2000), Oscar sarietarako izendapena lortu zuen gidoi original onenaren sailean. Momentu horretan utzi zuen bere zinema idependentea egiteari eta Hollywoodeko estudio handientzat hasi zen lanean. Estudioentzat egindako bere lehen filma Insomnia(2002) izan zen, baina benetako eztanda izan zuen Nolanek 2005-2012 bitartean, Warner Bros ekoizlearentzat egindako Batman The Dark Knight-en trilogiarekin (Batman Begins (2005), The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012)). The Dark night filmak 8 Oscar hautapen jaso zituen eta horretatik bi irabazi, aktore laguntzaile onena eta soinu edizio onenarena. Ondoren The Prestige(2006) eta Iception(2010) egin zituen, 8 Oscar irabaziz. Horien artean Film onenarena eta Gidoi onenarena. Hurrena argitaratutako filma Interestellar(2014) izan zen, Oscarretan efektu berezi onenaren saria jaso zuena. Azkena argitaratu duen filma Dunkirk(2017) izan da, fil honengatik 3 Oscar jaso zituen Edizio onena, Soinu edizio onena eta Soinu nahasketa onenarena. Bere hurrengo filma 2020ko uztailaren 17an estreinatuko da Tenet[1] izenarekin.

Bere filmetako asko Jonathan anaiarekin batera idatzi ditu, eta Syncopy Inc. ekoiztetxea zuzentzen du, Emma Thomas emaztearekin batera.

Nolanek sari eta goraipamen ugari jaso ditu.[2] Time aldizkariak 2015ean munduko 100 pertsona garrantzitsuenetako bat izendatu zuen, eta 2019an,[3] Britainia Handiko Inperioko Ordenaren Komandante izendatu zuten zinemarako egindako zerbitzuengatik. Zinemagintzaz gain, Nolan zinema kontserbatzeko eta euskarri analogikoaren babesle da. IMAX formatuaren bultzatzaile nagusietako bat izanez.

2024an Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen Oppenheimer filmarengatik.

Zinemagintza eredua

Nolanen filmak gai existentzial eta epistemologikoetan oinarritzen dira, denboraren, oroitzapenen eta identitatearen kontzeptuak aztertzen. Egitura narratibo ez konbentzionalekin batera eta ehundura handiko irudiekin, musika eta soinuaren erabilera iradokitzaileek osatzen dute bere estiloa. [4][2] Nolan-en Kameraren efektu praktikoak, miniaturak eta modeloak erabiltzea, eta zeluloidezko filmetan filmatzeak eragin handia izan du.[5] IndieWire aldizkariak esan zuen zuzendariak "aurrekontu handien zinemagintzaren eredu alternatibo bideragarri bat mantendu duela bizirik" garai batean blockbuster zinemagintza "gehienbat ordenagailuz sortutako arte forma" bilakatu dela.

Filmografia[6]

Laburmetraiak

Luzemetraiak

FilmaUrteaIraupenaAurrekontuaIkusleakEtekinak
Following199870'6.000$48.48220.665$
Memento2000117'4.000.000$39.723.09612.847.702$
Insomnia2002118'46.000.000$113.714.83016.543.156$
Batman Begins2005140'150.000.000$372.710.01554.990.508$
The Prestige2007130'40.000.000$109.676.31120.321.971$
The Dark Knight2008152'185.000.000$1.004.558.444366.057.003$
Inception2010140'160.000.000$815.519.920201.635.956$
The Dark Knight Rises2012165'250.000.000$1.081.041.287486.468.579$
Interstellar2014169'165.000.000$671.366.000302.114.700$
Dunkirk2017106'100.000.000$526.940.665$
Tenet2020250.000.000$
Oppenheimer2023

Erreferentziak

Kanpo estekak